Laburpena

A bisfenola (BPA) plastikoak eta erretxinak sortzeko erabiltzen den substantzia kimikoa da. BPA polikarbonatoan erabiltzen da; hain zuzen, elikagaietarako ontziak, besteak beste, botilak, platerak eta kikarak egiteko erabiltzen den errendimendu handiko plastiko zurrun eta gardenean. Horrez gain, elikagai eta edarietarako ontzietako (latak, adibidez) estalki babesgarriak egiteko erabiltzen diren epoxi erretxinetan ere aurki daiteke.
BPA kantitate txikiek ontzi horietan gordetako elikagai eta edarietara migra dezakete, batez ere, ez badira behar bezala erabiltzen. 2011tik debekatuta dago osagai hori erabiltzea bularreko haurrentzako plastikozko biberoien fabrikazioan, eta 2020an paper termikoan erabiltzea ere debekatu zuten.
EFSAren arabera, BPAk EZ duela arriskurik ekartzen kontsumitzaileen osasunari begira, adin talde bakar batean ere (jaiogabeak, haurtxoak eta nerabeak barne).
1. Zer da?
A bisfenola (BPA) plastikoak eta erretxinak sortzeko erabiltzen den substantzia kimikoa da.
BPA polikarbonatoan erabiltzen da; hain zuzen, elikagaietarako ontziak, besteak beste, botilak, platerak eta kikarak egiteko erabiltzen den errendimendu handiko plastiko zurrun eta gardenean.
Horrez gain, elikagai eta edarietarako ontzietako (latak, adibidez) estalki babesgarriak egiteko erabiltzen diren epoxi erretxinetan ere aurki daiteke.
Bestalde, elikadurarekin zerikusirik ez duten produktuak egiteko ere erabiltzen da, besteak beste: epoxi-oinarria duten pinturak, gailu medikoak, azaleren estaldurak, inprimatze-tintak (erosketa ticketetan) eta garrak atzeratzeko materialak.
2. Elikagien espozioa
BPA kantitate txikiek ontzi horietan gordetako elikagai eta edarietara migra dezakete, batez ere, ez badira behar bezala erabiltzen.
BPArekiko giza esposizioa bide hauetatik gerta daiteke: elikagaiak, edariak eta ingurunea.
Elikagaiak orokorrean
- Elikagai eta edarietarako ontzietako estalki babesgarrien migrazioa dela eta.

