Elikagaien gehigarriak

Elikagaien gehigarria da berez elikagaia izan gabe eta inolako nutrizio-baliorik izan gabe elikagai eta edariei gehitzen zaien edozein substantzia, horien ezaugarri organoleptikoak aldatzeko edo ekoizte- zein kontserbatze-prozesuak hobetzeko. Substantzia hori, beraz, elikagaiaren osagai bihurtzen da.

27 mota desberdin esistitzen dira, beraien ezaugarrien arabera: koloratzaileak, kontserbatzaileak,….

Segurtasuna ebaluatzea eta baimentzea

Elikagaien gehigarri bat baimentzeko bere segurtasuna ebaluatu behar da. Ebaluazio hori Elikagaien Segurtasunerako Europako Agintaritzak (EFSA) egiten du, eta hiru baldintza bete behar ditu:

  1. beharrizan teknologiko nahikoa frogatu ahal izatea.
  2. proposatutako dosiek kontsumitzaileen osasunean inolako arriskurik ez eragitea.
  3. kontsumitzaileen artean gaizkiulerturik ez eragitea

Baimentze prozedura: 1331/2008 Araudia

Gehigarrien adierazpena

Elikagaien osagarri bihurtzen direnez, osagaiak dira, eta, ondorioz, elikagaien etiketan agertu behar dute.

Gehigarriak izendatzeko E hizkia eta jarraian 3 edo 4 digitu erabiltzen dira.

Etiketetan honela geri dira:

Lehenik E hizkia ageri da. Gehigarri batek E hizkia izateak bermatu egiten du gehigarri horri segurtasun kontrolak egin zaizkiola eta onetsi egin dela Europar Batasunean erabiltzea.

Jarraian 3 edo 4 digituak ageri dira:

  • Lehenengo digituak gehigarriaren kategoria adierazten du:
  • Bigarren digituak gehigarriaren familiari egiten dio erreferentzia (koloratzailea baldin bada, kolorea adierazten du; antioxidatzailea bada, talde kimikoa).
  • Gainerako digituek espezieari dagozkie, eta substantzia identifikatzeko balio dute.

Datu baseak

Legedia

Eguneraketa data: 2026/03/02

Cookiak doitu/Gestión de Cookies

Cookieak gure webgunearen erabilgarritasuna eta prozesuak hobetzeko edo gaitzeko erabiltzen dira. Cookieak desgaitu edo ezabatzen badira, gerta daiteke erabiltzaileek webgunearen aukerak ezin erabiltzea, edo webgunean diseinatu ez den moduan funtzionatu dezake arakatzaileak.

Gehiago jakin nahi izanez gero, gure Pribatasun politika irakurri.

Esta web utiliza cookies para que podamos ofrecerte la mejor experiencia de usuario posible. La información de las cookies se almacena en tu navegador y realiza funciones tales como reconocerte cuando vuelves a nuestra web o ayudar a nuestro equipo a comprender qué secciones de la web encuentras más interesantes y útiles.

Si quieres saber más lee nuestra Política de privacidad