Salmonella

Laburpena

Salmonella salmonelosi izeneko infekzioa eragiten duen bakterioa da; hain zuzen ere, munduan gaixotasun diarreiko gehien eragiten duten lau gaixotasunetako bat da, bai eta, Campylobacteraren ondoren, gastroenteritisean identifikatutako bigarren agente eragilea ere. Europan, Salmonellak eragiten ditu elikadurarekin lotutako toxiinfekzioen agerraldi eta urdail-hesteetako koadro gehien. Giza salmonelosien koadroen artean, serotipo nagusia Salmonella enteritidis izenekoa da.

Salmonella pertsona eta animalia osasuntsuen hesteetan bizi da, eta kutsatutako elikagaiak kontsumitzean transmititzen da pertsonen artean. Halaber, animaliekiko zuzeneko kontaktuaren zein ingurumenaren bidez transmiti daiteke. Bestalde, oso hedatuta dago ingurumenean, muturreko baldintzetan ere bizirauteko eta egokitzeko duen gaitasunari esker.

Salmonelosi-kasu gehienak arinak dira, baina, batzuetan, gaixotasuna larria izan daiteke, batez ere sistema immunitario ahula duten pertsonen artean (jaioberriak eta 5 urtetik beherako haurrak, 60 urtetik gorako pertsonak eta immunodeprimituak). Azken hamarkadan, agerian geratu da salmonella mikroorganismo bat dela, eta horien artean agertu direla antimikrobianoekiko erresistenteak diren serotipo batzuk; horrek tratamendua zailtzen du eta infekzio erresistenteak ugaritzea eragiten du.

Salmonelosi asko etxean gertatzen dira, batez ere honako hauen kontsumoari lotuta: arrautzak eta arrautza gordinekin eginiko elikagaiak, eta/edo gutxi egindako oilasko-haragia. Hori dela eta, elikagaiak prestatzean higiene- eta manipulazio-jardunbide egokiei jarraitzea gomendatzen dira, bai eta elikagaiak ondo kozinatzea ere. Izan ere, Salmonella tratamendu termikoaren bidez deuseztatzen da.

Orobat, oso garrantzitsua da erositako elikagaiak garraiatzean eta kontserbatzean hotz-katea ez etetea. Beraz, elikagai freskoak azkar hoztu behar dira (<6ºC), bakterioa giro-tenperaturan ugaldu ez dadin eta elikagaiak kutsa ez ditzan.

Azken urteotan nekazaritzaren eta elikagaien sektorean patogeno hau saihesteko eta kontrolatzeko ezarritako estrategiei esker, salmonelosi-kasuak nabarmen murriztu dira.

1. Zer da?

Salmonella pertsona eta animalia osasuntsuen hesteetan dauden bakterio-talde bateko kidea da; beraz, gorozkiak dira elikagaien eta uraren kutsadura-foku nagusia. Horrenbestez, pertsona batek kutsatutako elikagai bat edo ura irenstean, “Salmonelosi” izeneko urdail-hesteetako infekzioa sortzen da.

Salmonella spp. bakterioak animalia osasuntsuen heste-traktuan bizi dira; batez ere, eskortako hegaztien eta behi eta txerrien artean, bai eta etxeko animalien (katu, txakur, txori eta dortokak), karraskarien, narrastien eta anfibioen artean ere. Ohikoena da animalia horiek eramaile asintomatikoak izatea edo sintoma arinak izatea; eta, beraz, erraz zabaltzen da animalien artean, detektatu gabe.

Tenperatura eta denbora bi faktore gako dira Salmonellaren hazkundean. Elikagai freskoetan (haragia, arrautzak, esnea) Salmonella oso bizkor ugaritzen da: bere kopurua bikoiztu dezake 15 edo 20 minutuan behin, betiere tenperatura altua bada (20º C-tik gora). 5ºC-tik behera ez da hazten, baina elikagai izoztuetan biziraun egiten du. Halaber, elikagai deshidratatuetan urte luzez biziraun dezake, eta biofilmak osatzeko gaitasuna du.

