Erresuma Batuan elikagaien bidez norobirusa transmititzearen kausak

Norobirusak infekzio gastrointestinalaren kausarik ohikoena dira Erresuma Batuan, eta FSAren lehentasunetako bat, hain zuzen ere, norobirusen intzidentzia murriztea da. Hori dela eta, Elikagai Segurtasunerako Britainiako Agentziak azterketa bat egin du, elikagaien bidezko transmisioaren kausak ikertzeko.

FSAren kalkuluen arabera, norobirusak eragindako 74.000 infekzio inguru transmititu ziren elikagaien bidez 2014. urtean. Infekzio haiek zerikusia zeukaten krustazeo gordinen edo zertxobait egosien kontsumoarekin (batik bat ostren kontsumoarekin) eta produktu freskoen kontsumoarekin (frutekin, adibidez). Hala ere, uste da elikagaien manipulatzaileek eragin nabarmena dutela birusaren transmisioan; dena dela, ez dago hori frogatzeko ebidentzia nahikorik.

Ikerketaren helburua eta metodoa

Norobirusaren azterketa ostalaritzaren sektorean oinarritu zen, bi helburu hauekin:

  • Elikagaien manipulatzaileek patogeno horren transmisioan nolako eragina duten aztertzea.
  • Transmisioa arintzeko eta murrizteko praktikak eta gomendioak proposatzea.

Azterketan, norobirusak kontrolatzeko funtsezko 5 estrategia zehaztu ziren:

  • norbere higienea
  • elikagaien manipulazioa
  • elikagaien garbiketa eta prestaketa
  • gainazalaren eta laneko uniformearen garbiketa
  • lanerako jarrera eta gaitasuna

Arlo horietako bakoitzerako, norobirusaren transmisioa murriztu edo arindu dezaketen zenbait praktika eta jokabide proposatu ziren.

Jarraian, ostalaritzako establezimenduak ikuskatu ziren manipulatzaileek nola lan egiten zuten aztertzeko, eta inkesta eta elkarrizketa sakonak ere egin ziren. Azkenik, datuak eta teoria konduktualak aztertu ziren, jokabideak sailkatzeko.

Emaitzak

Parte-hartzaileek onartu zuten “norobirus” terminoa ezaguna zitzaiela baina ez zekitela askorik birus horri buruz. Parte-hartzaileetako batzuek bazekiten zer sintoma eragiten zituen infekzio horrek, baina ez zekiten elikagaien manipulatzaile gisa zer zeregin izan zezaketen norobirusaren transmisioan.

Azkenik, funtsezko 4 estrategietatik 7 praktika eta jokabide identifikatu ziren:

  • Eskuak era desegokian garbitzea eta lehortzea.
  • Eskularruak jantzi aurretik ez garbitzea eskuak.
  • Eskularrurik ez janztea elikagaiak manipulatzeko.
  • Eskularruak aldiro ez aldatzea
  • Norbaitek oka egin duen lekua behar bezala ez garbitzea (adib.: eskolako jantokiak).
  • Laneko uniformea behar bezala ez garbitzea.
  • Gaixorik egon ondoren goizegi hastea berriro lanean.

Gomendioak

Azterketaren egileek, emaitzetan oinarrituta, jokabidea aldatzeko zenbait gomendio eman zituzten, besteak beste:

  • Trebakuntza: elikagaien manipulatzaileek prestakuntza jasotzea.
  • Material lagungarria: erabilera egokiaren gidak, material didaktikoa, kartelak, etab.
  • Kontzientziazioa: norobirusak eragindako agerraldi baten lekuko izatea, behar bezala jokatzeko.

Eguneraketa data: 2025/07/18

FSAIren gida RTEn Listeria monocytogenes-ren irizpideari buruz

Arau berria kontsumitzeko prest dauden zenbait elikagairi aplikatzen zaie, baldin eta Listeria haztea eragin badezakete eta kozinatu gabe eta mikroorganismoa ezabatuko duen beste tratamendurik aplikatu gabe kontsumitzen badira. Gehien eragindakoen…

Hegazti-gripearen Europako egoeraren eguneratzea

Elikagaien Segurtasuneko Europako Agintaritzak (EFSA) patogenotasun handiko hegazti-gripearen (PHHP) Europako egoerari buruzko informazioa eman du, 2026ko udaberriari dagokiona….

Teknika genomiko berriei (TGB) buruzko Erregelamendua

Europar Batasunak (EB) 2026/1388 Erregelamendua onetsi du, zeinak ezartzen baitu arau-esparru berri bat teknika genomiko berri (TGB) jakin batzuen bidez (hala nola edizio genetikoa) lortutako begetalentzat. Erregelamendu berri horren xedea…

“Fruktosa-iturririk gabekoa” aipamena erabiltzea: interpretazio-oharra

| Iturria: AESAN | Bi patologia daude, zeinak organismoan fruktosa behar bezala metabolizatzen eta xurgatzen uzten ez dutenak Fruktosa azukre bat da, frutetan, barazkietan eta eztian berez dagoena, baina badira propietate edulkoratzailea izateagatik erabiltzen diren…

Cookiak doitu/Gestión de Cookies

Cookieak gure webgunearen erabilgarritasuna eta prozesuak hobetzeko edo gaitzeko erabiltzen dira. Cookieak desgaitu edo ezabatzen badira, gerta daiteke erabiltzaileek webgunearen aukerak ezin erabiltzea, edo webgunean diseinatu ez den moduan funtzionatu dezake arakatzaileak.

Gehiago jakin nahi izanez gero, gure Pribatasun politika irakurri.

Esta web utiliza cookies para que podamos ofrecerte la mejor experiencia de usuario posible. La información de las cookies se almacena en tu navegador y realiza funciones tales como reconocerte cuando vuelves a nuestra web o ayudar a nuestro equipo a comprender qué secciones de la web encuentras más interesantes y útiles.

Si quieres saber más lee nuestra Política de privacidad