Elikagaien arloko berrikuntza emergenteak: elikagaien segurtasunerako erronka eta teknologia berriak

Elikagaien Segurtasunerako Kataluniako Agentziak (ACSA) elikagaien arloko teknologia emergente nagusiak eta elikagaien segurtasunean izan ditzaketen inplikazioak aztertu ditu. Horretarako, berrikuspen bibliografikoa egin dute, eta, besteak beste, Elikagaien Segurtasuneko Europako Agintaritzaren (EFSA) eta Elikagaien Segurtasuneko Erresuma Batuko Agentziaren (FSA) irizpenak aztertu dituzte.

Elikagaien arloko berrikuntza elikagaiak ekoizteko, osagaiak eskuratzeko eta lehengaiak eraldatzeko modu berriak sustatzen ari da. Teknologia horiek proteina-iturriak dibertsifikatzen eta produktu berriak garatzen lagundu dezakete, baina bestelako erronkak ere planteatzen dituzte arriskuen ebaluazioari, higieneari, alergenotasunari, trazabilitateari eta kontrol-sistemetarako egokitzapenari lotuta.

Elikagaien arloko teknologia emergenteen sailkapena

FSAk eginiko sailkapen honetan, teknologia berriak identifikatzen dira beren inpaktu potentzialaren, bideragarritasunaren eta garatzeko denbora-aurreikuspenaren arabera.

Maila eta garatzeko denbora-aurreikuspenaMailaren deskribapenaElikagaien arloko teknologiak
1. maila
Teknologia ezartzeko denbora-aurreikuspena 0-5 urte
Epe laburreko inpaktua eta bideragarritasuna
Industria-jarduera nabarmeneko teknologiak, merkatuan dauden produktuak edo arauzko ebaluazioaren prozesuak abian dituztenak.
Doitasunezko hartzidura. Mikroorganismoak erabiltzen ditu berariazko osagaiak ekoizteko, hala nola proteinak, entzimak edo bitaminak. Biomasaren hartzidura.Proteinan aberatsa den biomasa mikrobianoa ekoizten du elikagai edo osagai gisa erabiltzeko.
Nekazaritza zelularra. Animalia- edo landare-zelulak kultibatzen ditu elikadura-produktuak lortzeko.
Nekazaritza ingurune kontrolatuetan eta bertikalean.Laboreak ekoizten ditu argia, tenperatura, hezetasuna eta mantenugaiak erregulatzen diren instalazioetan.
Intsektu jangarriak.Intsektuak erabiltzen ditu elikagai edo osagai gisa; adibidez, irinen edo proteinen forman.
2. maila
5-10 urte
Epe ertainean garatzeko potentziala
Ikerketa, industria-gaitasun eta arauzko betebeharrei buruzko argitasun handiagoa behar duten eta garapen-bidean dauden teknologiak.
Nekazaritza molekularra.Landareak erabiltzen ditu proteinak eta elikadura-intereseko beste osagai batzuk ekoizteko plataforma gisa.
Gasen hartzidura.Mikroorganismoak erabiltzen ditu gasak biomasa, proteina eta beste osagai batzuetan bihurtzeko.
3. maila 10 urte baino gehiagoEtorkizuneko teknologiak
Garapen-fase goiztiarretan dauden teknologiak. Komeni da horien aurrerapenaren berri izatea ebaluazio- eta kontrol-beharrei aurrea hartzeko.
Elikagaien 3D inprimatzea.Elikagaiak eraikitzen ditu geruzaz geruza osagai jangarriak erabilita, eta horien forma eta testura pertsonalizatu daiteke.
Osagaiak eskuratzea azpiproduktuetatik abiatuta (reverse food manufacturing). Mantenugai eta konposatu erabilgarriak berreskuratzen ditu elikadura-azpiproduktuetatik osagai berriak lortzeko.
«Naturarako berriak diren» proteinak (new-to-nature proteins). Proteinak diseinatzen ditu sekuentzia edo propietate berriekin edizio genetikoko tresnen bidez.

Elikagaien Segurtasunerako inplikazio nagusiak

Teknologia horiek aplikatzeak eskatzen du arriskuak ebaluatu daitezela azken produktuaren konposizioa nahiz horretara iristeko prozesua bera kontuan izanda.

