|
Fuente:
EFSA
|

Elikagaien Segurtasuneko Europako Agintaritza (EFSA) 2025eko urteko txostena argitaratu berri du Arrisku Emergenteei eta zaintza prospektiboko jarduketei buruz (Horizon Scanning). Txosten horretan, lehentasunezko 25 gai aztertzen ditu, honako hauekin lotuta: elikagaien segurtasuna, animalien eta landareen osasuna, elikagaiekin kontaktuan dauden materialak eta elikagai-berrikuntza.
Emerging Risks Exchange Network (EREN) sarearekin eta Stakeholder Discussion Group on Emerging Risks (StaDG-ER) plataformarekin batera egindako ebaluazioaren ostean, horietako lau arrisku emergentetzat hartu dira, 17k informazio osagarria behar dute, eta lau ez dira arrisku emergentetzat hartzen.
Identifikatutako arriskuak;
Identifikatutako arriskua emergenteak
| Kategoria | Identifikatutako arriskua |
|---|---|
| Kutsatzaileak | Azido bongkrekikoa* hartzitutako elikagaietan |
| Kafodosa legez kanpo erabiltzea** arrainen kontserbagarri gisa | |
| Elikagaiekin kontaktuan dauden materialak | Jatorri biologikoa eta biodegradagarria duten material gehiago erabiltzea elikagaiekin kontaktuan dauden materialetan |
| Arrisku biologikoak | Antiparasitarioekiko erresistentzia |
* Bongkrekikoa arnas toxina bat da, eta Burkholderia gladioli pathovar cocovenenans bakterioak kutsatutako koko edo arto hartzituan sortzen da. Oso toxikoa da, egonkorra berotan, koloregabea eta usaingabea.
** Kafodosak (sodio zitratoa + hidrogeno peroxidoa) estali egiten du arrainaren deskonposizioa, itxura mantentzen baitu; ondorioz, histamina-kopuru handia izan dezaketen produktuak sal daitezke.
Informazio gehiago behar duten arriskuak
| Kategoria | Identifikatutako arriskua |
|---|---|
| Kutsatzaileak | Aurreikusi gabeko arriskuak nekazaritza bertikalean |
| Tralopyril eta eraldaketa-produktuak tralopyrilaren bidez tratatutako sareetan hazitako izokinetan | |
| Elikagaien zesio-137 bidezko kutsadura | |
| Arrisku biologikoak | Corynebacterium silvaticum-aren potentzial zoonotikoa |
| Shewanella spp.-en mundu mailako hedapen potentziala | |
| Streptococcus suis, gutxiegi diagnostikatzen den patogeno zoonotiko posiblea | |
| Klebsiella spp.-ek eragindako elikagaiek transmititutako gaixotasunak | |
| Animalien osasuna eta ongizatea | Lagocephalus sceleratus globo-arrain inbaditzailearen hedapena |
| 1 motako hegazti-paramixobirusak gizakietan eragindako infekzioa (APMV-1) | |
| Elikagaiekin kontaktuan dauden materialak | Karbono-puntu kuantikoak* eta elikaduran duten aplikazioa |
| Elikagai-osagaiak | Elikagaietarako estaldura jangarriak |
| Elikagai-berrikuntza | Elektronika jangarria** |
| Pestizidak | Kloropikrina, nekazaritzan debekatuta dagoen substantzia fumigatzailea |
| Arrisku biologikoak / Nutrizioa | Probiotikoak eta antibiotikoekiko erresistentzia |
| Animalien osasuna eta ongizatea / Arrisku biologikoak | Oropouche birusa: arrisku emergente posiblea Europan |
| Nutrizioa / Kutsatzaileak | Artseniko inorganikoa esnearen eta haragiaren landare-alternatibetan |
| Arrisku biologikoak / Pestizidak | Elikagai-jatorriko agerraldiak, Bacillus spp. kontrol biologikoko agente gisa erabiltzearekin lotuta |
* Karbono-puntu kuantikoak (nanodot edo, besterik gabe, dot deituak ere) gaur egun, oraindik ere, ikertzen ari diren nanomaterialak dira, eta elikagai-industrian aplika daitezke, bakterioen hazkundea inhibitzeko, fruta eta barazki freskoen kontserbazioa hobetzeko (garbitu edo jan daitezkeen estalduren osagai gisa) eta patogenoak detektatzeko.
** Elektronika jangarria medikuntza-helburuetarako erabil daiteke, interesgarria den parametro bat monitorizatzeko. Gailu horiek, gainera, elikagaietan edo ontzietan txerta litezke, elikagaien segurtasunari edo kalitateari buruzko informazioa emateko.
Emergentetzat hartzen ez diren arriskuak
| Kategoria | Identifikatutako arriskua |
|---|---|
| Kutsatzaileak | Arrainez egindakoa esnearen suzedaneoa |
| Prozesatzearen aurkako joera eta horrek kutsatzaileetan duen eragina | |
| Elikagai-osagaiak | Azukreak eta edari azukredunak, zahartze goiztiarrari lotuta |
| Animalien osasuna eta ongizatea | Leishmaniasia: iparralderantz hedatzen ari da? |
Txostenak agerian uzten du kutsatzaileak eta arrisku biologikoak direla oraindik ere seinale emergente gehien antzematen diren eremuak. Era berean, azpimarratzen du zenbait faktorek gero eta garrantzi handiagoa dutela, hala nola klima-aldaketak, berrikuntza teknologikoak, merkatuaren globalizazioak eta ekoizpen-sistemen aldaketek; izan ere, elikakatean sor daitezkeen arrisku berrien bultzatzaile dira.
Eguneraketa data: 2026/07/17

