Elikak parte hartu du arrakasta handia izan duen 2016ko KAUSAL biltzarraan

“Gardentasuna eta Komunikazioa, Elikagaien Segurtasunaren oinarriak” lelopean, Elikagaien Autokontrolari eta Segurtasunari buruzko 6. Biltzarra egin zen maiatzaren 25etik 27ra bitartean, Gasteizen.

Biltzarraren ardatz nagusia osatzen zuten gaiak ez ezik (Gardentasuna eta Komunikazioa), beste hainbat gai ere landu dira: alergenoak, elikagaiak ontziratzeko materialak, beste arrisku gutxietsi batzuk, kontrol ofizialen pribatizazioa, merkaturatzeko kanal laburrak eta Elikadura Osasungarria.

Biltzarrean izan dira Elikagaien Segurtasunaren arloko mundu osoko aditu nagusiak eta arlo horretan diharduten 300 profesional baino gehiago; eta mahai gaineratu egin dituzte elikagaien sektoreko gaurko eta biharko erronken inguruko esperientziak, ezagutzak eta irtenbideak.

Biltzarraren ondorio nagusietako bat izan da alderdi interesdun guztiak direla Elikagaien Segurtasunaren arloko komunikazioaren arduradun:

  • Iturri ofizialak: zehatz eta modu gardenean eman behar dute informazioa.
  • Hedabideak: informazio hori arduraz interpretatu eta transmititu behar dute.
  • Herritarrak: iturri ofizialetara jo behar dute informazio bila.

Ikusirik Elikagaien Segurtasunaren errealitatea ez datorrela bat herritarrek arriskuen gainean duten ikuspegiarekin, behar-beharrezkoa da alderdi interesdun guztiek modu koordinatuan zehaztea Elikagaien Segurtasunaren arloko komunikazioaren estrategiak. Ildo horretatik, Gardentasuna eta Open Data ezinbestekoak dira estrategia horiek diseinatzeko eta sistemaren gaineko konfiantza areagotzeko.

Biltzarrari buruzko informazio guztia eta aurkezpenen zein ondorioen laburpenak ikusgai daude Biltzarraren webgune ofizialean:

www.kausal.eus

Eguneraketa data: 2025/07/18

Elikadura-transmisioko toxiinfekzio nagusiak mundu-mailan

Elikagaien Segurtasunaren nazioarteko eguna dela-eta, Osasunaren Mundu Erakundeak (OME) elikagaietako 42 arrisku biologiko eta kimiko nagusiek eragindako giza toxiinfekzioen zenbatespenari buruzko 2026ko edizioa argitaratu du….

Elikagai-soberakinak Euskadiko eskola-jantokietan nola kudeatu

| Iturria: ELIKA | 2018. urteaz geroztik, Eusko Jaurlaritzako Elikadura, Landa Garapen, Nekazaritza eta Arrantza Sailak, ELIKA Fundazioaren bitartez, euskal elikadura-katearen maila desberdinetan elikagaien xahuketa prebenitzeko eta murrizteko ekintzak abiarazi ditu. Gainera, Estatuko 1/2025 Legea…

Europan txerri-izurri afrikarrari buruzko txosten zientifiko berria

Elikagaien Segurtasuneko Europako Agintaritzak (EFSA) txerri-izurri afrikarrari (TIA) buruzko urteko txosten epidemiologikoa argitaratu du, zeinaren bidez gaixotasunak 2025. urtean Europar Batasunean (EB) eta alboko herrialdeetan izan duen egoera aztertzen duen….

Bektoreek transmititutako gaixotasunen arriskuen ebaluazioa EBn

Elikagaien Segurtasuneko Europako Agintaritzak (EFSA) Europar Batasunean 5 bektore talde handik transmititutako gaixotasunak sartu eta hedatzeko arriskuari buruzko ebaluazio zientifikoa eguneratu du, Abereen osasunerako eta “ONE-Health” osasun publikorako interesekoak diren…