Elikagaietan kutsatzaile organiko iraunkorren presentziaren joera – FSA 2014

Dieta Osoaren Azterlanaren baitan (DOA), Elikagaien Segurtasuneko Britainiako Agentziak FSA) 19 elikagai-taldetako 1.000 lagin aztertu ditu. Helburua da honako kutsatzaile organiko iraunkor hauek aurkitzea:

  • Dioxinak
  • Furanoak
  • Bifenilo polikloratuak (PCBak)
  • Hidrokarburo aromatiko poliziklikoak (HAPak)
  • Sugar Atzeratzaile Bromatuak (BFRak)
  • Naftaleno poliklorinatuak (PCN)
  • Difenil-eter polibrominatuak (PBDEak)
  • Bifenole polibrominatuak (PBBak)
  • Konposatu perfluorinatuak (PFAk)
  • Dioxina halogenatu mistoak (PXDD)

Ondorio gisa, azterlanak azpimarratzen du dioxinen eta PCBen mailak elikagaietan behera egin duela zertxobait 2001az geroztik, ez dagoela aldaketa nabarmenik BFRen mailari dagokionez eta naftaleno polikloratuak eta konposatu perfluoratuak ohikoak direla zenbait elikagaitan, baina oso maila txikian.

Indarrean dagoen legediak gehienezko muga ezartzen du zenbait kutsatzailerentzat (dioxinak, furanoak, PCBak eta HAPak). Kasu horietan, kontzentrazioak muga horiek baino txikiagoak ziren, eta, ondorioz, osasun publikoan arriskua eragiteko aukera oso txikia da.

Dieta Osoaren Azterlan honek (DOA) hainbat helburu ditu:

  • Egiaztatzea aurreko DOAk ezarritako kontrolak eraginkorrak izan direla, eta zehaztea zenbaitetan (adibidez: dioxinak, PCBak eta PAHak) zorroztasun handiagoa behar dela.
  • Kutsatzaileen aurreko gaur egungo esposizioaren joerak eta mailak ezartzea. Horientzat mugak ezarri ahal litzake Europako Batzordeak (adibidez, PBDEak).
  • Elikagai-esposizioa ezaguna ez duten kutsatzaileak emergente gisa identifikatzea (besteak beste, PCN, PXDD). Azterlan honen bidez lortutako datuekin esposizioaren balioespenak egingo dira, eta horiek aurki argitaratuko dituzte.

FSA:Dieta Osoaren Azterlana, ingurumen-kutsatzaileak

Eguneraketa data: 2025/07/18

Truke saioak GUSTOS proiektuan

GUSTOS proiektuko zentro partaideek eskola-jantokietan egindako esku-hartzeen emaitzak partekatu dituzte. Online egindako truke saioetan elikagaien xahuketa prebenitzeko hezkuntza- eta gastronomia-arloko jardueren eragina baloratu ahal izan zen….

Euskadin dermatosi nodular kutsakorrerako neurriak malgutzea

Eusko Jaurlaritzak eta foru-aldundiek adostu dute dermatosi nodular kutsakorraren (DNK) aurka babesteko prebentzio-neurriak malgutzea, berriro ere behi-azienda duten azokak eta beste ekitaldi batzuk egin ahal izateko….

Cookiak doitu/Gestión de Cookies

Cookieak gure webgunearen erabilgarritasuna eta prozesuak hobetzeko edo gaitzeko erabiltzen dira. Cookieak desgaitu edo ezabatzen badira, gerta daiteke erabiltzaileek webgunearen aukerak ezin erabiltzea, edo webgunean diseinatu ez den moduan funtzionatu dezake arakatzaileak.

Gehiago jakin nahi izanez gero, gure Pribatasun politika irakurri.

Esta web utiliza cookies para que podamos ofrecerte la mejor experiencia de usuario posible. La información de las cookies se almacena en tu navegador y realiza funciones tales como reconocerte cuando vuelves a nuestra web o ayudar a nuestro equipo a comprender qué secciones de la web encuentras más interesantes y útiles.

Si quieres saber más lee nuestra Política de privacidad