Home/Elikagaien industria / Elikagaien higienea

Elikagaien higienea

Elikagaien higienea “higiene-paketea” delakoak araupetzen du, eta, horren bidez, elikagai orori ezar dakiokeen elikadura-higieneko politika eratzen da.

Elikagaien higienea da elikagai batek giza kontsumorako izan ditzakeen arriskuak kontrolatzeko eta egokitasuna bermatzeko behar diren neurri eta baldintzak, produktu horretarako aurreikusitako erabilera aintzat hartuta, elikagaien higieneari buruzko 852/2004 Araudian (EB) definitzen den moduan.

Gainera, arau zehatzak daude animalia-jatorriko elikagaietarako: 853/2004 Araudia (EB), animalia-jatorriko elikagaien higienerako arau zehatzak ezartzen dituena.

Elikagaien higieneari buruzko prestakuntza

Elikagaien higieneari eta segurtasunari buruzko prestakuntza ezinbestekoa da elikakateko sektore guztietan.


852/2004 (EB) Araudiak ezartzen du elikagaien enpresetako operadoreek bermatu behar dutela elikagaien manipulatzaileek beren lanari dagokion prestakuntza dutela elikagaien higienearen inguruan.

Elikagaien manipulatzaileei buruzko arauak ezartzen zituen 202/2000 Errege Dekretua indargabetzen duen 109/2010 Errege Dekretua argitaratu ondoren, desagertu egin zen manipulatzaileen txartela, eta orain operadoreak arduratu behar du bere langileek manipulatzailearen lanpostu espezifikoaren beharretara egokitzen den prestakuntza izan dezaten.

Eguneraketa data: 2026/05/07

Cookiak doitu/Gestión de Cookies

Cookieak gure webgunearen erabilgarritasuna eta prozesuak hobetzeko edo gaitzeko erabiltzen dira. Cookieak desgaitu edo ezabatzen badira, gerta daiteke erabiltzaileek webgunearen aukerak ezin erabiltzea, edo webgunean diseinatu ez den moduan funtzionatu dezake arakatzaileak.

Gehiago jakin nahi izanez gero, gure Pribatasun politika irakurri.

Esta web utiliza cookies para que podamos ofrecerte la mejor experiencia de usuario posible. La información de las cookies se almacena en tu navegador y realiza funciones tales como reconocerte cuando vuelves a nuestra web o ayudar a nuestro equipo a comprender qué secciones de la web encuentras más interesantes y útiles.

Si quieres saber más lee nuestra Política de privacidad