Laburpena

Su-atzeratzaileak produktu kimikoen nahasketak dira eta sukoitasuna murrizteko erabiltzen dira kontsumo-produktu askotan, hala nola plastikoetan, ehunetan eta ekipamendu elektronikoetan. Polimeroei kimikoki lotuta ez daudenez, ingurunera iragazi daitezke.
Normalean kimikoki egonkorrak eta biometagarriak dira, ondorioz, su-atzeratzaile bromatuak ingurunera iristen dira erabileraren bidez edo horiek sortzen dituzten hondakinen ondorioz, airearen, uraren eta lurzoruaren bitartez.
Europar Batasunean zenbait su-atzeratzaileen erabilera debekatuta edo mugatuta dago, su-atzeratzaile bromatuena batez ere (SAB); hala ere, ingurunean duten iraunkortasuna dela eta, substantzia kimiko horiek osasun publikoari dakarzkioten arriskuei buruzko zalantzak daude oraindik.
Gizakien esposizio-bide nagusia giro-hautsa da, etxean, lanean nahiz autoan, baina elikagaien bidezko esposizioa ere bada, biometagarriak direlako, neurri txikiagoan bada ere.
EFSAk BFRen arriskuaren azken ebaluazioan ondorioztatzen duenez 2026ean, konposatu horietako batzuk genotoxikoak eta/edo kartzinogenoak izan arren, estimatutako elikagai-esposizioa ez da osasunerako kezkatzeko arrazoi bat arriskua ezaugarritzeko datu nahikoak zituzten konposatuentzat (TBPH, TBB eta DBDPE). Hala ere, informazio eskasia ziurgabetasun iturri nagusia izaten jarraitzen dute ebaluatutako sugar atzeratzaile askok.
Substantzia kimiko horiek elikagaietan eta ingurunean murrizteko neurri nagusia erabilera murriztea da. Europar Batasunean gizakientzat arriskutsuenak diren konposatu batzuk debekatuta daude dagoeneko.
1. Zer dira?
Su-atzeratzaileak produktu kimikoen nahasketak dira eta sukoitasuna murrizteko erabiltzen ira kontsumo-produktu askotan, hala nola plastikoetan, ehunetan eta ekipamendu elektronikoetan. Polimeroei kimikoki lotuta ez daudenez, ingurunera iragazi daitezke.
Normalean kimikoki egonkorrak eta biometagarriak dira, ondorioz, ingurunera iristen dira erabileraren bidez edo horiek sortzen dituzten hondakinen ondorioz, airearen, uraren eta lurzoruaren bitartez.
Europar Batasunean zenbait su-atzeratzaileen erabilera debekatuta edo mugatuta dago, su-atzeratzaile bromatu batzuena batez ere (BFR).
EFSAren lehen irizpen zientifikoak, 2010ean, elikagaien eraginpean egoteagatik Europako biztanleriarentzat arriskutsuak izan daitezkeen bost BFR talde nagusi identifikatu zituen:
- Difenil Eter Polibromatua (PBDE): plastikoak, ehunak, ekipamendu elektroniko moldatuak, zirkuituak.
- Hexabromoziklododekanoak (HBCDD): isolamendu termikoa eraikuntza-industrian.
- A Tetrabromobisfenola (TBBPA) eta beste fenol batzuk: zirkuitu inprimatuko plaka, termoplastikoak (telebistak batez ere)
- Bifenilo polibromatuak (PBB): kontsumo-aparatuak, ehunak, plastikozko aparra.
- Bestelako sugar-atzeratzaile bromatuak.
2. Elikagaien bidezko esposizioa
Ingurunean eta elikagaietan aurkitzen dira, nagusiki, BFRak ekoiztearen eta erabiltzearen ondorioz. Begetarianoen kasuan, esposizioa baxuagoa da; izan ere, landare-jatorriko produktuetan animalia-jatorrikoetan baino presentzia baxuagoa da. Kasu askotan, elikaduratik ez datorren esposizioa handiagoa izan daiteke, ingurunean duen presentzia dela eta.
Analisi-datu erabilgarriak oraindik ere oso urriak dira.
