Entzimak

Entzimak landare, animalia edo mikroorganismoetatik ateratako produktuak dira, baita mikroorganismoen hartzitze-prozesu batetik ateratakoak ere.

  1. Horiek erreakzio biokimiko zehatz bat katalizatzeko gai den entzima bat edo gehiago dituzte, eta
  2. elikagaiei gehitzen zaizkie, teknologia-xedeetarako, elikagaiaren fabrikazio-, eraldatze-, prestaketa-, tratamendu-, ontziratze-, garraio- edo biltegiratze-fasearen edozein unetan.

Organismo natural guztietan modu naturalean gertatzen diren erreakzio biokimikoak bizkortzen dituzten proteinak dira.

Mendeak dira entzimak erabiltzen direla gazta, ardoa edo ogia bezalako produktuak lortzeko. Gaur egun, elikagaien industrian erabiltzen dira, teknologia-xedeetarako, elikagaien ekoizpenaren edozein fasetan: eraldatzea, prestatzea, tratatzea, ontziratzea, garraiatzea edo biltegiratzea.

Elikadura-entzimei buruzko galderak eta erantzunak – AECOSAN

Food enzymes – EFSA

Segurtasuna ebaluatzea eta baimentzea

Europar Batasunean erabiltzen diren entzima guztiak ebaluatu eta baimendu egin behar dira. Horretarako, frogatu behar da erabiltzen diren kantitateetan ez direla arriskutsuak eta beharrezkoak direla baimendu diren elikagaietan.

Elikagaien Segurtasuneko Europako Agintaritzak (EFSA) aurkeztutako eskaera guztien arriskuen ebaluazioak bukatzen ditueneanEuropar Batasunean erabil daitezkeen elikadura-entzimen zerrenda egingo da. Zerrenda hori prest egon arte, Europar Batasuneko entzimen erabilera estatu kide bakoitzaren nazio-mailako legediaren araberakoa izango da.

Ordura arte, dakigun gauza bakarra da egingo den Europar Batasuneko zerrendan honako elikadura-entzima hauek agertuko direla:

  • invertasa (E-1103) eta lisozima (E-1105)
  • ardoan erabiltzen diren ureasa, betaglukamasa eta lisozima

Baimena lortzeko prozedura

Orientabide-agiria

Entzimak eskatzeko Europako Batzordearen gida

Gehigarriak ebaluatzeko eta datuak aurkezteko EFSAren gidak

Elikadura-entzimak sailkatzeko gida

Legedia

Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 1334/2008 (EE) Araudia, 2008ko abenduaren 16koa, elikadura-entzimei buruzkoa; horrek aldatu egiten du Kontseiluaren 83/417/EEE Zuzentaraua, Kontseiluaren 1493/1999 (EE) Araudia, 2000/13/EE Zuzentaraua, Kontseiluaren 2001/112/EE Zuzentaraua eta 258/97 (EE) Araudia

Cookiak doitu/Gestión de Cookies

Cookieak gure webgunearen erabilgarritasuna eta prozesuak hobetzeko edo gaitzeko erabiltzen dira. Cookieak desgaitu edo ezabatzen badira, gerta daiteke erabiltzaileek webgunearen aukerak ezin erabiltzea, edo webgunean diseinatu ez den moduan funtzionatu dezake arakatzaileak.

Gehiago jakin nahi izanez gero, gure Pribatasun politika irakurri.

Esta web utiliza cookies para que podamos ofrecerte la mejor experiencia de usuario posible. La información de las cookies se almacena en tu navegador y realiza funciones tales como reconocerte cuando vuelves a nuestra web o ayudar a nuestro equipo a comprender qué secciones de la web encuentras más interesantes y útiles.

Si quieres saber más lee nuestra Política de privacidad