Elikagaien eta uraren bidez kutsatutako zazpi patogeno nagusien joera – ECDC 2015

ECDCk elikagaien eta uraren bidez kutsatutako 21 gaixotasuni buruzko txosten bat argitaratu du, honako 7 patogeno nagusi hauek ardatz hartuta: Salmonella, Campylobacter, STEC/VTEC, Listeria, Yersinia eta Shigella.Txostenak, hain zuzen,patogeno horiek 2010etik 2012ra bitartean eragindako gaixotasunen joera erakusten du. Hona hemen emaitza:

Campylobacteriosia

  • Zoonosirik ohikoena da; 662.521 kasu egiaztatu dira (67 kasu EBko 100.000 biztanleko, 2010-2012 aldian).
  • Campylobacteriosi kasuak urtez urte areagotu ziren 2008 eta 2012 artean.
  • Urtarokotasun erregularra du; tasa handienak ekain-abuztuan izan ohi dira.
  • Gizakien infekzioarekin lotutako bi espezie ohikoenak Campylobacter jejuni (egonkor mantentzen da) eta C. coli (nabarmen areagotu da) dira.

Listeriosia

  • Listeriosi kasuak nabarmen areagotu ziren 2008 eta 2012 artean (0,35 kasu EBko 100.000 biztanleko).
  • Heriotza-indize handia izan du: % 16.
  • 65 urtetik gorako gizonen eta emakumeen kasuen jakinarazpenak areagotu egin dira.
  • Erreparatu egin behar zaie herritar-talde kalteberetan izandako kasuei;hain zuzen, kontsumitzeko prest dauden elikagaiekin loturikoei. Izan ere, elikagai horietan bakterio hori egotea arriskutsua izan daiteke herritar horientzat, nahiz eta legezko mugaren azpitik egon.

Salmonellosi ez-tifoidea

  • 2010 eta 2012 artean, egiaztaturiko salmonellosi-kasuen kopurua % 10 murriztu zen (21,5 kasu EBko 100.000 biztanleko).
  • Salmonellosiaren tasak urtetik urtera murrizten ari dira (2008tik).
  • Kasuen beherakada nabarmenagoa da bi serotipo ohikoenetan:S. enteriditis eta S. typhimurium (kasu guztien % 83).

Shigellosia

  • Shigellosi kopurua egonkor mantentzen da (1,8 kasu 100.000 biztanleko).
  • Jakinarazitako kasuen bi heren EBtik kanpoko bidaiekin lotuta daude.
  • S. sonnei da jakinarazitako shigellosi-kasuetan ohikoena: % 56. Horren ondoren, S. flexneri da ohikoena.

STEC/VTEC

  • Shiga/verozitotoxina (STEC / VTEC) toxina sortzen duten Escherichia coliren infekzioak nabarmen areagotu ziren 2008-2012 artean. 2012an, egiaztatutako VTEC/STEC kasuak % 55 areagotu ziren 2010. urtearen aldean. Gorakada hori baliteke patogeno horren gaineko zaintza epidemiologikoa areagotzeak eragin izana, batez ere 2011ko Alemaniako agerraldiaren ondoren.
  • Serotiporik ohikoenak O157:H7 eta O157:H- izan ziren.

Salmonellosi tifoidea

  • 2008 eta 2012 artean, nabarmen urritu zen sukar tifoidearen kasu egiaztatuen kopurua (0,13 kasu 100.000 biztanleko, 2012an).
  • Jakinarazitako kasuen % 85 baino gehiago EBtik kanpoko bidaiekin lotuta dago.
  • Azido nalidixikoarekiko mikrobioen aurkako erresistentziaren tasa handia atzeman da ( > % 70eko erresistentzia), hala sukar tifoidean nola paratifoidean.

Yersinia

  • 2008 eta 2012 artean, Yersiniak eragindako kasuak arian-arian urritu ziren; hala, 2012an, 2,1 kasu izan ziren 100.000 biztanleko.

Surveillance of seven priority food- and waterborne diseases in the EU/EEA – ECDC 2015

ECDC 2013 txostena: Elikagaien eta uraren bidez transmititutako gaixotasunak

Hegazti-gripeak eragindako konfinamendua kentzea

Gaur, apirilaren batean, Estatuko Aldizkari Ofizialean apirilaren 31ko APA/300/2026 Agindua argitaratu da. Agindu horrek hegaztien gripearen aurkako neurriei buruzko APA/1288/2025 Agindua aldatzen du….

Mingain urdina kontrolatzeko estrategia berria

Nekazaritza, Arrantza eta Elikadura Ministerioak 2026rako minagain urdina gainbegiratu eta kontrolatzeko estrategia eguneratu du, penintsulan 3 eta 8 serotipoek zirkulazio handia izan duten aldi baten ondoren…

ACSAren pastelgintzako jardunbide egokien gida

| Iturria: ACSA | Kataluniako Elikagaien Segurtasunerako Agentziak (ACSA) Pastelgintzaren sektorerako jardunbide egokien gidaren bigarren edizioa argitaratu du. Gida elikagaien arloko eragileei zuzenduta dago, APPCCaren printzipioetan oinarritutako autokontrol-sistemen ezarpena errazteko, (EE) 852/2004 Erregelamenduan xedatutakoaren…

Biosegurtasunari buruzko kontzientziazioa EBko hegazti-sektorean

EFSAk argitaratu berri du EBrekin koordinatutako biosegurtasuneko komunikazio-kanpaina baterako oinarri sendoa duen eta ebidentzia zientifikoan oinarrituta dagoen txosten tekniko bat, Europako hegazti-sektore osoan hegazti-gripearen inguruko kontzientzia sortzeko, erresilientzia indartzeko, portaera-aldaketan…

Sukralosa (E 955) berrebaluatzea elikagai gehigarria den aldetik

Sukralosa (E 955) Europar Batasunean elikagai-gehigarri gisa baimendutako edulkoratzaile bat da. Batasunean 2009ko urtarrilaren 20a baino lehen edulkoratzaile gisa erabiltzeko baimenduta zegoenez, EFSAk arriskuaren beste ebaluazio bat egin behar dien…

Cookiak doitu/Gestión de Cookies

Cookieak gure webgunearen erabilgarritasuna eta prozesuak hobetzeko edo gaitzeko erabiltzen dira. Cookieak desgaitu edo ezabatzen badira, gerta daiteke erabiltzaileek webgunearen aukerak ezin erabiltzea, edo webgunean diseinatu ez den moduan funtzionatu dezake arakatzaileak.

Gehiago jakin nahi izanez gero, gure Pribatasun politika irakurri.

Esta web utiliza cookies para que podamos ofrecerte la mejor experiencia de usuario posible. La información de las cookies se almacena en tu navegador y realiza funciones tales como reconocerte cuando vuelves a nuestra web o ayudar a nuestro equipo a comprender qué secciones de la web encuentras más interesantes y útiles.

Si quieres saber más lee nuestra Política de privacidad