Edariak orokorrean
- Migrazioa edo kutsadura dela eta…

Ingurumena
- Hautsa, kosmetikoak…

3. Giza osasuenan duen eragina
3.1. Toxikotasuna
Azken urteotan egindako azterlan zientifikoetan erakutsi denez, immunitate-sistema bereziki sentikorra da BPArekiko; zehazki, Th17 zelulen kasuan. Zelula horiek funtsezkoak dira mekanismo immunologiko zelularretan, eta lotura estua dute afekzio inflamatorioen garapenarekin, autoimmunitatearekin eta biriketako hanturarekin.
3.2. Erreferentzia-balioak
- EFSAk BPAk sor ditzakeen ondorio kaltegarriak aztertu zituen arratoien giltzurruneko eta bularreko guruinen gainean, eta 8.960 µg/gorputzeko pisuaren kg/egun balioetako BMDL10a kalkulatu zuen giltzurrunaren batez besteko pisu erlatiboaren aldaketetarako, baina ezin izan zen BMDL10a kalkulatu bularreko guruinaren gaineko ondorioetarako.
- BMDL10 hori oinarri hartuta, EFSAko taldeak honako eguneko ingestio onargarri hau ezarri zuen (TDI): 0,2 ng/gorputzeko pisuaren kg/egun.
4. Arriskuaren ebaluazioa
4.1. Ondorioak
EFSAko zientzialari adituek ondorioztatu zuten, gaur egun, BPAk EZ duela arriskurik ekartzen kontsumitzaileen osasunari begira, adin talde bakar batean ere (jaiogabeak, haurtxoak eta nerabeak barne).
Esposizio konbinatua, dietetikoa nahiz ez-dietetikoa (hautsa, kosmetikoak eta paper termikoa), BPAren maila seguruaren (TDI) nahiko azpitik dago elikagaietan.
4.2. Zenbatetsitako ingestioak
TDI berri honen arabera, A bisfenolarekiko elikagaien bidezko esposizioak talde-adin guztietako kontsumitzaileentzako osasun-arazoa sortzen du. Izan ere, kasu batzuetan TDI berri hori 2 edo 3 bider gainditzen da.
Elikagaietan dagoen A bisfenola osasunerako arriskutsua da
5. Lege-mugak
EFSAren berrebaluazioan oinarrituta, Europako Batzordeak eta estatu kideek debekatu egin dute A bisfenola eta haren gatzak erabiltzea elikagaiekin kontaktuan jartzeko materialak eta objektuak fabrikatzeko, bai eta substantzia hori erabiliz fabrikatzen diren elikagaiekin kontaktuan jartzeko materialak eta objektuak Batasunean merkaturatzea ere, 2024ko abenduaren 19ko Batzordearen 2024/3190 (EB) Erregelamenduaren arabera.
2024/3180 Erregelamenduak trantsizio-aldi bat xedatzen du BPA erabiliz fabrikatu diren eta elikagaiekin kontaktuan egongo diren erabilera bakarreko azken objektu guztietarako, baldin eta betekizun hauek betetzen badituzte:
- 2024/3190 Erregelamendua indarrean sartu aurretik aplikatzekoak ziren arauak betetzen dituzten baina erregelamendu horretako arauak betetzen ez dituzten objektuak merkatuan saldu ahalko dira 2026ko uztailaren 20ra arte.
- Honako elikadura-produktu hauek kontserbatzeko erabiltzeko direnak: a) frutak eta ortuariak, Kontseiluaren 2001/12/EE Zuzentarauaren (13) I. eranskinean ezarritako produktuak salbu; edo b) arrantza-produktuak, Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 853/2004 (EE) Zuzentarauan definituta dauden moduan. Edo erabilera bakarreko beste azken objektu batzuk, BPArekin egindako berniz edo estaldura bat dutenak, baldin eta kanpoko metalezko azalerari bakarrik aplikatu bazaio. 2. puntu honetan aipatutako guztiak 2028ko urtarrilaren 20ra arte merkaturatu ahal izango dira.
- Elikagaiekin kontaktuan egoteko diseinatu diren eta 1. eta 2. atalei jarraikiz merkaturatzen diren erabilera bakarreko azken produktu horiek guztiak elikagaiekin bete eta zigilatu ahal izango dira aplikatu beharreko trantsizio-aldia amaitu aurreko hamabi hilabeteetan. Geratzen diren ontziratutako elikagaiak merkaturatzen jarraitu ahal izango da, izakinak amaitu arte.
2024/3190 (EB) Erregelamenduak, halaber, BPA ez diren bisfenol arriskutsuak edo bisfenolen deribatu arriskutsuak elikagaiekin kontaktuan jartzeko materialak eta objektuak fabrikatzeko salbuespenezko baimen bat emateko beharrezko baldintzak ere baiesten ditu, berariazko aplikazio bati dagokionez.
Bestalde, giza kontsumorako uren kalitateari buruzko Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2020ko abenduaren 16ko 2020/2184 (EB) Zuzentarauak kontsumo-uretan BPAren baimendutako gehieneko mugak ezartzen ditu (2,5 µg/l).
6. Erreferentziak
- Reglamento (UE) 2024/3190 de la Comisión, de 19 de diciembre de 2024, sobre el uso de bisfenol A (BPA) y otros bisfenoles y derivados de bisfenoles con clasificación armonizada para propiedades peligrosas específicas en determinados materiales y objetos destinados a entrar en contacto con alimentos, por el que se modifica el Reglamento (UE) n.o 10/2011 y se deroga el Reglamento (UE) 2018/213
- Re‐evaluation of the risks to public health related to the presence of bisphenol A (BPA) in foodstuffs – EFSA 2023
- Scientific Opinion on the risks to public health related to the presence of bisphenol A (BPA) in foodstuffs – EFSA- 2015
- Informe Bisfenol A– AESAN- 2021
- Reglamento (UE) 2018/213 de la Comisión, de 12 de febrero de 2018, sobre el uso de bisfenol A en los barnices y revestimientos destinados a entrar en contacto con los alimentos y por el que se modifica el Reglamento (UE) Nº 10/2011 por lo que respecta al uso de dicha sustancia en materiales plásticos en contacto con los alimentos.
- Regulation EU 10/2011 on plastic materials and food contact materials
- Directive 2011/8/EU restricting the use of bisphenol A in plastic infant feeding bottles
7. Esteka interesgarriak
Eguneraketa data: 2026/07/24

