Elikagaietako kobrearen ingesta Katalunian – ACSA 2015

ACSAk argitaratu egin ditu kobrearen arrisku-ebaluazioaren emaitzak, 2015eko Erabateko Dietari buruzko Azterlanaren baitan. Horren helburua da elikagaietan dauden hamahiru aztarna-elementu kimiko hartzeak osasunean eragiten duen arriskua ebaluatzea: aluminioa (Al), antimonioa (Sb), barioa (Ba), bismutoa (Bi), kobrea (Cu), kromoa (Cr+3), estrontzioa (Sr), germanioa (Ge), manganesoa (Mn), nikela (Ni), molibdenoa (Mo), selenioa (Se) eta zinka (Zn).

Azterlan honetan, guztira 3.120 lagin indibidual prozesatu dira. Horiek guztiek 12 elikagai-taldetan dute jatorria: haragiak eta haragitik eratorriak, arrainak, landareak, tuberkuluak, frutak, arrautzak, esnea, esnekiak, ogia eta laboreak, lekaleak, koipeak eta opilak.

Lehenengo kapitulu honetan kobrearen arriskua ebaluatu da: funtsezko aztarna-minerala da gizakientzat; izan ere, ezinbestekoa da gorputza hazteko, sistema immunitarioa eta hezurrena mantentzeko, burdina garraiatzeko, eta kolesterolaren eta glukosaren metabolismorako.

Emaitzek erakusten dute elikagaietako kobre gehiena lekaleetan dagoela, lehenengo, eta ogian eta laboreetan, ondoren.

Elikagaien bidez helduentzat zenbatetsitako kobre-ingesta hau da: 1.351 µg/egun. Dietako ekarpen nagusiak ogiak eta laboreek egiten dituzte (528,0 µg/egun); ondoren, barazkiek eta ortuariek (159,8 µg/egun). Bartzelonan, kontsumitzeko uraren bidez hartzen den kobrearen gehieneko ingesta zenbatetsia hau da: 80 µg/egun (0,08 mg/egun), pertsona heldu batek egunean bi litroko kontsumoa hartuko balu bezala neurtuta.

Herritar talde guztientzat zenbatetsitako eguneko ingesta JECFAren behin-behineko eguneko gehieneko ingesta toleragarriaren balorearen azpitik dago (500 µg / gorputz-pisuaren kg / egun); orobat, EFSAren gehieneko ingesta seguruaren azpitik (160 µg / gorputz-pisuaren kg / egun).

Zenbatespena egiteko, aintzat hartu da Bartzelona hiriko uraren bidez hartzen den kobrearen kopurua: edukia oso txikia da (% 2) 140/2003 Dekretuan ezarritako gehieneko edukiaren aldean (2 mg/l). Kontsumitzeko urean dagoen kobrearen eduki kopurua gehienekoa izango balitz, eguneko ingesta EFSAk ezarritako gehieneko ingesta toleragarriaren ingurukoa litzateke.

Halaber, emaitzek erakusten dute herritar taldeentzat zenbatetsitako ingestak bete egiten dituela ingestaren betekizunak, EFSAk ezarritako mikronutriente gisa; beraz, ez dago arriskurik osasunerako, gabezia baten ondorioz.

Erabateko dietari buruzko azterlana – Kobrea elikagaietan

Eguneraketa data: 2025/07/18

Truke saioak GUSTOS proiektuan

GUSTOS proiektuko zentro partaideek eskola-jantokietan egindako esku-hartzeen emaitzak partekatu dituzte. Online egindako truke saioetan elikagaien xahuketa prebenitzeko hezkuntza- eta gastronomia-arloko jardueren eragina baloratu ahal izan zen….

Euskadin dermatosi nodular kutsakorrerako neurriak malgutzea

Eusko Jaurlaritzak eta foru-aldundiek adostu dute dermatosi nodular kutsakorraren (DNK) aurka babesteko prebentzio-neurriak malgutzea, berriro ere behi-azienda duten azokak eta beste ekitaldi batzuk egin ahal izateko….

Cookiak doitu/Gestión de Cookies

Cookieak gure webgunearen erabilgarritasuna eta prozesuak hobetzeko edo gaitzeko erabiltzen dira. Cookieak desgaitu edo ezabatzen badira, gerta daiteke erabiltzaileek webgunearen aukerak ezin erabiltzea, edo webgunean diseinatu ez den moduan funtzionatu dezake arakatzaileak.

Gehiago jakin nahi izanez gero, gure Pribatasun politika irakurri.

Esta web utiliza cookies para que podamos ofrecerte la mejor experiencia de usuario posible. La información de las cookies se almacena en tu navegador y realiza funciones tales como reconocerte cuando vuelves a nuestra web o ayudar a nuestro equipo a comprender qué secciones de la web encuentras más interesantes y útiles.

Si quieres saber más lee nuestra Política de privacidad