Elikagaien Segurtasun arloko legedia sinplifikatzea eta eguneratzea 13/05/07

Europako Batzordeak neurri sorta bat hartu du, nekazaritzako elikagaien katean ezartzen diren osasun- eta segurtasun-arauak sendotzeko.

Elikakateari buruzko EBko legeriak hirurogeita hamar lege-egintza ditu, ia, bere baitan. Bada, gaur onetsitako erreforma sortak bostera ekarriko ditu, eta nekazari, abeltzain eta nekazaritzako enpresen ustiatzaileentzako (ekoizleak, eraldatzaileak eta banatzaileak) prozesu eta prozeduren burokrazia murriztuko du, euren lana errazte aldera.

Proposameneko elementu nagusiak:

Kontrol ofizialak:

  • Batzordeak onartu egin du beharrezkoa dela Estatu kideetako agintari eskudunen tresnak sendotzea, EBko legeriaren betetze maila tokian egiaztatzeko (kontrol, ikuskapen eta azterlanen bidez).
  • Azken aldian elikagaien inguruan sortutako iskanbilek berriz ere erakutsi dute beharrezkoa dela legea ezartzeaz arduratzen diren agintariek jarduera eraginkorragoa gauzatzea, kontsumitzaileak eta legeria errespetatzen duten operatzaileak babesteko elikakateko edozein puntutan arauak haustetik eratorritako arriskuen (baita ekonomikoen ere) aurrean.
  • Mikroenpresek ez dituzte tasak ordaindu beharko, euren lehiakortasunean ez eragiteko. Alabaina, kontrolak igaro beharko dituzte.
  • Estatu kideei eskatuko zaie euren kontrol-plan nazionaletan iruzurraren aurkako kontrolak bete-betean gehitzea eta egiazko disuasio-zigor ekonomikoak ezartzea, arauak betetzen ez diren kasuetarako.

Animalien osasuna:

  • Sortak legegintza-testu bakarra izango du animalien osasuna EBn araupetzeko, "hobe da prebenitzea sendatzea baino" printzipioan oinarrituta.
  • Helburua da arauak hobetzea eta sistema partekatua diseinatzea, gaixotasunak hobeto atzeman eta kontrolatzeko, eta osasunerako, elikagaietarako eta pentsuetarako segurtasun-arriskuak modu koordinatuan lantzeko.
  • Halaber, EB mailako esku-hartzea eskatzen duten gaixotasunak mailakatzea edo lehenestea ezartzen du, eta horrek ahalbidetu egiten du arriskuan gehiago oinarritzen den planteamendua izatea eta baliabideak behar bezala erabiltzea.
  • Behar besteko malgutasuna dago animalien osasun-neurriak hainbat tamaina eta motatako establezimenduetara (ETEak, aisialdi-ustiategiak, etab.) eta tokiko egoeretara egokitzeko; bereziki, establezimenduen erregistro- eta baimen-betekizunei dagokienez eta animalia eta produktuak edukitzeari dagokionez.

Landareen osasuna:

  • Izurri berriak EBn finkatzea saihesteko eta hazleak eta basoko sektorea babesteko, Batzordeak egungo erregimen fitosanitarioa sendotzea proposatu du.
  • Arreta handiagoa jarriko da arrisku handiko merkataritzan, hirugarren herrialdeetatik datorrenean, eta barne-merkatuko landatze-materialen trazabilitatean.
  • Legeriak, halaber, ezarri egiten du beharrezkoa dela zaintza hobetzea, izurri berrien agerraldi goiztiarrak desagerraraztea eta berrogeialdiaren menpeko izurriteen kalteak jasaten dituzten ekoizleei konpentsazio finantzarioa ematea.

Landare-ugalketarako materialak (haziak barne):

  • Sortak arau soil eta malguagoak ematen ditu haziak eta landare-ugalketarako gainerako materialak merkaturatzeko, uzten eta Europako basoen produktibitatea, egokigarritasuna eta aniztasuna gordetzeko, eta merkaturatzea errazteko.
  • Hainbat material egoteak eta azterketa-betekizunak hobetzeak lagundu egingo dute biodibertsitatea babesten eta ugalketa nekazaritza iraunkorrerantz bideratzen.
  • EBko legeriak ez du araupetzen baratze eta lorategi pribatuetan haziak erabiltzea. Beraz, jabeek aukera dute edozein landare-material erosten eta hazi kopuru txikiak saltzen jarraitzeko. Gainera, argitu egingo du profesionala ez den edozeinek (aisialdi gisa edo norberaren kontsumorako kultibatzen duena) aukera duela haziak beste partikular batzuekin elkartrukatzeko, proposatutako araudia ezarri gabe.
  • Nolanahi ere den, Batzordearen "Hobeto legislatu" programarekin bat, arau berriek aintzat hartzen dituzte material motak, ekoizpen-baldintzak eta enpresen tamaina. Horrek esan nahi du antzinako aldaera tradizionalek eta material heterogeneoek erregistro-arau arin batzuk besterik ez dituztela bete behar. Kategoria horietan ez dira bete behar legeriak ezarritako proba eta bestelako betekizunak.
  • Gainera, mikroenpresen administrazio-karga murrizten da, eta edozein material mota erregistratu gabe merkaturatu ahal da, "merkatu-esparrua duten materialak" gisa.
  • Bestalde, oro har, mikroenpresek ez dituzte erregistro-tasak ordaindu behar.

Kalkulatu da sortaren indarraldia 2016an hasiko dela.

Elikagaien Segurtasunaren esparruko neurri sorta – Batzordea

Giza kontsumorako uraren A bisfenolaren eta PFASen mugak

2026ko urtarrilaren 12an, 2020/2184 (EB) Zuzentarauaren I. eranskinean uraren kalitatea ebaluatzeko ezarritako balio parametriko batzuk indarrean sartu ziren. Berrikuntza gisa, A bisfenola eta PFASak daude, besteak beste….

Elikagai berri baten susmoa dagoenerako protokoloa

AESANek “Elikagai berri baten presentziagatiko susmoaren aurreko protokoloa” izeneko orientazio-dokumentua argitaratu du, 2026/03/18an Batzorde Instituzionalean onartua. Dokumentuak argitzen du nola jokatu behar den elikagai berri baten susmoaren aurrean, operadoreak berak…

562/2025 Errege Dekretuaren arabera bigarren peritu-irizpena eskatzeko eredua

| Iturria: AESAN | Kontrol ofizialak eta arlo horretako beste jarduera ofizial batzuk antolatzeko eta gauzatzeko arau-esparru berriak, uztailaren 1eko 562/2025 Errege Dekretuak, funtsezko aldaketa dakar eta kontrol ofizialeko zerbitzuak modernizatzea elikadura-kate osoan. 562/2025 Errege…

Cookiak doitu/Gestión de Cookies

Cookieak gure webgunearen erabilgarritasuna eta prozesuak hobetzeko edo gaitzeko erabiltzen dira. Cookieak desgaitu edo ezabatzen badira, gerta daiteke erabiltzaileek webgunearen aukerak ezin erabiltzea, edo webgunean diseinatu ez den moduan funtzionatu dezake arakatzaileak.

Gehiago jakin nahi izanez gero, gure Pribatasun politika irakurri.

Esta web utiliza cookies para que podamos ofrecerte la mejor experiencia de usuario posible. La información de las cookies se almacena en tu navegador y realiza funciones tales como reconocerte cuando vuelves a nuestra web o ayudar a nuestro equipo a comprender qué secciones de la web encuentras más interesantes y útiles.

Si quieres saber más lee nuestra Política de privacidad