Elikagaien bidez transmititzen diren gaixotasunei buruzko Europako Txosten Epidemiologikoa – ECDC 2013

ECDCk argitaratu egin du Europan elikagaien bidez transmititzen diren gaixotasunei buruzko urteko txosten epidemiologikoa, 2011 eta 2012 urteei dagokiena.

Aintzat hartuta, txosten horrek elikagaien bidez transmititzen diren gaixotasunei (ETAk) buruz ematen dituen datuak, honako ondorio hauek atera daitezke:

  • Campylobacterak eta Salmonellak eragindako infekzioak dira oraindik ere EBko herrialdeetan gehienetan atzematen diren urdail-hesteetako gaixotasunak.
  • Campylobacter bakterioa eragilea zen kasu jakinarazien joera egonkorra da: kasu gehienak esporadikoak dira, eta agerraldi txikien tasa handia da.
  • Salmonellak eragindako kasuen eragina etengabe murriztu da 2004az geroztik, eta horrek lotura du hegaztien industrian infekzioak kontrolatzeko programak hobetzearekin. Kasuen zati txiki bat, garrantzitsua den arren (% 12 inguru), Europatik kanpo egiten diren bidaietan gertatzen da.
  • STEC/VTECren kasuak bikoiztu baino gehiago egin ziren (bi eta erdi), 2011n Alemanian gertatutako agerraldi handiaren ondorioz.
  • EBko eskualde batzuetan bestetzuetan baino nabarmen ugariagoak dira urdail-hesteetako bestelako infekzioak: esate baterako, bruzelosia. Batik bat, Portugalen, Espainian eta Grezian jakinarazi ziren bruzelosi kasuak, eta kasuok, nagusiki, ahuntzak haztearekin egon dira lotuta. Beste alde batetik, trikinosiaren kasu gehienak Bulgarian, Errumanian eta Lituanian gertatu ziren, eta etxeko txerrien haragiaren eta basurde-haragiaren kontsumoarekin lotuta egon daitezke.

Europan elikagaien bidez transmititzen diren gaixotasunei buruzko txosten epidemiologikoa 2011-2012

Eguneraketa data: 2025/07/18

FutureFoodS lankidetzaren hirugarren deialdiaren aurretiko argitalpena

Eusko Jaurlaritza ordezkatuz ELIKAk parte hartzen duen FutureFoods lankidetzak hirugarren deialdi irekiaren berri eman du. Deialdia azaroaren hasieran irekiko da eta nazioz gaindiko ikerketa- eta berrikuntza-proiektuetarako da. Eusko Jaurlaritzak gehienez…

2024ko urteko txostena: Elikagaien Segurtasuna Katalunian

Azken “Memòria anual sobre la situació de la seguretat alimentària, 2024” izeneko memoriak nabarmentzen du 2024an eta 2024an goranzko joera dagoela elikagaiek transmititutako gaixotasunen agerraldietan. Hortaz, jarraipena egin behar da,…

Shamonda birusaren detekzioa Espainian

Europan 2026an zehar detektatu ondoren, Espainian lehen fokuak baieztatu dira. Culicoides generoko bektoreek transmititutako gaixotasun emergentea da, eta behiei eragiten die….

Cookiak doitu/Gestión de Cookies

Cookieak gure webgunearen erabilgarritasuna eta prozesuak hobetzeko edo gaitzeko erabiltzen dira. Cookieak desgaitu edo ezabatzen badira, gerta daiteke erabiltzaileek webgunearen aukerak ezin erabiltzea, edo webgunean diseinatu ez den moduan funtzionatu dezake arakatzaileak.

Gehiago jakin nahi izanez gero, gure Pribatasun politika irakurri.

Esta web utiliza cookies para que podamos ofrecerte la mejor experiencia de usuario posible. La información de las cookies se almacena en tu navegador y realiza funciones tales como reconocerte cuando vuelves a nuestra web o ayudar a nuestro equipo a comprender qué secciones de la web encuentras más interesantes y útiles.

Si quieres saber más lee nuestra Política de privacidad