Dioxinak eta PCBak

Laburpena

Dioxinak eta dioxinen antzeko PCBak (DL-PCBak) ingurumenean dauden konposatu toxikoak dira eta, nagusiki, animalia-jatorriko elikagaietan metatzen dira. Ondorioz, gizakiei transmititzen zaizkie, kontaminatzaile horien kontzentrazio altua duten elikagaiak kontsumitzearen bidez.

419ko 30 konposatu toxikoenak dira. TCDD dioxina da gizakiarentzat kantzerigenotzat sailkatutako bakarra, eta gainerakoak kartzinogeno probabletzat sailkatuta daude. Konposatu hauek nerbio-sistemari eragiten diote nagusiki, eta haien efektu toxikoekiko zaurgarriena den taldea jaioberriak dira.

Elikagaietan metatzen direnean, ezin dira ezabatu. Hori dela eta, gizakien esposizioa murrizteko modu bakarra jatorrira jotzea da, hau da, ingurumenean dagoen kontaminatzaile horien maila murriztea. Horretarako, industria-prozesuen kontrol zorrotzak ezarri behar dira, konposatu toxiko horiek sortzea minimizatzeko.

Dioxinak modu orokortuan daude ingurumenean; hori dela eta, pertsona guztiak egon dira dioxinekin kontaktuan, maila baxuetan, baina uste da horrek ez duela eraginik gizakion osasunean.

Horrenbestez, aintzat hartuta animalia-jatorriko elikagaiak direla dioxina, eta DL-PCB gehien dituztenak, gomendatzen da animalia-jatorriko elikagai gehiegi ez kontsumitzea: arrainak, haragia eta arrautzak, horien deribatuak; baita animalia-jatorriko olio eta gantzen kontsumoa mugatzea ere.

1. Zer dira?

Dioxinak eta PCBak nazioartean onartutako hamabi kontaminatzaile organiko eta iraunkorren (COP) artean daude antzeko propietate kimiko eta ezaugarriak dituztela, baina beren emisio-iturriak ezberdinak dira (Reglamento (UE) 2019/1021 sobre contaminantes orgánicos persistentes). 

Dioxinak nahigabeko azpiproduktu gisa sortzen dira kloroa dagoen errekuntza- edo errausketa-prozesuen multzo batean, eta materia organikoaren errekuntza bukatugabeko prozesuetan (hondakin solido eta ospitalekoen errekuntza, zementu-fabriketako labeak, galdategiak, kloroaren bidez paper-orea zuritzea, zenbait herbizida eta pestizida fabrikatzea, berogailuak, sumendi-erupzioak, baso-suteak, etab.).

“Dioxinak” termino generikoa honako hauek batera izendatzeko erabiltzen da: dibentzo-p-dioxina polikloratuak (PCDD) eta dibentzofurano polikloratuak (PCDF); izan ere, egituraren, kimikaren eta toxikologiaren ikuspegitik elkarren artean lotuta dauden konposatuen familiak dira (EFSA, 2025).

Bifenilo polikloratuak (PCBak) konposatu kimiko sintetikoak dira, eta askotariko industria-aplikaziotan erabiltzen dira, hoztaile eta lubrifikatzaile gisa transformadoreetan, kondentsadoreetan, bero-trukagailuetan eta beste ekipo elektriko batzuetan, plastikotzaile, pigmentu, tindu eta abar gisa. Nolanahi ere, horiek erabiltzea debekatuta dago 1985etik, toxizitate erreproduktiboa eta efektu biometagarriak dituztelako.

PCBak ingurumenera askatzen dituzten beste iturri garrantzitsu batzuk dira zabortegiak, migrazioa, lurrunketaren ondoriozko atmosferarako emisioak, hondakinen errekuntza, hondakin-urak eta olio-hondakinen errekuntza. Produktu horien gehiengoa, lurzoru, sedimentu eta ur-ingurune osoan zehar hedatzen da.

PCB batzuek dioxinen antzeko propietate toxikoak dituzte; hortaz, talde horretan sartzen dira “Dioxinen natzeko PCBak” (DL-PCBak) izenpean. Konposatu hauek egonkorrak eta degradazio kimiko eta biologikoarekiko oso erresistenteak dira, baita oso iraunkorrak ere: naturan egon daitezke hamarkadetan zehar. Hori dela eta, horien desagerpena oso motela da.

Ingurumenean daudenez, ur, lurzoru eta sedimentuetan metatzen dira; nagusiki lurreko eta uretako animalietan eta, ondorioz, horietatik eratorritako elikagaietan. Gero eta gorago egon animalia bat elikakatean, orduan eta handiagoa izango da bere dioxinen kontzentrazioa. Uretako mailak baxuak dira, ingurune horretan disolbagarritasun txikia dutelako.