EFSAk Arrisku Emergenteei eta Zaintza Prospektiboko Jarduketei buruzko 2025eko urteko txostenean (Horizon Scanning) identifikatutako alderdien artean hauek nabarmentzen dira:

  • Elikagaiekin kontaktuan dauden materialak.Substantzien migrazio-arriskuak hauetatik: ontziak, hoditeria, iragazkiak, junturak, 3D inprimagailuen osagaien eta ekipoen azalerak; bereziki tenperatura, azidotasun eta kontaktu-denborari lotutako baldintza zehatzetan.
  • Nutrizioa.Nutrizioaren aldetiko desoreka edo desabantaila posibleak elikagai berriek produktu konbentzionalak ordezten dituztenean, bereziki proteina eta gantzen alternatiben kasuan.
  • Mikrobiologia eta higienea.Kontaminazio-bide berriak sistema itxi edo birzirkulatuetan, labore zelularretan eta hartzidura-prozesuetan. Izan ere, horiek guztiek higiene-prozedura baliozkotuak, monitorizazioa eta dokumentazioa behar dute.
  • Azido bongkrekikoa elikagai hartzituetan.Toxina termoegonkor hori sortzeko arriskua Burkholderia gladioliren andui toxikogeniko zehatz batzuengatik elikagai hartzituetan, bereziki prozesuak ez daudenean behar bezala kontrolatuta.
  • Alergenotasuna. Proteina berrietara, proteina eraldatuetara, intsektuen osagaietara eta bioteknologiaren bidez lortutako produktuetara lotutako erantzun alergikoak agertu daitezke.
  • Esposizioa eta ingestioa.Elikagaietan dauden substantzietarako esposizio agregatua ebaluatzeko beharra; izan ere, ingestio osoak gora egin dezake substantzia bat hainbat produktutara gehitzen denean.
  • Trazabilitatea, etiketatzea eta kontsumitzailearen konfiantza.Hauek guztiak bermatzeko beharra: produktuaren identifikazioa, ekoizpen-kate konplexuen trazabilitatea, osagaiei eta alergenoei buruzko informazioa, eta adierazpen komertzialen justifikazio zientifikoa.
  • Eskalagarritasun industriala.Arriskuaren kuantifikazioan izan daitezkeen aldaketak teknologia berri horiek laborategitik ekoizpen industrialera eramatean, aldaketak egon daitezkeelako prozesuaren, esterilitatearen, lehengaien eta mikroorganismo edo zelulen portaeraren baldintzetan.
  • Digitalizazioa, adimen artifiziala eta Internet. Sentsoreen, datu osatugabeen, baliozkotu gabeko algoritmoen, automatizazio-erroreen edo erabaki okerren ondoriozko arriskuak. Kalibrazioa, egiaztapena, auditoretzak, giza ikuskapena eta aldizkako birbaliozkotzeak behar dira.
  • Arrisku kimiko berriak.Osagai berrien, materialen, nanomaterialen, katalizatzaileen, disolbagarrien, degradazio-produktuen edo elikagaiaren segurtasun kimikoa aldatzen duten osagaien arteko interakzioen ondoriozko esposizio posibleak.
  • Arauzko jarraipena baimena eman ondoren. Produktuek baimeneko baldintzak betetzen jarraitzen dutela egiaztatzeko beharra, kontrolen, laginketen, dokumentazioaren eta trazabilitatearen bidez, bai eta neurriak egokitzeko beharra ere ebidentzia zientifiko berria agertzen denean.

EFSAren txostenaren laburpena > Elikagaien segurtasunerako lau arrisku emergente berri EFSA – ELIKAren urteko txostenean

Arrisku berri horiei aurrea hartzeko gai den kontrol-sistema

Elikagaien arloko teknologien bilakaerak indartu egiten du ikerketa zientifikoa, ebaluazio prebentiboa, prozesuen baliozkotzea eta zaintza etengabea konbinatzeko beharra.

Digitalizazioak eta monitorizazio-tresnek erraztu dezakete desbideratzeak detektatzea, baina egiaztatutako prozedurekin eta behar bezalako ikuskaritzarekin osatu behar dira. Agintaritza eskudunen, ikerketa-zentroen eta elikadura-operadoreen arteko kooperazioa funtsezkoa izango da arrisku emergenteak identifikatzeko eta kontrol-neurriak ekoizte-prozesu berrietara egokitzeko.

Eguneraketa data: 2026/10/29

Ziguatoxinak Europan: EuroCigua II proiektuaren emaitza nagusiak

Elikagaien Segurtasuneko Europako Agintaritzak (EFSA) lau txosten zientifiko argitaratu ditu EuroCigua II proiektuaren azken emaitzekin, ziguatoxinei buruzko ezagutzak hobetzeko, osasun publikorako arriskuak ebaluatzeko eta Europar Batasunean zaintza- eta kontrol-tresnak indartzeko….

Cookiak doitu/Gestión de Cookies

Cookieak gure webgunearen erabilgarritasuna eta prozesuak hobetzeko edo gaitzeko erabiltzen dira. Cookieak desgaitu edo ezabatzen badira, gerta daiteke erabiltzaileek webgunearen aukerak ezin erabiltzea, edo webgunean diseinatu ez den moduan funtzionatu dezake arakatzaileak.

Gehiago jakin nahi izanez gero, gure Pribatasun politika irakurri.

Esta web utiliza cookies para que podamos ofrecerte la mejor experiencia de usuario posible. La información de las cookies se almacena en tu navegador y realiza funciones tales como reconocerte cuando vuelves a nuestra web o ayudar a nuestro equipo a comprender qué secciones de la web encuentras más interesantes y útiles.

Si quieres saber más lee nuestra Política de privacidad