Elikagaiek transmititutako birusen arriskuaren ebaluazioa

Arrisku Mikrobiologikoen Ebaluazioko (JEMRA) Adituen FAO/OME Batzordeak Elikagaien birusen arriskuaren ebaluazioaren lehenengo zatia argitaratu zuen 2023. urtean, aurrerapen zientifiko berrienetan eta elikagaien bidez transmititutako birusei lotutako datuetan oinarrituta.


Helburuak

Txosten hau honako xede hauekin egin da:

  • Eskura dauden bibliografia eta zaintzako datu-baseak berrikustea, eliagaien bidez transmititutako birusak sailkatzeko, beren maiztasunaren eta larritasunaren arabera.
  • Osasun publikorako kezkagarrienak diren elikagai-produktu egokiak sailkatzea.
  • Agerraldiak ikertu eta elikagaiak aztertzeko egindako birusak aztertzeko metodoak eztabaidatzea, horiek zaintzeko eta jarraipena egiteko.
  • Kutsadura birikoaren egungo adierazleak eta adierazle posibleak berrikustea.

Ondorioak

  • Norobirusa elikagaien bidez transmititutako gaixotasun birikoen eragile nagusia da, eta, ondoren, A hepatitisaren (AHB) eta E heptatitisaren (EHB) birusak.
  • Larritasun klinikoari dagokionez, AHB eta EHB berdin sailkatzen dira, nahiz eta norobirusaren gainetik dauden.
  • Maiztasuna eta larritasuna aintzat hartzea, birusen sailkapena honako hiru talde hauetan banatu zen:
  1. Norobirusa.
  2. A hepatitisaren birusa eta E hepatitisaren birusa, garrantziaren arabera.
  3. Rotabirusa, sapobirusa, enterobirusa, astrobirusa eta adenobirus enterikoak (garrantziaren arabera).
  • Honako hauek izan ziren osasun publikorako eragin handien izan zuten birus-elikagai binomioak:
NorobirusaAHBEHB
Prestatutako eta kontsumitzeko prest dauden elikagaiakItsaskiakTxerrikia
Baia izoztuakBaia izoztuakBasa-ehiza
ItsaskiakPrestatutako eta kontsumitzeko prest dauden elikagaiak

Zalantzak eta ikerketa-premiak

Txostenak datuen behar eta zalantza hauek identifikatu ditu arriskua zehaztu ahal izateko:

  • Hain ezagunak ez diren beste birus batzuek kutsatutako elikagaiei buruzko datuen falta (astrobirusa, sapobirusa, enterobirusa, adenobirus enterikoa eta rotabirusa).
  • Elikagaiek transmititutako kasuen jakinarazpen gutxi, infekzio asintomatikoak baitira.
  • Erronka handia da mundu-mailan birus-elikagai binomioak sailkatzea, honako hauei lotutako alde handiak baitaude: pertsonen arteko birusen zirkulazioari, kontsumo-ereduetan eta elikagaiak prestatzeko eran dauden eskualdearen araberako aldakuntzei, eta kontsumitzaileen egoera immunitario eta nutrizionalari.
  • Elikagaietan birusaren infekzioa detektatzen denean, infekzio-gaitasuna ebaluatzen duten metodo eskasak birusaren detekzioaren eta giza-osasunerako arriskuaren arteko loturazehaztu ahal izateko.
  • Kutsakorrak diren eta ez diren birusak bereziteko detekzio-metodoak hartzeko beharra, elikagaietan eta ingurunean anplifikazio molekularra eginez.

 

Eguneraketa data: 2025/07/18

Kadmioarekiko elikadura-esposizioa Alemanian

BfR-k azterlan bat argitaratu du kadmioak elikagaietan duen presentziari eta Alemaniako herritarrak kutsatzaile horrekiko duten esposizioari buruz….

Mihi urdinaren Euskadiko egoeraren eguneratzea

NEIKER laborategiak adierazi du 3 serotipoa detektatu dela Barrundia (Araba) udalerriko ardi-ustiategi batean, eta, ondoren, Algeteko laborategiak egiaztatu duela….

Cookiak doitu/Gestión de Cookies

Cookieak gure webgunearen erabilgarritasuna eta prozesuak hobetzeko edo gaitzeko erabiltzen dira. Cookieak desgaitu edo ezabatzen badira, gerta daiteke erabiltzaileek webgunearen aukerak ezin erabiltzea, edo webgunean diseinatu ez den moduan funtzionatu dezake arakatzaileak.

Gehiago jakin nahi izanez gero, gure Pribatasun politika irakurri.

Esta web utiliza cookies para que podamos ofrecerte la mejor experiencia de usuario posible. La información de las cookies se almacena en tu navegador y realiza funciones tales como reconocerte cuando vuelves a nuestra web o ayudar a nuestro equipo a comprender qué secciones de la web encuentras más interesantes y útiles.

Si quieres saber más lee nuestra Política de privacidad