Horrez gain, gantzetan disolbagarriak direnez, biometagarriak dira animalien gantz-ehunean eta, ondorioz, erraz iristen dira elikakatera biometagarritasun eta biohanditze bidez. Kalkulatzen da horien erdibizitza organismoan 7 eta 11 urte artekoa dela.

Nolanahi ere, dioxinak DL-PCBak baino toxikoagoak diren arren, azken 10 urteetan ingurumenerako dioxinen emisioak murriztu egin dira, eta ingurumenean dauden DL-PCBen kantitateak, berriz, hainbat aldiz handiagoak dira.

2. Elikagaien bidezko espozioa

Dioxinekiko giza esposizioaren % 90 elikagaietatik dator; zehazki, gantz-eduki altua duten animalia-jatorriko elikagaiak dieta bidezko dioxinen eta DL-PCBen guztizko esposizioaren % 80 dira.

Animalia-jatorriko elikagaiak

  • Arrainak eta deribatuak
  • Haragiak eta haragikiak
  • Esnea eta esnekiak
  • Arrautzak eta deribatuak
  • Animalia-gantzak

Neurri txikiagoan

  • Zerealak eta deribatuak
  • Frutak eta ortuariak
  • Landare-olioak
aceite

3. Giza osasunean dituzten ondorioak

3.1. Toxikotasuna

Dioxinak eta doxinen antzeko PCBak

Gutxi gorabehera, 149 dioxina, dioxinen antzeko PCB eta horiekin lotutako konposatu mota identifikatu dira, baina 30 inguruk baino ez dute eragiten toxikotasun handia, eta TCDD (2,3,7,8-tetrakloro dibentzo-p-dioxina) da toxikoena. TCDD gizakiarentzat kartzinogeno gisa (1. taldea) sailkatu du Minbiziaren Ikerketarako Nazioarteko Agentziak (IARC). Hala ere, ez dio material genetikoari eragiten, eta dagoen esposizio-maila aintzat hartuta, haren eraginez minbizia izateko arriskua oso txikia da (OMS, 2023).

Gainerako konposatuak gizakiarentzako kartzinogeno probabletzat (2 taldea) sailkatu dira, eta toxikotasunaren baliokidetasun-faktore bat esleitu zaie, beren toxikotasuna TCDD dioxinarenarekin erlazionatzen duena.

Kontzentrazio handietarako esposizio akutuak azaleko lesioak eragin ditzake (adibidez, kloraknea eta orban ilunak), baita gibeleko asaldura funtzionalak ere, ingestaren kantitatearen eta esposizio-denboraren arabera.

Uste da esposizio kroniko eta denbora luzekoak lotura duela garatzen ari den nerbio-sistemako, sistema endokrinoko eta ugaltze-aparatuko immunitate-asaldurekin, baita gibeleko kalteekin eta zenbait minbizi motarekin ere. Horrez gain, diabetesa eta gaixotasun kardiobaskularrak ere eragin ditzake.

ERREFERENTZIAZKO BALIOAK

Dioxinak eta dioxinen antzeko PCBak

  • Asteko Ingestio Onargarria (TWI): 0,6 pikogramo EQT (baliokide toxiko)/ kg pg / ast. (EFSA, 2026)

3.2. Arrisku taldeak

Fetoa

Haurrak

Dioxinen eta DL-PCBen kasuan, biztanleria talde zaurgarriena fetuena da; izan ere, umetokian dioxinekiko esposizioa jasaten badute, askotariko ondorioak izan ditzakete: asaldurak sistema immunologikoan eta neurologikoan, azaleko arazoak (esaterako, kloraknea), atzerapenak garapenean, entzuteko gaitasuna murriztea eta portaeraren nahasmenduak.

DL-PCBetarako esposizioak, berriz, zuzenean eragiten dio fetuen nerbio-sistemaren garapenari. Jaioberriek ere jasan ditzakete eragin batzuk, horien organoak garapen azkarreko fasean egoten baitira oraindik. Dioxinekiko eta PCBekiko jaio aurreko eta adin goiztiarreko esposizioak ugalketa-arazoak sor ditzake, hala nola espermaren kontzentrazio txikiagoa bizitzaren aro berantiarragoetan. Adin emankorretan dauden emakumeen esposizioa murrizteak eragin horien arriskua murrizten laguntzen du etorkizuneko ondorengotzan eta adin gazteko haurrengan.