MinimoaOptimoaGehienekoa
Tenperatura (ºC)5,135-3747
pH-a46,5-7,59
Uraren jarduera0,930,99>0,99
Tabla 1. Salmonellaren hazkunde-baldintzak

Salmonellaren 2.600 serotipo baino gehiago deskribatu dira. Serotipo horiek egokitzapen handia erakusten dute gizakiengan eta animaliengan hazteko, eta hainbat larritasun-mailatako pertsonengan gaixotasunak eragin ditzakete. Hala ere, bi motatan sailka daitezke:

  • Serotipo tifoideak ( Typhi eta S. Paratyphi). Horien gordailu esklusiboa gizakiak dira; beraz, pertsonen arteko kontaktuagatik bakarrik transmiti daitezke, eta sukar tifoidea edo paratifoidea izenez ezagutzen den eta hilgarria izan daitekeen sindrome bat eragiten dute. Herrialde garatuetan oso prebalentzia txikia dute, eta Europan gertatzen diren kasu bakanek gutxi garatutako edo azpigaratutako herrialdeetako bidaietatik itzultzen diren pertsonei eragiten diete.
  • Serotipo ez-tifoideak (S.enteritidis eta S.typhimurium). Agente zoonotikoak dira, hau da, animalietatik eta haien produktu eratorrietatik pertsonei transmititzen zaizkie. Hala ere, kutsatutako animaliekin edo pertsonekin kontaktuan egoteagatik ere transmititu daitezke. Eta gastroenteritisa eragiten dute gehienbat.

Europan, S. enteritidis da agente ez-tifoide nagusia, kutsatutako arrautza edo oilasko-haragiaren kontsumoari lotuta. S. typhimurium-arekin batera (horren infekzioa kutsatutako txerri- edo behi-haragiaren kontsumoarekin lotuta dago), inpaktu handiena dute osasun publikoan. Biak dira giza infekzioen % 70 baino gehiagoren erantzuleak.

2. Transmisioa

Salmonella zenbait bidetatik transmiti dakieke pertsonei:

Elikagaia → Pertsona

bakterio horrekin kutsatutako elikagai kutsatuak kontsumitzean1.

Animalia / Pertsona → Pertsona

ustiategian infektatutako animalien edo maskoten bidez transmiti dakieke pertsonei, bide fekaletik edo ahotik, kutsatutako kanalen bidez; bai eta infekzioa duten pertsonen artean ere.

Elikagaia / Ura → Elikagaia

ustiategietako kutsadura gurutzatuaren bidez2, elikagaiak eraldatzean eta elikagaiak etxean prestatzean eta kozinatzean.

1 Transmisio-bide nagusia animalia-jatorriko elikagaiak (batez ere, arrautzak, haragia eta esnea) eta horietatik eratorritakoak dira, bai eta Salmonellarekin kutsatutako ureztatze-urez ureztatutako edo Salmonella duen ongarriarekin fertilizatutako elikagai begetalak ere.

2 Landareen kasuan, salmonella zeharkako kutsadura baten ondorioz ager daiteke; adibidez, etxeko animaliek eta animalia basatiek kutsatutako hondakin-urak zabaltzearen ondorioz, edo ekoizpen-katean zehar agertutako kutsadura gurutzatuaren ondorioz.

1. figura.Geziaren tamainak transmisio-bidearen garrantzia adierazten du (lodiera handiagoa, garrantzi handiagoa) Iturria:  Salmonella Story Map (EFSA,2022)

3. Giza osasunean duen eragina

Europar Batasunean, salmonelosia da elikagaiekin lotutako toxiinfekzioen agerraldi eta urdail‑hesteetako koadro gehienen eragilea.

Salmonelosia gaixotasun infradiagnostikatua da. Kasuen % 60-80 artean ez dira erregistratzen agerraldi ezagun bati lotuta, eta kasu esporadiko gisa sailkatzen dira edo ez dira diagnostikatzen. Kasu gehienak udan gertatzen dira, eta, tarteka agerraldiak sor daitezke eskoletan, haur-eskoletan, jatetxeetan eta zahar-egoitzetan.

Gaixotasunaren larritasuna Salmonellaren serotipoaren, hartutako bakterio kopuruaren, elikagai arduradunaren osaeraren eta infektatutako pertsonaren immunitate-sistemaren araberakoa da.

