Elikagai bidez transmititzen diren parasitoek giza osasunari dakarzkioten arriskuak

EFSAren BIOHAZ panelak zientzia-iritzi bat argitaratu du; bertan, gaur egun errutinaz kontrolatzen ez diren baina garrantzitsuak izan daitezkeen hiru parasito identifikatzen dira, denak ala denak elikagai bidez transmititzen direnak: Cryptosporidium spp., Toxoplasma gondii eta Echinococcus spp.

Estatu kide guztiek ez dute parasito horrekin kutsatutako pertsona eta animalien berri ematen, ez eta parasitoek elikagaietan duten presentziaren berri ematen ere, eta horrek arriskuan jartzen du osasun publikoa.

Helburuak

Zientzia-iritziak honako hauek hartzen ditu barne:

  • Elikagaietako 3 parasito horiek hauteman, identifikatu eta jarraipena egiteko egungo metodoak berrikustea.
  • Elikagai bidez transmititzeko moduei buruzko berrikuspen bibliografikoa.
  • Agerpenari eta elikagaietan duten iraupenari buruzko informazioaren azterketa.
  • Elikagai-kate osoan transmisioa kontrolatzeko neurri posibleen bilduma.

Ondorio nagusiak

Toxoplasma gondii

  • Haragiaren kontsumoaren bidez toxoplasmosia izateko arriskuari buruzko hainbat ebaluazio kuantitatibo egin dira; izan ere, parasito hori transmititzeko biderik ohikoena behar beste kozinatu gabeko haragia kontsumitzea da.
  • Neurri txikiagoan, infektatutako animalia baten pasteurizatu gabeko esnea edanez gero ere transmiti daiteke.
  • Ondorioztatu da arrisku-faktoreak gehiago ikertu behar direla, elikagai bidezko transmisio-bide bakoitzaren ekarpena zein den zehazteko.

Echinoccocus spp.

Parasito hau elikagaien bidez transmititzeko modurik ohikoena gorozkiak dira, eta elikagai fresko guztietan egon daiteke.

  • Echinoccocus granulosus: parasito hori etxeko animalietan (txakurrak eta abereak) nola bizi den jakiteak kontrolatzen laguntzeko balio du.
  • Echinococcus multilocularis: bere bizi-zikloak animalia basatiak (azeriak eta karraskariak) behar ditu; ondorioz, kontrola garestia eta zaila izango litzateke. Dena den, beharrezko konpromiso eta baliabideekin, zenbait arlotan egin liteke.

Cryptosporidium spp.

  • Cryptosporidium parasitoa transmititzeko bide nagusia, Echinococcus parasitoaren kasuan bezalaxe, gorozkiak dira, eta produktu freskoak izaten dira elikagai kutsatuenak (gordinik jandako fruta eta barazkiak, itsaskiak, esnea eta pasteurizatu gabeko esnekiak).
  • Gorozkien bidez ookisteak askatzen dituzten ostalariak askotarikoak dira (abereak), eta pertsonak ere izan daitezke.

Zalantzak

  • Hiru parasito horien arteko aldeak nabarmenak dira; hala ere, hiruren kasuan hauteman da metodo egonkor, estandarizatu eta baliodunak falta direla, biziraupenari eta eraginkortasunik ezari gabeko saiakerekin. Tipifikazio molekularreko protokoloak ere falta dira, arriskuaren ebaluazio kuantitatiboak egiteko eta elikagai-kate osoan zehar kontrol-neurri eraginkorrak aplikatzeko.
  • Horrez gain, infekzioa gertatzen denetik sintoma klinikoak agertzen diren arteko aldia oso luzea denez (hainbat egun Cryptosporidium spp parasitoaren kasuan, eta urteak Echinococcus spp parasitoaren kasuan), zaila da gaixotasuna eragin duten elikadura-iturriak identifikatzea.

Eguneraketa data: 2025/07/18

Truke saioak GUSTOS proiektuan

GUSTOS proiektuko zentro partaideek eskola-jantokietan egindako esku-hartzeen emaitzak partekatu dituzte. Online egindako truke saioetan elikagaien xahuketa prebenitzeko hezkuntza- eta gastronomia-arloko jardueren eragina baloratu ahal izan zen….

Euskadin dermatosi nodular kutsakorrerako neurriak malgutzea

Eusko Jaurlaritzak eta foru-aldundiek adostu dute dermatosi nodular kutsakorraren (DNK) aurka babesteko prebentzio-neurriak malgutzea, berriro ere behi-azienda duten azokak eta beste ekitaldi batzuk egin ahal izateko….

Cookiak doitu/Gestión de Cookies

Cookieak gure webgunearen erabilgarritasuna eta prozesuak hobetzeko edo gaitzeko erabiltzen dira. Cookieak desgaitu edo ezabatzen badira, gerta daiteke erabiltzaileek webgunearen aukerak ezin erabiltzea, edo webgunean diseinatu ez den moduan funtzionatu dezake arakatzaileak.

Gehiago jakin nahi izanez gero, gure Pribatasun politika irakurri.

Esta web utiliza cookies para que podamos ofrecerte la mejor experiencia de usuario posible. La información de las cookies se almacena en tu navegador y realiza funciones tales como reconocerte cuando vuelves a nuestra web o ayudar a nuestro equipo a comprender qué secciones de la web encuentras más interesantes y útiles.

Si quieres saber más lee nuestra Política de privacidad