4. Arriskuaren Ebaluazioa

Dioxinak eta dioxinen antzeko PCBak

Ondorioak

EFSAk ( 2026 ) bere egiaztatu zuen Europako biztanleen elikagaien bidezko esposizioak gainditu egiten duela AAO berria adin-talde guztietan, eta behatu zuen gainditze-maila handienak adin txikiko haurren taldean zeudela. Bestalde, Dioxinen eta DL-PCBen mailak amaren esnean baieztatu egin zuten IST berria gainditu egin zela.

Ebaluazio honek baieztatu egin zuen dioxinen esposizioaren eta garapenaren eta ugalketaren arteko harremana, hala nola espermatozoide zenbaketaren murrizketa; ondorio horiek bai animalietan, bai gizakiengan ikusi dira. Ebaluazioak adierazten du, halaber, kezka dagoela ugaltze-adinean dauden emakumeekiko, amaren bitartez eragina jasan dezaketen etorkizuneko ondorengo maskulinoengan izan ditzakeen ondorioengatik.

Balioztatutako ingesioak

EFSAk 2026an dioxinen eta dioxinen antzeko PCBen asteko ingesta onargarria (TWI) eguneratu zuen: 0,6 pikogramo TEQ (baliokide toxiko) gorputzaren pisuko kilo bakoitzeko. Beherakada horren arrazoi nagusiak izan ziren substantzia horien toxikotasunari buruzko datu epidemiologiko eta esperimental berriak eskuratu zirela, eta teknika berri eta hobeak sortu zirela substantzia kimiko horien giza gorputzeko mailak aurresateko, denboran zehar.

Europako herrialdeek emandako esposizio-datuek gainditu egin zuten TWI berria (0,6 pc EQT gorputzaren pisuko (gp) kilogramo bakoitzeko astean) adin talde guztietan.

Balioztatutako ingestioak dioxina eta dioxinen antzeko PCBei dagokienez Europan (EFSA 2026)

Adin taldeakAsteko ingestio onargarria (pg / kg gp / ast.) (gutxieneko LB- gehieneko UB)
Bularreko haurrak (0 eta 1 urte artean)0,79-1,53
Haur txikiak (1 eta 3 urte artean)1,36-2,23
Haur nagusiak (3 eta 10 urte artean)1,01-1,65
Nerabeak (10 eta 18 urte artean)0,55-0,89
Helduak (19 eta 65 urte artean)0,54-0,81
Adinekoak (>65 urte)0,56-0,80
Oso adineko pertsonak0,55-0,79

 Ziurgabetasunak

EFSAk hainbat ziurgabetasun identifikatu zituen ikerketa-metodoekin eta dioxinen eta DL-PCBen presentziari, esposizioari eta ondorioei buruzko datuen zehaztasunarekin lotuta.

 Gomendioak

EFSAk zenbait gomendio eman zituen dioxinek eta DL-PCBek elikagaien bidez gizakien osasunerako dakartzaten arriskuen ebaluazioan ziurgabetasunak murrizteko:

  • Baliokidetasun toxikoko faktore (BTF) egokiagoen garapena gizakientzat.
  • Eredu toxikozinetikoak hobetzen jarraitzea.
  • Metodo analitikoak hobetzea, analisirako behar diren lagin biologikoen kopurua murrizteko.
  • Landare-jatorriko elikagaien kutsadura-mailei buruzko datu gehiago biltzea.
  • Substantzia horiek ama-esnean eta odolean duten presentziari buruzko datu gehigarriak biltzea, Europako herrialde gehiagotakoak lortuz.
  • Substantzia horiek espermaren ekoizpenari nola eragiten dioten ulertzea.
  • Animalia-jatorriko elikagaietako substantzia horien mailetan, elikagai-sortzaile diren animaliek ahoratutako lurraren ekarpenari buruz gehiago ikertzea.

5. Arriskuaren prebentzioa eta kontrola

5.1. Elikakatean

Elikagaiak eraldatzean, garrantzitsua da higiene-jardunbide egokiak eta arriskuen eta kontrol-puntu kritikoen analisia (AKPKA) egiteko programak aplikatzea.

Murrizteko neurriak

Hala dioxinak nola DL-PCBak biometagarriak dira gantz-ehunean; horrenbestez, elikagaian metatzen direnean, ez dago horiek kentzen dituen tratamendurik. Hori dela eta, prebentzio-neurrien xede nagusia da ingurumenera isurtzen diren industriako dioxinak murriztea, Europako Erkidegoaren dioxinei, furanoei eta PCBei buruzko estrategiak (2011) ezartzen duen moduan.