Pertsonak salmonellaren eramaile asintomatikoak izan daitezke edo salmonellosia izeneko gaixotasuna garatu dezakete. Gaixotasunaren lehenengo sintomak kutsatutako elikagaia irentsi eta 6-72 ordu ondoren ager daitezke (oro har, 12-26 ordu igarota agertzen dira). Gastroenteritis-koadroak eragiten ditu, sukarrarekin, sabelaldeko minarekin, beherakoarekin, goragalearekin eta, kasu batzuetan, gorakoekin batera. 2 eta 7 egun arteko iraupena du. Pertsona osasuntsuengan, salmonelosi-koadroak erlatiboki arinak dira, eta ez dute tratamendurik eskatzen.

Konplikazioak

Kasuen % 10ean, infekzio osteko konplikazioak egon daitezke; esaterako: artritis erreaktiboa, apendizitisa, heste narritakorraren sindromea, meningitisa, pneumonia eta sepsia.

Arrisku taldeak

Arrisku-taldekoen artean, gaixotasunak eragindako deshidratazioa larria izan daiteke; eta ospitaleratzea eta tratamendu antimikrobianoa behar dira infekzioa hesteetatik organismoaren beste zati batzuetara hedatzen bada.

Hauek dira arrisku handiena duten pertsona-talde nagusiak:

  • Bularreko haurrak
  • 5 urtetik beherako haurrak
  • Haurdun dauden emakumeak
  • Adineko pertsonak
  • Immunodeprimituak
  • Immunitate-sistemari eragiten dion gaixotasun bat (adibidez, diabetesa) duten pazienteak
  • Urdaileko azidotasuna murrizten duten sendagaiak hartzen dituzten pazienteak

Bularreko haurrak

5 urtetik beherako

haurrak

Haurdun dauden

emakumeak

Adineko pertsonak

Inmunodeprimidos

Inmunodeprimituak

Erresistentzia antimikrobianoak

Nabarmentzekoa da antibiotikoekiko erresistenteak diren salmonella anduien hedapen kezkagarria porrot terapeutikoak eta ospitaleko egonaldi ohi baino luzeagoak eragiten ari dela, eta hori aparteko zama da osasun publikoarentzat eta ekonomiarentzat.

SALMONELLOSIAREN ERAGINA EUROPAN

Salmonellosia Europar Batasunean gehien jakinarazitako bigarren zoonosia da, 2022an 2021ean baino % 8 kasu gehiago zenbatu baitira. Salmonellosia jakinaraztea nahitaezkoa da Europar Batasuneko 24 estatu kidetan; Belgikan, Frantzian eta Herbehereetan izan ezik. Espainian, nahitaez aitortu beharreko gaixotasuna da.

Salmonella kasu (agerraldiei lotutako kasuen % 10) eta ospitaleratze gehienekin (agerraldiei lotutako ospitaleratzeen % 12) lotu zen. S. Enteritidis izan zen serotipo nagusia (salmonella agerraldi guztien % 80).

PREBALENTZIA (Atlas ECDC 2022)

Europar Batasuna: 65.208 kasu (15,3 kasu/ 100.000 biztanle)

  • % 39ko ospitaleratzea (% 0,2ko heriotza-tasa)
  • Espainia: 8.832 kasu (3. postua  Frantzia eta Alemaniaren ondoren)

AGERRALDIAK (EFSA Story Map 2023)

1014 elikadura-agerraldi Europan, eta 6.632 kasu (1406 ospitaleratze eta 8 heriotza); honako hauei lotuta: arrautzei eta eratorriei; elikagai mistoei; txerri-haragiari eta horren eratorriei; okintzako eta txokolatezko produktuei.

4. Elikagaien bidezko esposizioa

Honako hauek dira Salmonellaekin kutsatzeko arrisku handiena eragiten duten elikagaiak:

Arrautzak eta arrautza oinarri dutenak1

  • MaIonesa.
  • Saltsak.
  • Izozkiak.
  • Kremak.
  • Gozogintza-masak.

