Home/Elikagaien industria / Elikagaien higienea / Autokontrol sistemak – APPCC

Autokontrol sistemak – APPCC

852/2004 Araudiak (CE) ezartzen du elikagaien enpresetako langileek Arriskuen eta kontrolgune kritikoen analisian (APPCC) oinarritutako autokontrolerako prozedura bat sortu, aplikatu eta mantendu beharko dutela.

APPCC prebentzio-sistema bat da eta arrisku nabarmenak identifikatzeko, ebaluatzeko eta kontrolatzeko balio du, elikagaiak kaltegarriak izan ez daitezen (Codex Alimentarius). Sistemaren helburua da elikagaien enpresek sortzen, eraldatzen edo banatzen dituzten produktuak seguruak direla bermatzea.

APPCCn oinarritutako sistema bera ezarri aurretik, enpresek aldez aurreko plan batzuk ezarri behar dituzte, geroago APPCC sistemarako oinarri gisa balioko dutenak.

APPCC SISTEMAREN BABES-PLANAK

APPCCk elementu batzuk izan behar ditu sistemak berak funtzionatu ahal izateko eta sistemaren oinarri izateko: laguntza-planak. Plan horien bitartez, arrisku generikoak kontrolatuko dira eta funtzionamenduaren oinarrizko baldintzak ezarri. Nahitaezko oinarria dira autokontrol-sistema bat era egokian ezartzeko; izan ere, elikagaien segurtasuna bermatzeko funtsezko higiene-baldintza eta jardunbideak ezartzen dituzte.

Liburuxka: “Laguntza planak: higienea elikagaien industrian” –  ELIKA (2012)

Kasu bakoitzean beharrezkoak diren laguntza-planak enpresa bakoitzaren ezaugarrien araberakoak izango dira, eta aldizka berrikusi eta eguneratu egin beharko dira.

Erregistro-sistema bat erabiliko da laguntza-planei lotutako jarduera guztiak jasotzeko, eta, hala, laguntza-plan bakoitzari lotutako jardueren betetze-maila egiaztatu ahal izango da.

Erregistroen ereduak –  ELIKA (2012)

APPCC SISTEMA

Esan bezala, 852/2004 Araudiak (CE) ezartzen du elikagaien enpresetako langileek APPCCren printzipioetan oinarritutako autokontrolerako prozedura bat sortu, aplikatu eta mantendu beharko dutela.

APPCCn oinarritutako sistemak oinarri zientifikoak ditu eta modu sistematikoan garatzen da. Osasunerako garrantzitsuak diren arriskuak ebaluatzen ditu, eta prebentzioa helburu duen kontrol-sistema bat ezartzen du. Hala, emaitza batek adieraziko balu kontrola galdu dela eta balitekeela ekoitzitako elikagai batzuk seguruak ez izatea, neurri egokiak hartu ahal izango lirateke eta segurua ez den produktu hori kontsumitzailearengana iritsi ez dadin lortu.

Dokumentu lagungarriak:

Batzordearen jakinarazpena, APPCCren printzipioetan oinarritako aurrebaldintza-programak eta prozedurak dituzten elikadura-segurtasuna kudeatzeko sistemak aplikatzeari buruzkoa, elikadura-enpresa batzuetan aplikatu beharreko erraztea/malgutzea barne

Europako Batzordearen Osasunaren eta Elikadura Segurtasunaren Zuzendaritzak egindako komunitate gidak

Arriskuen eta kontrolgune kritikoen analisia (APPCC) eta berau ezartzeko jarraibideak – FAO

APPCC sisteman oinarritutako elikagai enpresetako autokontrol sistemen erreferentzi estandarra – Osasun Saila (EJ) 2017

Establezimendu txiki minorista batzuentzako arriskuak aztertzeko ikuspegiak, elikadura-segurtasuna kudeatzeko beren sistemak aplikatzeko – EFSA (2015)

Horrez gain, hainbat elikadura sektorek gidak argitaratu dituzte sistema ezartzen laguntzeko:

Fruta-zukuen industrian APPCC sistema aplikatzeko gida – ASOZUMOS

Kafe txigortuaen sektoreko arriskuen eta kontrolgune kritikoen analisiaren gida – AETC (2016)

Esne pasteurizatu eta UHT esneen arriskuen eta kontrolgune kritikoen analisiaren gida – FENIL (2016)

APPCC gida oilo-arrautzak paketatzeko zentroetan – INPROVO

Cookiak doitu/Gestión de Cookies

Cookieak gure webgunearen erabilgarritasuna eta prozesuak hobetzeko edo gaitzeko erabiltzen dira. Cookieak desgaitu edo ezabatzen badira, gerta daiteke erabiltzaileek webgunearen aukerak ezin erabiltzea, edo webgunean diseinatu ez den moduan funtzionatu dezake arakatzaileak.

Gehiago jakin nahi izanez gero, gure Pribatasun politika irakurri.

Esta web utiliza cookies para que podamos ofrecerte la mejor experiencia de usuario posible. La información de las cookies se almacena en tu navegador y realiza funciones tales como reconocerte cuando vuelves a nuestra web o ayudar a nuestro equipo a comprender qué secciones de la web encuentras más interesantes y útiles.

Si quieres saber más lee nuestra Política de privacidad