EFSAk suaren aurkako zortzi bromodun atzeratzaileri buruzko datuak jaso bazituen ere, BTBPE eta HBB substantzien elikadura-esposizioa baino ezin izan zuen kalkulatu, gainerako konposatuetarako datu kuantitatibo nahikorik ez zegoelako. Horren ondorioz, ezin izan zen bi substantzia horien arriskuaren karakterizazio osoa egin, informazio toxikologikoa ez baitzen nahikoa. Aitzitik, literatura zientifikoan argitaratutako esposizio-datu mugatuak erabilita, EFSAk BEH-TEBP, EH-TBB eta DBDPE substantzien arriskua karakterizatu ahal izan zuen, eta ondorioztatu zuen elikagaien bidezko aurreikusitako esposizioak ez dela osasunerako kezkagarria.
2.1. Difenil eter polibromatuak (PBDE)
EFSAk 2011ean interes nagusiko zortzi difenil eter polibromatu (PBDE) identifikatu zituen. Arriskuaren ebaluazioa lautara mugatu zuen (BDE-47, -99, -153 eta -209). Scientific Opinion on Polybrominated Diphenyl Ethers (PBDEs) in Food | EFSA (europa.eu) txostenaren ondorio nagusiak honakoak izan ziren:
- Dietaren bidezko esposizio nagusia BDE-47k eta BDE-209k eragiten dute. Etxeetan PBDE dagoenez eta autoen poluzioaren ondorioz, haurren esposizio-iturri garrantzitsua da, bereziki BDE-209rena. Hala ere, BDE-47aren, BDE-153aren eta BDE-209aren kasuan, ez dirudi gaur egun elikagaien bidezko esposizioak osasun-arazoak sortuko dituenik.
- BDE-99aren kasuan, esposizioaren marjinak adierazi zuen gaur egungo elikagaien bidezko esposizioa arriskutsua izan daitekeela osasunarentzat, batez ere haur txikienetan (bat eta hiru urte bitartekoetan).
2024ko urtarrilean, PBDE sugar-atzeratzaileei buruzko ebaluzaio berria argatiratu zuen EFSAk. Esposizioari buruzko ondorio nagusiak ondorengoak izan ziren:
- Europako dietaren bidezko esposizio handiena BDE-209k eragiten du, eta, ondoren, BDE4-7k; biek ala biek esposizio-maila handiagoak dituzte haurretan. BDE-49ren eta -138ren esposizio baxuena haurtxoek dute; aldiz, BDE-49ri eta -209ri dagokionez, esposizio baxuena helduek dute.
- Esposizio handiena dakarten dietako elikagai-produktuak hauek dira:
- BDE-28, -99, -153, -183 eta -209: Haragia eta haragikiak.
- BDE-47 eta -100: Arrainak, anfibioak, narrastiak eta ornogabeak.
- BDE-49, -138 eta -154: Animalia- eta landare-koipeak.
Arriskuaren karakterizazioari buruz, 2024ko txostenak honako hau dio:
- Ondorioztatu zen datu toxikologikoak ez dituzten kidekoekiko esposizioak (BDE-28, -49, -100, ‑138-, -154, -183) ez duela eragin handirik, suposatuz ez direla BDE-47 baino toxikoagoak.
- Taldeak uste du PBDE-ek osasun-arazoak ekar diezazkieketela adineko pertsonei, haurrei eta nerabeei, baina datuetan zalantza handia dago.
- Ondorioztatu da gizakion esnean neurtutako batezbesteko esposizio-mailak ez dietela osasun-arazorik eragiten haurtxoei.
- Osasun-arazoak eragiteko aukera txikiagoa da efektu neurokonduktualetarako ugalketa-/garapen-efektuetarako baino.
- Orokorrean, CONTAM taldeak ondorioztatu zuen emaitzetako esposizio-mailek indartzen dutela litekeena dela Europako biztanleriak gaur egun PBDE-ekiko duen esposizio dietetikoak osasun-arazoak sortzea.
2.2. Hexabromoziklododekanoak (HBCDD)
HBCDD horiek batez ere eraikuntzan, materialen enbalajean eta ehunetan ekoizten eta erabiltzen direlako daude ingurunean eta elikagaietan. Europar Batasunean, HBCDDak baimenduta egon ziren 2015eko abuztura arte, data horretatik aurrera, aplikazio batzuetarako bakarrik baimentzen dira gizakien osasunean dituzten kontrako efektu posibleak direla eta.
HBCDDeekiko elikagaien bidezko esposizio-iturri nagusiak arraina, arrautzak, ganadu-haragia eta eskortako hegaztiak dira.
EFSAk ondorioztatu du Hexabromoziklododekanoekiko (HBCDD) elikagaien bidezko esposizioak Europar Batasunean ez duela osasun-arazorik ekartzen. Are gehiago, ez dirudi oso ohikoa denik etxeko hautseko HBCDDekiko esposizio gehigarriak, batez ere haur txikienak, osasun-arazoak sor ditzakeenik. Gainera, ez da oso litekeena etxeko hautsetik datozen HBCDDekiko esposizio gehigarriak, batez ere haur txikiei, osasun-arazoak planteatzea.