Haragiak

  • Oilasko-haragia eta eratorriak (hestebete egosiak)
  • Hegaztiak, behiak, ardiak eta txerriak, eta horietatik eratorriak

Esnea eta esnekiak

  • Pasteurizatu gabeko esne gordina
  • Esne gordinez eginiko esnekiak
Miel

Fruta eta barazkiak

  • Entsalada prestatuak
  • Fruta eta barazki gordinak

Kontsumitzeko prest dauden elikagaiak

  • Sanwichak.

Itsaskiak

Lata

Ura edo izotza

1 Arrautzetan gehiagotan izaten dira agerraldiak oilasko-haragian baino, oiloen barne-organoen kolonizazioak areagotu egiten baitu arrautzak barnetik kutsatzeko arriskua. Gainera, beste arrisku-faktore garrantzitsu batzuk dira biltegiratze-tenperatura desegokiak eta arrautza gordinak elikagai‑espezialitateen osagai edo glasatu gisa erabiltzea.

Funtsezkoa da elikagai freskoak azkar hoztea (<6ºC), bakterioa giro-tenperaturan ugaldu ez dadin eta elikagaiak kutsa ez ditzan.

KONTROL OFIZIALAK

(positiboen / ez adostasunen ehunekoa)

EFSA DATUAK (Dashboard, 2022)

Ustiategian:

  • Eskortako oilaskoak (Gallus gallus):
    • Oilo erruleak: % 1,14 positibo (Espainian: % 1,62)
    • Hazteko oiloak: % 0,77
    • Gizentzeko oilaskoak: % 0,24
  • Beste animalia batzuk (oilaskoak izan ezik): % 3,70

Hiltegian:

  • Gizentzeko oilaskoak (% 11,7), indioilarrak (% 8,3), txerriak (% 2,1) eta ardiak (% 0,63.

Elikagaietan: (batezbestekoa: % 2,75 positibo)

  • Hegazti-haragi txikitua: % 3
  • Hegaztien eratorriak: % 8,3
  • Haragi freskoa: % 7
  • Espeziak eta belar aromatikoak: % 1,1
  • Oboproduktuak: % 0,8
  • Kakaoa eta eratorriak: % 0,5
  • Kontsumitzeko prest dauden entsaladak: % 0,2

19 estatu kidek salmonella kontrolatzeko programetan ezarritako murrizte-helburuak bete zituzten eskortako hegaztien populazio guztietarako. Hau da, urteko, gehienez ere, S. Enteritidis eta S. Typhimurium-ekin kutsatutako abere-talde positiboen ehuneko hauek:

  • ugaltzeko/hazteko hegaztiak (% 1)
  • oilo erruleak (% 2)
  • gizentzeko oilaskoak eta indioilarrak (% 1)

Europar Batasuneko herrialde guztietan modu koordinatuan ezarritako zaintza- eta kontrol‑planek salmonellosiaren EBko giza kasuak ia erdira murriztu dituzte 2004 eta 2009 artean; eta ordutik hona, prebalentzia-joerak nahiko egonkor mantendu dira azken urteotan eskortako hegaztien populazio guztietan.

5. Arriskuaren ebaluazioa

Salmonellari buruzko bi tresna interaktiboak (EFSA, 2022)

  • Story Map: Salmonellari, ezaugarriei, banaketari eta transmisioari buruzko informazio orokorra ematen duen mapa historikoa, bai eta haren eraginari eta EBn gauzatutako kontrol-neurriei buruzkoa ere.
  • Dashboard: EFSAk Salmonella spp. delakoari buruz 2017tik EBko estatu kideetatik eta beste herrialde informatzaile batzuetatik bildu dituen datu ofizial ugari kontsultatzeko aukera ematen duen panela.

2003an, estatu kide guztiek eskortako hegaztietan salmonella kontrolatzeko programak ezarri zituzten; eta arriskuaren kudeaketaz arduratu ziren pertsonek eskortako hegaztien taldeetan (adibidez, oilo erruleak, gizentzeko oilaskoak eta indioilarrak) salmonella murrizteko helburuak ezarri zituzten. Halaber, mugak ezarri zitzaizkion infektatutako taldeetatik eratorritako produktuen merkataritzari.

