Elikagaiak izozteari eta alferrik galtzeari buruzko azterlana – FSA 2016

FSAk elikagaiak izozteari buruzko inkesta bat egin die Britainia Handiko 1.500 kontsumitzaileri, eta ondorio hauxe atera du: jaki gehienak alferrik galtzea saihestu dezakegu, baldin eta izozte-prozesua hobeto erabiltzen badugu.

Hauek dira azterlanaren emaitza aipagarrienak:

  • Inkesta egin duten kontsumitzaileen % 43k uste dute elikagaiak erositako egunean baino ezin direla izoztu haien segurtasuna guztiz bermatzeko, eta % 36k pentsatzen dute elikagaiek segurtasuna galtzen dutela izozkailuan, baina hori ez da egia.
  • Inkesta bete dutenen % 68k zaborretara bota izan dituzte ogia (% 36), frutak (% 31), barazkiak (% 31) eta janari-hondarrak (% 22). Janaria botatzeko arrazoi nagusia (% 36) “iraungitze-data” gainditzea da; bestalde, % 30ek adierazi dute jaki gehiegi erosi izan dutela eta ezin izan dutela dena kontsumitu; eta erdiak baino gehiago (% 54), berriz, errudun sentitzen dira elikagaiak botatzen dituztenean.
  • Kontsumitzaileen % 90ek diote badaudela sekula izoztuko ez lituzketen elikagaiak.
  • % 38ren ustetan, arriskutsua da haragia kozinatu ondoren berriz izoztea (ez da egia); ia laurdenek (% 23), berriz, inoiz ez lukete kozinatu ondoren izoztuko haragia; eta % 73k azaldu dute elikadura-intoxikazioak sortu ahal izateak kezkatzen dituela eta horregatik ez dutela haragia izozten.
  • Azkenik, inkesta egin dutenen % 31k uste dute elikagai gutxiago xahutuko lituzketela elikagaiak segurtasunez izozteari buruzko informazio gehiago izango balute.

Inkesta horren emaitzak kontuan harturik, FSAk, DEFRArekin elkarlanean, iraungitze-datari eta kontsumo lehenetsiari buruzko janari-industrien gidaliburua berrikusi eta handituko du, jakiak etxean gordetzeari eta izozteari buruzko aholkuetan oinarrituta. Horrela, Britainia Handiko kontsumitzaileek elikagai gutxiago xahutuko dituzte modu seguruan, eta hobeto erabiliko dute izozte-prozesua.

Britainia Handiko Elikagai Segurtasunaren Agentziaren arabera, izozkailua geldialdi-botoi baten tankerakoa da: hau da, iraungitze-datara arte izotz daitezke elikagaiak. Izozkailuan, elikagai-segurtasunari ondo eusten zaio, baina kalitatea, ordea, eskastuz joaten da denborarekin; horrenbestez, elikagaiak hiru eta sei hilabete artean izoztea gomendatzen da, eta ontziaren etiketan datozen izozte-jarraibideak betetzea. Jakiak desizozten direnean, geldialdi-botoia desaktibatu egiten da; beraz, guztiz desizoztu ondorengo 24 orduen barruan kontsumituko den kopuruan desizoztu behar da janaria.

FSAren azterlana: elikagaiak izoztea eta alferrik galtzea

Eguneraketa data: 2025/07/18

FutureFoodS lankidetzaren hirugarren deialdiaren aurretiko argitalpena

Eusko Jaurlaritza ordezkatuz ELIKAk parte hartzen duen FutureFoods lankidetzak hirugarren deialdi irekiaren berri eman du. Deialdia azaroaren hasieran irekiko da eta nazioz gaindiko ikerketa- eta berrikuntza-proiektuetarako da. Eusko Jaurlaritzak gehienez…

2024ko urteko txostena: Elikagaien Segurtasuna Katalunian

Azken “Memòria anual sobre la situació de la seguretat alimentària, 2024” izeneko memoriak nabarmentzen du 2024an eta 2024an goranzko joera dagoela elikagaiek transmititutako gaixotasunen agerraldietan. Hortaz, jarraipena egin behar da,…

Shamonda birusaren detekzioa Espainian

Europan 2026an zehar detektatu ondoren, Espainian lehen fokuak baieztatu dira. Culicoides generoko bektoreek transmititutako gaixotasun emergentea da, eta behiei eragiten die….

Cookiak doitu/Gestión de Cookies

Cookieak gure webgunearen erabilgarritasuna eta prozesuak hobetzeko edo gaitzeko erabiltzen dira. Cookieak desgaitu edo ezabatzen badira, gerta daiteke erabiltzaileek webgunearen aukerak ezin erabiltzea, edo webgunean diseinatu ez den moduan funtzionatu dezake arakatzaileak.

Gehiago jakin nahi izanez gero, gure Pribatasun politika irakurri.

Esta web utiliza cookies para que podamos ofrecerte la mejor experiencia de usuario posible. La información de las cookies se almacena en tu navegador y realiza funciones tales como reconocerte cuando vuelves a nuestra web o ayudar a nuestro equipo a comprender qué secciones de la web encuentras más interesantes y útiles.

Si quieres saber más lee nuestra Política de privacidad