2.3. A Tetrabromobisfenola (TBBPA)
TBBPA, batez ere, sugar erreaktiboaren atzeratzaile gisa erabiltzen da, epoxi eta polikarbonato erretxinekin batera. Iraunkortasun txikia du erreakzio kimiko abiotikoak izateko kalteberatasunagatik. TBBPAren deribatuak konposatu neutroak dira eta TBBPAk baino hidrofobikoagoak. Jasotako elikagaien laginetan identifikatutako balio guztiak kuantifikazio-mugaren (LOQ) azpitik zeuden.
Giza-esnearen bidezko haurtxoen esposizioak ez du osasun-arazorik ekartzen. Are gehiago, ez dirudi oso ohikoa denik etxeko hautseko HBCDDekiko esposizio gehigarriak, batez ere haur txikienak, osasun-arazoak sor ditzakeenik.
2.4. Bifenilo polibromatuak (PBB)
EFSAk iritzi zientifiko bat eman zuen 2010eko urrian, eta iritzi horretan adierazi zuen bifenilo polibromatuek (PBB) ez zutela elikagaien bidezko esposizioaren ondoriozko arriskurik. Europan debekatuta dago horiek ekoiztea eta erabiltzea eta ingurumenean dagoen kontzentrazioa txikia eta txikitzen ari da.
Arrain koipetsuen ohiko kontsumitzaileen PBB kontsumoa (>% 8 koipea) MOE baino 6 magnitude-ordena baxuagoa da, eta bularreko haurrena MOE baino 5 magnitude-ordena baxuagoa gutxi gorabehera. Ondoriozta daiteke, beraz, ez dela kezkagarria Europako biztanleriaren PBBrekiko dietaren bidezko esposizioaren arriskua, ezta animaliengan egiten diren esperimentuen eta gizakiengan izaten dituen ondorioen arteko aldeak kontuan hartuta ere.
3. Gizakien osasunarentzako ondorioak
3.1. Difenil Eter Polibromatua (PBDE)
2011 EFSAK argitaratako txostenan, toxikotasunaren ondorio nagusiak gibelean, hormona tiroidearen homeostasian eta ugalketa- eta nerbio-sisteman identifikatu ziren. PBDEek kalteak eragiten dituzte DNAn, oxigeno-espezie erreaktiboen indukzioaren bidez. Neurogarapenaren gaineko eragina identifikatu zen elikagaien bidezko esposizio-arriskuari lotutako balorazio kritikoaren irizpidetzat.
2024ko urtarrilean, PBDE sugar-atzeratzaileei buruzko ebaluzaio berria argatiratu zuen EFSAk (Update of the risk assessment of polybrominated diphenyl ethers (PBDEs) in food | EFSA). Giza osasunean izan dezaketen ondorei buruz, hauek antzeman ziren:
- PBDE-ek kaltzio mitokondrialaren homeostasian esku hartzen dutelako gero eta ebidentzia handiagoak daude, eta, ondorioz, oxidazio-estresa eta apoptosia eragiten dute zelula neuronaletan.
- Ikusi da, zehazki, BDE-209 neurotoxikoa dela hormona tiroideorako.
- PBDE-ek eta horien metabolitoek aril hidrokarburoen hartzaileen (AHR) agonista edo antagonista ahul gisa jardutearen ebidentzia batzuk daude.
- Eskuragarri dagoen ebidentziak iradokitzen du zenbait PBDE gai direla androstanoaren hartzaile konstitutiboaren/pregnanoaren X hartzailearen (CAR/PXR) adierazpen genetikoa aktibatzeko.
- In vitro ikerketak oinarri hartuta, taldeak ondorioztatu du PBDE-ek kalteak eragin ditzaketela DNAn, zeharkako ekintza-mekanismo baten bitartez.
3.2. Hexabromoziklododekanoak (HBCDD)
Toxikotasunaren ondorio nagusiak gibelean, hormona tiroidearen homeostasian eta ugalketa- eta nerbio-sisteman identifikatu ziren. HBCDDak ez dira genotoxikoak, eta kartzinogenizitatea ez da ondorio kritikotzat hartzen. Neurogarapenaren gaineko eragina ezarri zen elikagaien bidezko esposizio-arriskuari lotutako balorazio kritikoaren irizpide gisa.