2008tik aurrera, EFSAk salmonellaren arriskuaren azterketa eta ebaluazio hauek egin ditu:

  • Indioilar-taldeetan salmonellarekin lotutako arrisku-faktoreak aztertzea, estatu kideei kontrol-neurri onenak zehazten laguntzeko. (EFSA, 2008).
  • Oilo erruleetan salmonella murrizteko helburu berri batek osasun publikoan izango lukeen eraginaren zenbatespen kuantitatiboa (EFSA, 2010); horren arabera, talde positiboen kopurua murrizteak kutsatutako arrautzen kopurua proportzioan murriztea ekarriko luke.
  • Hiltegiko oilaskoetan Campylobacter eta salmonellaren prebalentzia-azterketa (EFSA, 2011). Ondorioztatu da Campylobacter delakoaren prebalentzia handia dela; eta salmonella, berriz, gutxiagotan hautematen dela.
  • Europar Batasun osoan indioilarren salmonella-mailak murrizteak osasun publikoan izango lukeen eragina (EFSA, 2012). Horren arabera, indioilar-taldeetan salmonella mailak % 1era murriztuz gero, giza salmonellosi-kasu guztiak % 2,2 murriztuko lirateke EB osoan.
  • Arrautzek hondatzeagatik eta patogenoak ugaltzeagatik osasun publikorako izango lituzketen arriskuak ebaluatzea (EFSA, 2014); egiaztatu da arrautzak etxean edo txikizkako merkataritzan biltegiratzeko denbora luzatzeak salmonella enteriko bidezko elikadura‑intoxikaziorako arriskuak areagotuko lituzkeela.
  • Animalia-jatorrikoak ez diren elikagaiak (esaterako, frutak, barazkiak, zerealak eta espeziak) kutsa ditzaketen patogeno nagusien arriskuen ebaluazioa (EFSA, 2015). Ebaluazioak ondorioztatu du lehen postuetan dauden elikagai eta patogenoen konbinazioak salmonella eta gordinik kontsumitutako hosto berdeko berdurak direla; eta ondoren datozela honako hauek: salmonella eta erraboila eta zurtoina dituzten barazkiak; salmonella eta tomateak; salmonella eta meloiak.

EBk salmonellari dagokionez gaur egun dituen murrizketa-helburuen ebaluazioa (EFSA, 2019). Bertan baieztatu da ustiapen-mailan oilo erruleetan helburu zorrotzagoak ezartzeak jatorri horretako kasuak erdira murrizten lagundu lezakeela.

6. Prebentzia eta arriskuaren kontrola

6.1. Elikakatean 

Ustiapenean

  • Ekoizpen primarioan kontrol-programa nazionalak aplikatzea, salmonellaren prebalentzia murrizteko —2160/2003 (EE) Erregelamendua—.
  • Pertsonen eta animalien mugimenduaren kontrola.
  • Animaliei emandako elikagaien eta uraren kontrola.
  • Garbiketa eta desinfekzio eraginkorrak.
  • Txertaketa-programak edo beste neurri zuzentzaile batzuk aplikatzea (adibidez, dagozkion serotipoak dituzten talde infektatuak hiltzea edota horien desagerrarazte selektiboa).
  • Biosegurtasunaren arloko etengabeko prestakuntza ustiategietako arduradunentzat eta langileentzat.

Eraldaketan

  • Elikagai-enpresen ustiatzaileek irizpide mikrobiologikoak betetzen dituztela egiaztatzea, APPCC programaren araberako kontrol propioen bidez.
  • Prozesuko higiene-irizpideak, elikagaien enpresako operadoreek aplikatuak eta agintaritza eskudunak egiaztatuak —2073/2005 (EE) Erregelamendua—.
  • Elikagaiak lantzeko instalazioen berariazko diseinua; eta gainazal, tresna eta makina guztien egokitzapena kutsadura saihesteko.
  • Hotz-katea etengabe mantentzea elikagaiak manipulatu, garraiatu eta biltegiratzean.
  • Kontsumitzeko diren haragi txikituaren, haragi-prestakinen eta haragi-produktuen loteen (espezie guztiena) etiketatze argia; kontsumitzaileari jakinarazteko kontsumitu aurretik erabat egin behar direla.
  • Elikagaiak manipulatzen dituzten pertsonen prestakuntza egokia eta higiene pertsonal zorrotza.

