Elikagaiak xahutzearen kontrako etorkizuneko Euskadiko Plataformaren mahai teknikoa eratu da

Eusko Jaurlaritzaren Nekazaritza, Arrantza eta Elikagaien Politikako Sailburuordetzak Jarduketen Plan Koordinatua abiaraztea erabaki du; plan horren helburua da ekintza zehatzak sustatzea eta babestea Euskadin elikagaiak sortzeko, hornitzeko eta kontsumitzeko katean alferrik galtzen diren elikagaien kopurua murrizteko eta xahutze horri aurrea hartzeko. Horretarako, arlo horretako askotariko erakunde eta entitateekin elkarlanean jardungo dute.

Halaber, Jarduketa Plan honek helburu du soberan gelditzen diren elikagaiak giza kontsumorako eman ahal izateko aukerak sortzea, baita soberakin horiek animaliak elikatzeko berreskuratzea ere.

FAOren esanetan, giza kontsumorako diren elikagaien heren bat galdu egiten da edo alferrik galtzen da mundu osoan, hau da urtean 1.300 milioi tona galtzen dira. Zenbateko hori mundu osoko zerealen uzta osoaren erdiaren baliokidea da, gutxi gorabehera.

2015ean, NBEk Garapen Jasangarriaren Helburuak argitaratu zituen. Hona hemen helburu horietako bat: “erdira murriztea biztanle bakoitzeko xahutzen den elikagaien kopurua txikizkako salmentari eta kontsumitzaileei dagokienez, eta ekoizpen- eta hornidura-katean xahutzen diren elikagaiak murriztea”.

Europak ere hainbat ekintza garatu ditu helburu hori erdiesteko, besteak beste EBren Ekonomia Zirkularraren Ekintza Plana, non elikagaien xahutzea jorratzen den, edo 2016ko azaroan sortu zen Elikagaien galerari eta elikagaien hondakinei buruzko EBko plataforma.

Plataforma

Aurrekari horiek ikusita, eta Euskadiko Elikagaiak Xahutzearen aurkako Jarduketa Planaren esparruan (plan hori Elikak dinamizatu du), etorkizuneko Elikagaiak xahutzearen kontrako Euskadiko plataformaren mahai operatiboa eratu da. Mahai horren helburu nagusia da euskal administrazio eta erakundeei aholkularitza eta babesa ematea, etorkizuneko Planaren helburuak betetzeko beharrezkoak diren politikak ezar ditzaten.

Mahai Operatiboaren lehen bilera maiatzaren 22an izan zen, Euskadiko Elikaduraren Clusterraren instalazioetan, Zamudion. Deialdi horretan, honako hauek egon ziren: Eusko Jaurlaritzako Osasun Saileko eta Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Saileko ordezkariak, Gipuzkoako Foru Aldundia, Donostiako eta Gasteizko udal-ordezkariak, IHOBE, AZTI, HAZI, Elikaduraren Clusterra, Ausolan, EKA/ACUV-Euskal Kontsumitzaileen Elkartea eta Gipuzkoako Ostalaritza Elkartea. Erakunde horietako bakoitzak bere sektorea ordezkatzen du eta jada lanean ari dira helburua lortzeko, hainbat jarduketaren bitartez.

Parte-hartzaile guztiek txalotu zuten ekimena, eta adierazi zuten beharrezkoa zela orain arte banaka egin diren jarduketa guztiak planteamendu bateratu batean egituratzea. Horrez gain, koordinazio onaren garrantzia azpimarratu zuten, gaiaren zeharkakotasuna kontuan hartuta.

Proposatzen den lehen jarduketetako bat da hasierako diagnostikoa egitea, abiapuntua zein den jakiteko, eta identifikatzea euskal nekazaritzako elikagaien kateko zein fasetan xahutzen den elikagai gehien. Horri esker, soberakinak kuantifikatu eta horiek zergatik sortzen diren ulertu ahal izango dugu.

Hasierako egoera ezagututa, oraindik ere kontsumi daitezkeen elikagaiak gutxiago xahutzea edo ez xahutzea lortzeko ekarpen eraginkorra egingo duten jarduketak diseinatu ahal izango ditugu. Besteak beste, beharrezkotzat jotzen da elikadura-kate osoan zehar sentsibilizazio- eta kontzientziazio-lana egitea, elikagaien hasierako ekoizpenean, elikagaien eraldatzean, banaketan eta etxeko kontsumoan. Hainbat forotan ikusi denez, arazoaren larritasunari buruzko kontzientzia falta da, orokorrean, baita elikagai gutxiago xahutzeak dakartzan onurei buruzko kontzientzia ere.

Estrategia berriak, gainera, soberan dauden elikagaiak berriz erabiltzeko eta berreskuratzeko ekintzak izango ditu; hori dela eta, Plataformak ahaleginak egingo ditu elikagaiak ematea edo elikagaiak animaliak elikatzeko erabiltzea bezalako ekintzak beharrezko elikadura-segurtasun osoarekin egin ahal izan daitezen. Horretarako, ezinbestekoa izango da prozesuetan inplikatutako alderdi guztien (osasun-agintaritza, elikagaien emailea, elikagaien hartzaileak, etab.) koordinazioa eta lankidetza.

Bukatzeko, mahai operatiboaren hasierako bileran datozen 3 urteetarako lanerako kronograma bat ezarri zen. Epe hori igaro ondoren, lortutako helburuen balorazioa egingo da.

Eguneraketa data: 2025/08/22

FutureFoodS lankidetzaren hirugarren deialdiaren aurretiko argitalpena

Eusko Jaurlaritza ordezkatuz ELIKAk parte hartzen duen FutureFoods lankidetzak hirugarren deialdi irekiaren berri eman du. Deialdia azaroaren hasieran irekiko da eta nazioz gaindiko ikerketa- eta berrikuntza-proiektuetarako da. Eusko Jaurlaritzak gehienez…

2024ko urteko txostena: Elikagaien Segurtasuna Katalunian

Azken “Memòria anual sobre la situació de la seguretat alimentària, 2024” izeneko memoriak nabarmentzen du 2024an eta 2024an goranzko joera dagoela elikagaiek transmititutako gaixotasunen agerraldietan. Hortaz, jarraipena egin behar da,…

Shamonda birusaren detekzioa Espainian

Europan 2026an zehar detektatu ondoren, Espainian lehen fokuak baieztatu dira. Culicoides generoko bektoreek transmititutako gaixotasun emergentea da, eta behiei eragiten die….

Cookiak doitu/Gestión de Cookies

Cookieak gure webgunearen erabilgarritasuna eta prozesuak hobetzeko edo gaitzeko erabiltzen dira. Cookieak desgaitu edo ezabatzen badira, gerta daiteke erabiltzaileek webgunearen aukerak ezin erabiltzea, edo webgunean diseinatu ez den moduan funtzionatu dezake arakatzaileak.

Gehiago jakin nahi izanez gero, gure Pribatasun politika irakurri.

Esta web utiliza cookies para que podamos ofrecerte la mejor experiencia de usuario posible. La información de las cookies se almacena en tu navegador y realiza funciones tales como reconocerte cuando vuelves a nuestra web o ayudar a nuestro equipo a comprender qué secciones de la web encuentras más interesantes y útiles.

Si quieres saber más lee nuestra Política de privacidad