Salbuespen bakarra bularreko haurrak dira, ama-esne ugari eta HBCDD maila handikoa kontsumitzen baitute. Kasu honetan, EFSAk ondorioztatu zuen esposizioak osasun-arazo bat ekar dezakeela, eta adierazi zuen datu gehiago behar direla ama-esnearen HBCDD mailei buruz, esposizioaren ebaluazio sendoagoa egin ahal izateko.
3.3. A Tetrabromobisfenola (TBBPA)
Toxikologiari buruzko informazio urriak adierazten du TBBPAren aho bidezko bioerabilgarritasuna % 70 ingurukoa dela. Xurgatu ondoren, ehunetan banatzen da, eta berehala iraizten da eginkarietan behazunen bidez. Gizakietan, TBBPAren batez besteko bizitza 48-72 ordu bitartekoa da.
Azterketa apurrek ez dute adierazten eragin teratogenikorik, ezta genotoxikorik ere, eta ez dago kartzinogenoa izan daitekeen zantzurik.
Giza-esnearen bidezko haurtxoen esposizioak ez du osasun-arazorik ekartzen. Are gehiago, ez dirudi oso ohikoa denik etxeko hautseko HBCDDekiko esposizio gehigarriak, batez ere haur txikienak, osasun-arazoak sor ditzakeenik
Ikusten da toxikotasun handiena hormona tiroidearen homeostasian gertatzen dela. Sugar-atzeratzaile bromatu gehienetan ez bezala, gibelean ez da TBBPAren toxikotasunik ikusten.
3.4. Bifenilo polibromatuak (PBB)
Frogatu da PBBek sistema endokrinoari eragiteko ahalmena dutela. Animalietan egindako ikerketen ebidentziak adierazten du PBBrekiko esposizioak eragina duela hormona tiroidearen eta ugalketa-organoen homeostasian, eta ondorio kaltegarriak eragiten dituela ondorengo belaunaldietan. Halaber, PBBrekiko esposizioak lokomozio-jardueran eta jarduera orokorrean hainbat sintoma neurologiko eta portaera-alterazio eragiten dituela erakusten duten ebidentziak daude. Haurdunaldiaren lehen faseetan fetua berriz xurgatzea eragin dezakete, eta fase aurreratuagoetan, pisu gutxiagoko eta malformazio txikiekiko haurrak izan daitezke. Laborategiko probetan ikusi da kartzinogenikoak direla ekintza ez-genotoxiko baten ondorioz.
4. Arriskuaren ebaluazioa
4.1. Ondorioak
2026ko ekainean EFSAk 2012ko ebaluaziotik hona argitaratutako informazio zientifiko guztia kontuan hartuta, suaren aurkako 27 bromodun atzeratzaileri buruzko ebidentzia zientifikoa berrikusi du. Oraingoan, sei estatu kidetan 2010 eta 2025 artean jasotako elikagai-laginetan substantzia horien presentziari buruzko datu berriak gehitu dira; aurreko ebaluazioan, aldiz, informazio hori askoz mugatuagoa zen.
EFSAren ondorioen arabera:
- Hiru substantzia (TDBPP, DBNPG eta TBNPA) genotoxikotzat eta kartzinogenotzat hartu behar dira.
- DBE-DBCH substantzia genotoxikotzat jotzen da.
- Eskuragarri dagoen informazioaren arabera, EBTEBPI, DBDPE, PBB-Acr eta TTBP-TAZ ez dira genotoxikoak.
- Gainerako BFRen kasuan, oraindik ez dago haien ahalmen genotoxikoa ebaluatzeko adina informaziorik.
- Horrez gain, Panelak zenbait konposatutan ugalketa-sisteman, garapenean edo nerbio-sisteman eraginak identifikatu ditu, besteak beste DBNPG, BEH-TEBP, EH-TBB, DBDPE eta TDBP-TAZTO substantzietan. Horri esker, substantzia horientzat erreferentzia-puntu toxikologikoak ezarri ahal izan dira.
- EFSAk BEH-TEBP, EH-TBB eta DBDPE substantzien arriskua karakterizatu ahal izan zuen, eta ondorioztatu zuen elikagaien bidezko aurreikusitako esposizioak ez dela osasunerako kezkagarria.
4.2. Erreferentzia-balioak
Eskuragarri dagoen ebidentzia ez da nahikoa izan ebaluatutako 27 konposatuetako bakar baterako ere osasunean oinarritutako erreferentzia-balioak (Health-Based Guidance Values, HBGV) ezartzeko.