Banaketan

  • Elikagaien segurtasunerako irizpideak (ESI), elikagai-enpresetako operadoreek aplikatuak eta agintaritza eskudunak egiaztatuak —2073/2005 (EE) Erregelamendua—.
  • Hotz-katea etengabe mantentzea elikagaiak manipulatu, garraiatu eta biltegiratzean

Salmonella inaktibatzeko tratamenduak

TRATAMENDU TERMIKOA

Bakterioa 70º C-tik gorako tratamendu termikoaren bidez deuseztatzen da

ERRADIAZIO IONIZATZAILEA

5kGy-ko dosia nahikoa da Salmonella deuseztatzeko eskortako hegaztietan eta eskortako hegaztien haragian (Frantzian, Belgikan eta Txekiar errepublikan aplikagarria)

6.2. Etxean 

Europan salmonellak eragindako infekzio gehienak etxeko inguruneetan gertatzen direla kontuan hartuta, fase honetan honako gomendio hauek aplikatu behar dira:

Etxeetan jardunbide egokiak

  • Higiene egokia eta garbitasuna mantendu.
    Edozein elikagai manipulatu aurretik eskuak garbitu behar dira.
  • Erabili ur eta lehengai seguruak.
    Garbitu ongi fruta eta barazkiak kanilako ura erabiliz, gordinik kontsumitu behar badira.
  • Garbitasuna mantendu. Ebakitzeko tablak, tresnak eta gainazalak desinfektatu.
  • Gorde elikagaiak tenperatura seguruetan.
    Elikagaiak 6° C-tik beherako tenperaturetan hoztea, bakterio horrek kutsa ditzakeen elikagaietan B. cereus-en hazkunde potentziala mugatzeko.
  • Elikagai gordinak eta prestatuak bereiztu, kutsadura gurutzatua saihesteko.
  • Kozinatu elikagaiak erabat (70° C) eta mantendu bero kontsumitzen diren arte.
  • Elikagaiak kontsumitu ondoren, hoztu soberakinak albait arinen (<5° C) eta kontsumitu 24 orduren barruan, aldez aurretik berotuta.

Elikagaien Segurtasunaren arloko agintariek kontuan hartu beharreko gomendio hauek ere ematen dituzte:

  • Hotz-katea mantentzea elikagaiak garraiatzean, bereziki Salmonellarekin kutsa daitezkeen elikagai gordinak direnean.
  • Elikagaiaren etiketako kontserbazio-denborari eta tenperaturari buruzko argibideak betetzea, bai eta iraungitze-datari dagozkionak ere.
  • Ez desizoztu elikagaiak giroko tenperaturan, baizik eta hozkailuaren behealdean.
  • Saihestea arrautzak eta haragi gordina garbitzea, kutsadura gurutzatua baitakar.
  • Saihestea arrautza gordinak dituzten platerak, esne pasteurizatu gabea eta esne gordinez egindako esnekiak kontsumitzea.

7. Lege-mugak 

Abeltzaintzako ustiategietan, hiltegietan eta elikagai-enpresetan 2073/2005 (EE) Erregelamenduan ezarritako animalia-kanaletan eta arrisku handieneko elikagaietan salmonellari dagokionez ezarritako irizpide mikrobiologikoak bete behar dira, bai eta 852/2004 (EE) Erregelamenduan jasotako higiene-neurri orokorrak eta espezifikoak ere.

