AESANek gida berri bat argitaratu du: glutena duten zerealak dituzten elikagaiak etiketatzeko arauak.
Gida honen helburua glutena duten zerealak dituzten elikagaiak nola etiketatu orientatzea da, bai elikagaien industriako operadoreentzat, bai kaltetutako kontsumitzaileentzat, bai kontrol-agintarientzat.
Dokumentuan, benetako egoeren adibideak jasotzen dira, eta honako atal hauek ditu:
1. Glutena. Gaixotasun zeliakoa eta zerealekiko alergia
2. Elikadura-informazioa
3. Oloa eta garia
4. Glutena duten zerealak etiketatzea
5. Alergenoen badaezpadako etiketatzea (EPA)
6. Glutenik ez dagoela adieraztea
7. Legeria