4.3. Ziurgabetasunak
Panelak azpimarratu du substantzia askori buruz ia ez dagoela toxikotasunari edo elikagaietan duten presentziari buruzko daturik, eta lehentasunezkotzat jotzen du honako hauek bultzatzea:
- Elikagaietan zaintza-programak zabaltzea Europa osoan.
- Giza biomonitorizazioari buruzko datu gehiago biltzea.
- Genotoxikotasunari eta toxikotasunari buruzko azterlan berriak egitea.
- Erregulazio-espedienteetako jatorrizko datuetarako sarbidea hobetzea, etorkizuneko ebaluazio zientifikoak errazteko.
EFSAren arabera, aurkeztutako ondorio gehienen ziurtasun-maila gutxienez % 90ekoa da. Hala ere, informazio-eskasia da oraindik ere ebaluatutako suaren aurkako bromodun atzeratzaile askoren inguruko ziurgabetasun-iturri nagusia.
5. Prebentzio-neurriak eta arrisku-kontrola
5.1. Elikakatean
Prebentzio-neurrien helburua, batez ere, ingurumenean sugar-atzeratzaileen maila murriztea da, industrian gutxiago erabiliz.
HBCDDak 2015ean debekatu ziren EBn, zenbait erabileratan izan ezik, eta 2004an eta 2008an hainbat PBDE debekatu ziren. 1983an debekatu egin zen gorputzarekin kontaktuan zeuden ehunetan PBB erabiltzea, 2006an kable elektrikoetan, besteak beste, eta gaur egun debekatuta dago EBn PBB ekoiztea
5.2. Etxean
Sugar-atzeratzaileen konposatuekiko esposizio handiagoa ingurumenean duten presentziak eragiten du, batez ere etxean, ibilgailuen barnealdean eta lantokietan; hori dela eta, murriztu egin behar dira, kontsumo-ondasunen ekoizpenean horien erabilera mugatuz.
Etxeetan jardunbide egokiak
- Higiene egokia eta garbitasuna mantendu.
Edozein elikagai manipulatu aurretik eskuak garbitu behar dira. - Erabili ur eta lehengai seguruak.
Garbitu ongi fruta eta barazkiak kanilako ura erabiliz, gordinik kontsumitu behar badira. - Garbitasuna mantendu. Ebakitzeko tablak, tresnak eta gainazalak desinfektatu.
- Gorde elikagaiak tenperatura seguruetan.
Elikagaiak 6° C-tik beherako tenperaturetan hoztea, bakterio horrek kutsa ditzakeen elikagaietan B. cereus-en hazkunde potentziala mugatzeko. - Elikagai gordinak eta prestatuak bereiztu, kutsadura gurutzatua saihesteko.
- Kozinatu elikagaiak erabat (70° C) eta mantendu bero kontsumitzen diren arte.
- Elikagaiak kontsumitu ondoren, hoztu soberakinak albait arinen (<5° C) eta kontsumitu 24 orduren barruan, aldez aurretik berotuta.
6. Lege-mugak
Elikagaietako kutsatzaileen gehieneko mugak 2023ko apirilaren 25eko Batzordearen 2023/915 (EB) Erregelamenduak, elikagaietako kutsatzaile jakin batzuen gehieneko mugei buruzkoak, eta ondorengo aldaketek arautzen dituzte Europar Batasunean. BFRen kasuan, ez dago ezarritako gehieneko mugarik.
7. Erreferentziak
- Retardantes de llama bromados – EFSA, 2026
- Update of the risk assessment on emerging and novel brominated flame retardants in food – EFSA, 2026
- Update of the risk assessment of polybrominated diphenyl ethers (PBDEs) in food – EFSA, 2024
- Scientific Opinion on Brominated Flame Retardants (BFRs) in Food: Brominated Phenols and their Derivatives – EFSA, 2012
- Scientific Opinion on Emerging and Novel Brominated Flame Retardants (BFRs) in Food – EFSA, 2012
- Scientific Opinion on Polybrominated Diphenyl Ethers (PBDEs) in Food – EFSA, 2011
- Scientific Opinion on Hexabromocyclododecanes (HBCDDs) in Food – EFSA, 2011
- Scientific Opinion on Tetrabromobisphenol A (TBBPA) and its derivatives in food – EFSA, 2011
- Scientific Opinion on Polybrominated Biphenyls (PBBs) in Food – EFSA, 2010
8. Esteka interesgarriak
Eguneraketa data: 2026/09/09