ElikagaiaBaimendutako gehieneko muga mikrobiologikoaIrizpidea ezartzen den faseaEmaitza txarrak lortuz gero egin beharrekoak
Behien, ardien, ahuntzen, txerrien eta zaldien kanalakAbsentzia kanalean aztertutako zatianKanalak, landu ondoren baina hoztu aurretikHobekuntzak hiltze-lanen higienean, eta prozesu-kontrolak eta animalien jatorriaren inguruko kontrolak berrikustea
Haragitarako oilaskoen eta indioilarren kanalakAbsentzia lepoko azaleko lagin bateratu batean (25 gramo)Kanalak, hoztu ondorenHobekuntzak hiltze-lanen higienean eta prozesu-kontrolak eta animalien jatorriaren inguruko kontrolak berrikustea. Halaber, biosegurtasun-neurriak berrikustea jatorrizko ustiategietan
Eskortako hegaztien haragi freskoa (Salmonella enteritidis eta Salmonella typhimuriumaren absentzia)Absentzia 25 gramotan  
Haragi txikitua eta gordin kontsumitzeko haragi-prestakinakAbsentzia 25 gramotan   
Haragi txikitua eta haragi-prestakinak, oinarrian kozinatuta kontsumitzeko eskortako hegaztien haragia dutenakAbsentzia 25 gramotan  
Gordin kontsumitzeko haragi-produktuak, ekoizpen-prozesuek edo produktuaren osaerak Salmonella egoteko arriskua deuseztatzen dutenean izan ezik.Absentzia 25 gramotan  
Kozinatuta kontsumitzeko eskortako hegaztien haragiz eginiko haragi-produktuakAbsentzia 25 gramotan  
Gelatina eta kolagenoaAbsentzia 25 gramotan  
Gaztak, gurina eta esnegaina, esne gordinez edo pasteurizazioaren azpitik dagoen tratamendu termiko bat igaro duen esnez egin direneanAbsentzia 25 gramotan  
Esne-hautsa eta gazur-hautsaAbsentzia 25 gramotan  
Izozkiak, ekoizpen-prozesuek edo produktuaren osaerak Salmonella egoteko arriskua deuseztatzen dutenean izan ezik.Absentzia 25 gramotan  
Arrauzkiak, ekoizpen-prozesuek edo produktuaren osaerak Salmonella egoteko arriskua deuseztatzen dutenean izan ezik.Absentzia 25 gramotan  
Arrautza gordinak dituzten eta kontsumitzeko prest dauden elikagaiak, ekoizpen-prozesuek edo produktuaren osaerak Salmonella egoteko arriskua deuseztatzen dutenean izan ezikAbsentzia 25 gramotan  
Krustazeo eta molusku egosiakAbsentzia 25 gramotan  
Molusku bibalbio biziak eta ekinodermoak, tunikatuak eta gasteropodo biziakAbsentzia 25 gramotan  
Hazi hozituak (kontsumitzeko prest daudenak)Absentzia 25 gramotan  
Fruta eta barazki zatikatuak (kontsumitzeko prest daudenak)Absentzia 25 gramotan  
Pasteurizatu gabeko fruta- eta barazki-zukuak (kontsumitzeko prest daudenak)Absentzia 25 gramotan  
Edoskitze-aroan daudenentzako prestakin deshidratatuak eta edoskitze-aroan dauden sei hilabetetik beherakoentzako elikagai dietetiko deshidratatuak, medikuntza-erabilera berezietarakoakAbsentzia 25 gramotan  
Jarraipen-prestakin deshidratatuakAbsentzia 25 gramotan  
Haragi txikitua eta haragi-prestakinak, oinarrian kozinatuta kontsumitzeko eskortako hegaztien haragia dutenakAbsentzia 10 gramotan  
Mekanikoki bereizitako haragiaAbsentzia 10 gramotan  
Tabla 2. Baimendutako Salmonella gehineko mugak elikagaietan.

8. Erreferentziak

9. Esteka interesgarriak

Eguneraketa data: 2026/08/27

Cookiak doitu/Gestión de Cookies

Cookieak gure webgunearen erabilgarritasuna eta prozesuak hobetzeko edo gaitzeko erabiltzen dira. Cookieak desgaitu edo ezabatzen badira, gerta daiteke erabiltzaileek webgunearen aukerak ezin erabiltzea, edo webgunean diseinatu ez den moduan funtzionatu dezake arakatzaileak.

Gehiago jakin nahi izanez gero, gure Pribatasun politika irakurri.

Esta web utiliza cookies para que podamos ofrecerte la mejor experiencia de usuario posible. La información de las cookies se almacena en tu navegador y realiza funciones tales como reconocerte cuando vuelves a nuestra web o ayudar a nuestro equipo a comprender qué secciones de la web encuentras más interesantes y útiles.

Si quieres saber más lee nuestra Política de privacidad