Europako elikakatearen kontrol ofizialari buruzko txostena (2019-2020)

Europako Batzordeak argitaratutako txosten batek 2017/625 (EB) Araudiaren esparruan estatu kideek 2019an eta 2020an eginiko kontrol ofizialen funtzionamendua eta emaitzak zehaztu ditu. Kontrol horiek elikagaien eta pentsuen arloko legedia betetzen dela bermatzeko egiten dira, bai eta animalien osasunari eta ongizateari, landareen osasunari eta produktu fitosanitarioei buruzko araudia betetzen dela bermatzeko ere.

Lehenengoz txosten horrek datu estatistikoak eta infografikoak jasotzen ditu, eta horietan establezimenduetan eginiko kontrol ofizialen kopuru osoa, antzemandako ez-betetze nagusiak eta ezarritako zehapen kopurua adierazten dira. Halaber, lan-dokumentu bat argitaratu du txostenarekin batera, Batzordeak eginiko auditoriei buruzko xehetasunak jasotzeko, kontrol ofizialei buruzko araudia aplikatzearen arloan.

Kontrol ofizialaren emaitzak

Oro har, 2020an Europan 4.125.695 kontrol ofizial egin ziren, elikakateko 16.834.486 establezimenduren erroldari dagokionez; hortaz, operadoreen % 25 ikuskatu ziren. Kontrol horietan ez-betetzeen 654.955 kasu antzeman ziren (% 16) eta 388.268 administrazio-zehapen (% 9) jarri eta 12.699 ekintza judizial (% 0,3) gauzatu ziren.

Batzordearen auditorien emaitzak

Batzordeak 2019-2020 aldian eginiko kontrolen ondorioz, EBko herrialdeei 527 gomendio egin zitzaizkien. Kontrol horiek argi uzten dute, oro har, EBko herrialdeek beharrezko sistemak dituztela enpresek EBren betekizunak betetzen dituztela gainbegiratu eta bermatzeko eta, ez-betetzeren bat antzemanez gero, neurriak hartzeko. Zenbait herrialdetan, kontrolek gabeziak antzeman zituzten kontrol ofizialeko sistemetan; horrek adierazten du hobetzeko tartea ere badela oraindik.

 

Bestalde, Batzordeak Europar Batasuneko herrialdeak babesten jarraitzen du, etengabe hobetu ditzaten beren kontrol ofizialen sistemak, sareen eta Better Training for Safer Food (BTSF) ekimenaren bitartez.

Pandemiaren inpaktua kontrol ofizialetan

2020an, COVID-19aren pandemiaren ondorioz, agintari eskudunek eta Batzordeak zailtasunak izan zituzten kontrolak eta auditoriak garatzeko. Kontrol eta auditoria horietako batzuk gutxienez telematikoki egiteak animalien, landareen eta salgaien fluxu seguruari eusteko balio izan zuen eta COVID-19ak eragindako ezohiko egoerarengatik hornidura-eskasiak izatea saihestu zen.

Eguneraketa data: 2025/07/18

FSAIren gida RTEn Listeria monocytogenes-ren irizpideari buruz

Arau berria kontsumitzeko prest dauden zenbait elikagairi aplikatzen zaie, baldin eta Listeria haztea eragin badezakete eta kozinatu gabe eta mikroorganismoa ezabatuko duen beste tratamendurik aplikatu gabe kontsumitzen badira. Gehien eragindakoen…

Hegazti-gripearen Europako egoeraren eguneratzea

Elikagaien Segurtasuneko Europako Agintaritzak (EFSA) patogenotasun handiko hegazti-gripearen (PHHP) Europako egoerari buruzko informazioa eman du, 2026ko udaberriari dagokiona….

Teknika genomiko berriei (TGB) buruzko Erregelamendua

Europar Batasunak (EB) 2026/1388 Erregelamendua onetsi du, zeinak ezartzen baitu arau-esparru berri bat teknika genomiko berri (TGB) jakin batzuen bidez (hala nola edizio genetikoa) lortutako begetalentzat. Erregelamendu berri horren xedea…

“Fruktosa-iturririk gabekoa” aipamena erabiltzea: interpretazio-oharra

| Iturria: AESAN | Bi patologia daude, zeinak organismoan fruktosa behar bezala metabolizatzen eta xurgatzen uzten ez dutenak Fruktosa azukre bat da, frutetan, barazkietan eta eztian berez dagoena, baina badira propietate edulkoratzailea izateagatik erabiltzen diren…

Cookiak doitu/Gestión de Cookies

Cookieak gure webgunearen erabilgarritasuna eta prozesuak hobetzeko edo gaitzeko erabiltzen dira. Cookieak desgaitu edo ezabatzen badira, gerta daiteke erabiltzaileek webgunearen aukerak ezin erabiltzea, edo webgunean diseinatu ez den moduan funtzionatu dezake arakatzaileak.

Gehiago jakin nahi izanez gero, gure Pribatasun politika irakurri.

Esta web utiliza cookies para que podamos ofrecerte la mejor experiencia de usuario posible. La información de las cookies se almacena en tu navegador y realiza funciones tales como reconocerte cuando vuelves a nuestra web o ayudar a nuestro equipo a comprender qué secciones de la web encuentras más interesantes y útiles.

Si quieres saber más lee nuestra Política de privacidad