Elikagaien Arriskuen Ebaluazioari buruzko prestakuntzaren deialdia

EFSAK izena emateko epea ireki du 2020/2021 ziklorako Elikagaien Arriskuen Ebaluazioan prestakuntza emateko Europako Beka Programaren (EU-FORA Fellowship) hautagaien deialdirako. Aurten, hautagaien kopurua handitu da, 15etik 22ra.

Programa hori ezinbestekoa da elikagaien arriskuaren ebaluazioari buruzko ezagutza eta gaitasuna Europako Erkidego osoan sendotzeko.

Helburua

EU-FORA EB eta EFTAko gazte zientzialarientzako aukera paregabea da; izan ere, beren ezagutzak eta esperientzia praktikoa handitzeko aukera eskaintzen die Elikagaien Segurtasunaren arriskuen ebaluazioaren arloan.

Programaren ardatza arrisku kimiko eta mikrobiologikoen ebaluazioa da, eta esparru hauetako profesionalei zuzentzen zaie: biologia molekularra, biologia, mikrobiologia, albaitaritza / giza medikuntza, agronomia / nekazaritza zientziak, biokimika, kimika, ingurumen-zientziak, elikagaien teknologia eta toxikologia.

Prozesua

12 hilabetean zehar, hautatuek “eginez ikastea”-ren ikuspegitik lan egingo dute elikagaien arriskuen ebaluazioko erakunde europar batean, beren jatorri-herrialdetik kanpo. Horrez gain, EFSAk eta Elikagaien Segurtasuneko agintaritza nazionalek eta eskualdekoek eskainitako gaikuntza espezializatua jasoko dute.

Zehazki, ezagutzak handituko dituzte elikagaien arriskuen ebaluazioari buruzko alderdi zientifiko askotan:

  • Arriskuen ebaluaziorako metodologiak hautatzea eta horien aplikagarritasuna
  • Datu garrantzitsuak biltzea eta analizatzea
  • Arriskuen ebaluazioan eredu informatikoak erabiltzea
  • Arriskuen komunikazio eraginkorra egiten jakitea

Urtebeteko zikloa bukatu ondoren, bekadunek partaidetza-ziurtagiri bat eta bekadun gisa eginiko lanari buruzko txosten zientifiko bat jasoko dituzte. Txostena EFSAren aldizkariaren zenbaki berezi batean argitaratuko da.

Epea

Eskaerak aurkezteko azken eguna 2020ko urtarrilaren 31 izango da.

Erakunde anfitrioiak

EU-FORA Fellowship programako bekadunak jasotzeko erakunde interesdunentzako deialdia 2020ko udazkenean argitaratuko da.

Eguneraketa data: 2025/07/18

Europan txerri-izurri afrikarrari buruzko txosten zientifiko berria

Elikagaien Segurtasuneko Europako Agintaritzak (EFSA) txerri-izurri afrikarrari (TIA) buruzko urteko txosten epidemiologikoa argitaratu du, zeinaren bidez gaixotasunak 2025. urtean Europar Batasunean (EB) eta alboko herrialdeetan izan duen egoera aztertzen duen….

Bektoreek transmititutako gaixotasunen arriskuen ebaluazioa EBn

Elikagaien Segurtasuneko Europako Agintaritzak (EFSA) Europar Batasunean 5 bektore talde handik transmititutako gaixotasunak sartu eta hedatzeko arriskuari buruzko ebaluazio zientifikoa eguneratu du, Abereen osasunerako eta “ONE-Health” osasun publikorako interesekoak diren…

AESANek fruktosarekiko bi intolerantzia mota ebaluatu ditu

AESANen Batzorde Zientifikoak zientzia-irizpen bat argitaratu du, eta horretan deskribatu ditu elikagaietan presente dagoen fruktosa ingeritzeari lotutako bi patologiak: fruktosarekiko intolerantzia hereditarioa (FIH) eta fruktosarekiko hesteetako intolerantzia. Elikagaiak egoki etiketatzea,…