Horrez gain, Stockholmeko Hitzarmena aplikatzen dela bermatzeko (kontaminatzaile organiko eta iraunkorrak kontrolatzeko tresna, giza osasuna eta ingurumena babesteko), argitaratu da 2019ko ekainaren 20ko 2019/1021 Erregelamendua (EB), kontaminatzaile organiko eta iraunkorrei buruzkoa (horien artean, dioxinak eta DL-PCBak).

5.2. Etxean

Dieta orekatua izatea (fruta, barazki eta zerealen kantitate egokiak janez), lagungarria da iturri bakar baterako gehiegizko esposizioa saihesteko. Animalia-jatorriko elikagaiak dira dioxina eta DL-PCB gehien dituztenak; hori dela eta, gomendatzen da animalia-jatorriko elikagai gehiegi ez kontsumitzea: arrainak, haragia eta arrautzak, horien deribatuak; baita animalia-jatorriko olio eta gantzen kontsumoa mugatzea ere.

Etxean neurri egokiak

Bestalde, 5 gakoak bete behar dira elikadura-toxiinfekzioak prebenitzeko:

  • Erabili ur eta lehengai seguruak.
    Garbitu ongi fruta eta barazkiak kanilako ura erabiliz, gordinik kontsumitu behar badira.
  • Garbitu ongi fruta eta barazkiak kanilako ura erabiliz, gordinik kontsumitu behar badira.
    Hoztu elikagaiak 5º C-tik beherako tenperaturetan, Listeria hazteko aukerak mugatzeko bakterio horrek kutsa ditzakeen elikagaietan.
  • Garbitasuna zaindu: desinfektatu gainazala, tresnak eta mozteko oholak.
  • Bereizi elikagai gordinak eta kozinatuak, kutsadura gurutzatua saihesteko.
  • Kozinatu elikagaiak erabat (65º C) eta mantendu bero kontsumitzen diren arte.
    Elikagaiak kontsumitu ondoren, hoztu soberakinak albait arinen (<5º C) eta kontsumitu 24 orduren barruan, aldez aurretik berotuta.

6. Lege-mugak

Europar Batasunean Europako Batzordearen 2023ko apirilaren 25eko 2023/915 (EB) Erregelamenduak elikagai jakin batzuetako dioxina eta DL-PCB-edukiaren gehieneko mugak arautzen ditu. Erregelamendu hori elikagaietako kutsatzaile jakin batzuen gehieneko mugei buruzkoa da eta 1881/2006 (EE) Erregelamendua indargabetzen du.

Europako Batzordeak eta Estatu Kideek, arriskuen kudeatzaile diren aldetik, gogoan izango dute EFSAren aholkularitza zientifikoa elikagaiei buruz orientatzeko agiriak egitean eta indarreko gehieneko mugak berrikustean, eta baliokidetasun toxikoko faktoreak (TEF) ere kontuan hartuko dituzte, kontsumitzaileen babes-maila handia bermatzeko berrikusiak.

Horrez gain, 2013ko abenduaren 3ko 2013/711/EB Gomendioak, pentsu eta elikagaietan dioxina, furano eta PCBen mailak murrizteari buruzkoak, “ekintza-mailak” ezartzen ditu zenbait elikagaitan. Ekintza-maila horiek kontaminazio-mugak dira, eta alerta azkarrerako tresna gisa balio dute operadore ekonomikoentzat eta kontrol ofizialentzat, balio onargarrienak gainditzen dituzten dioxina-kontzentrazioen berri ematen baitute. Ekintza-mailak gainditzeak adierazten du kontaminazio-iturri bat dagoela hortik gertu.

7. Erreferentziak

EFSA

AESAN– 2025. Ficha Dioxinas y PCBs

OMS– 2023. Las dioxinas y sus efectos en la salud humana. Nota descriptiva

CE– Food Safety- Contaminants- Dioxins

8. Esteka interesgarriak

Eguneraketa data: 2026/10/08

Cookiak doitu/Gestión de Cookies

Cookieak gure webgunearen erabilgarritasuna eta prozesuak hobetzeko edo gaitzeko erabiltzen dira. Cookieak desgaitu edo ezabatzen badira, gerta daiteke erabiltzaileek webgunearen aukerak ezin erabiltzea, edo webgunean diseinatu ez den moduan funtzionatu dezake arakatzaileak.

Gehiago jakin nahi izanez gero, gure Pribatasun politika irakurri.

Esta web utiliza cookies para que podamos ofrecerte la mejor experiencia de usuario posible. La información de las cookies se almacena en tu navegador y realiza funciones tales como reconocerte cuando vuelves a nuestra web o ayudar a nuestro equipo a comprender qué secciones de la web encuentras más interesantes y útiles.

Si quieres saber más lee nuestra Política de privacidad