Elikagaien kloratoak eragindako arriskuen ebaluazioa – EFSA 2015

EFSAren Elikakateko Kutsatzaileen Paneleko (CONTAM) adituek azterketa bat egin dute, elikagaietan aurki daitekeen kloratoak gizakien osasunean eragin ditzakeen arriskuak ebaluatzeko eta erreferentziazko balioak ezartzeko. Elikagaiek kloratoa izatearen arrazoi nagusia da elikagaiak prozesatzean eta elikagaien industriako instalazioetako makinak desinfektatzean ur kloratua erabiltzea.

Panelak kloratoarekin kontaktuan egoteak zer eragin dituen aztertu zuen, hala kontaktua kronikoa denean nola akutua denean.

Hauek izan ziren ondorioak:

  • Orokorrean, adin-talde guztietan eta kalte gehien jasan dezaketen gizarte-taldeetan (haurdun dauden emakumeak eta bularreko haurrak) kloratoarekin kontaktu kronikoa izateko biderik ohikoena “ur edangarria” da.
  • Kloratoaren hondakinen gehieneko muga gisa 0,7 mg/kg aplika liteke, hala elikagaietan nola edateko uretan. EFSAri muga hori aplikatzeari buruz galdetuta, erakundeak adierazi du muga hori aplikatzeak aldaketa oso txikia ekarriko duela hala kontaktu kronikoari nola akutuari (baita arriskuei ere) dagokienez, oraingo egoerarekin alderatuta.
  • EFSAren esanetan, egunean har daitekeen klorato-kopuru onargarria 3 µg klorato / gorputz-pisuko kg da. Muga hori ezartzeko, kontuan hartu dute zenbat klorato hartu behar den, epe luzera gizakiek iodoa xurgatzeko gaitasuna galtzeko. Parametro hori jartzeko, perkloratoari ezarri zitzaion parametroa erabili da oinarri gisa, baina 10eko faktorearekin, kloratoa ez baita hain indartsua.
  • Era berean, kontaktu akuturako erreferentziazko dosia 36 µg klorato / gorputz-pisuko kg da. Muga hori ezartzeko, kontuan hartu dute zenbat klorato hartu behar den epe laburrean metahemoglobina sortzen hasteko.
  • Kontaktu akutua izateko arriskua alde batera utzi da gizarteko talde guztientzat. Kontaktu kronikoari dagokionez, berriz, arriskutsua izan liteke gizarteko biztanlerik gazteenentzat, batez ere iodo-urritasun txikia edo ertaina duten pertsonentzat.

Dena den, adituen panelak ondorioztatu du klorato-hondakinak murrizteko ahalegin orok kontuan hartu beharko dituela murrizketa horiek elikagaien segurtasun mikrobiologikoan izan ditzaketen ondorioak.

EFSAren iritzia – Kloratoa elikagaietan

Eguneraketa data: 2025/07/18

Europan txerri-izurri afrikarrari buruzko txosten zientifiko berria

Elikagaien Segurtasuneko Europako Agintaritzak (EFSA) txerri-izurri afrikarrari (TIA) buruzko urteko txosten epidemiologikoa argitaratu du, zeinaren bidez gaixotasunak 2025. urtean Europar Batasunean (EB) eta alboko herrialdeetan izan duen egoera aztertzen duen….

Bektoreek transmititutako gaixotasunen arriskuen ebaluazioa EBn

Elikagaien Segurtasuneko Europako Agintaritzak (EFSA) Europar Batasunean 5 bektore talde handik transmititutako gaixotasunak sartu eta hedatzeko arriskuari buruzko ebaluazio zientifikoa eguneratu du, Abereen osasunerako eta “ONE-Health” osasun publikorako interesekoak diren…

AESANek fruktosarekiko bi intolerantzia mota ebaluatu ditu

AESANen Batzorde Zientifikoak zientzia-irizpen bat argitaratu du, eta horretan deskribatu ditu elikagaietan presente dagoen fruktosa ingeritzeari lotutako bi patologiak: fruktosarekiko intolerantzia hereditarioa (FIH) eta fruktosarekiko hesteetako intolerantzia. Elikagaiak egoki etiketatzea,…