Emaitzak: Elikagaietan eta pentsuetan dioxinen kontrola – EFSA 2010

Elikagaien Segurtasuneko Europako Agentziak (EFSA) 7.270 laginen emaitzak argitaratu ditu. Lagin horiek 1999 eta 2008 urteen artean hartu ziren 19 estatu kidetan, Norvegian eta Islandian eragin toxiko berdintsuak dituzten dioxinen, furanoen eta PCBen kontzentrazio maila aztertzeko. Aztertutako laginen % 8k gainditu egin zuten jarduera dioxinikoko dioxinen edo PCBen gehienezko mugaren bat, eta % 4k gainditu egin zuten jarduera mailaren bat. Alde nabariak antzeman dira positiboen portzentajeetan elikagai taldearen arabera. Azpimarratu behar da pentsuen artean elikagaien artean baino positibo gutxiago izan zirela.

Honako elikagai hauetan antzeman dira jarduera dioxinikoko dioxinen eta PCBen kontzentrazio maila handienak: arrain gibela eta eratorriak (32,6 pg TEQ/g) eta aingira (6,7 pg TEQ/g) pisu freskoaren arabera adierazita, eta lehorreko animalien gibela eta eratorriak (5,7 pg TEQ/g) koipearen arabera adierazita.

Pentsuen artean, arrain olioan antzeman dira kontzentraziorik handienak (10,0 pg TEQ/g), hezetasunaren % 12 aintzat hartuta. Konparazioak egin ahal izateko, kalkuluak OMSk 1998an ezarritako baliokide toxikoak hartu dira kontuan. Nolanahi ere, 2005ean ezarritako baliokide toxikoen arabera egin dira konparazioak. Horren arabera, toxikotasun maila % 14 murriztu da.

Arrainen taldean, espeziearen eragina balioetsi da jarduera dioxinikoa duten dioxinen eta PCben kontzentrazio mailan. Amuarrainen artean 1,20 pg TEQ/g-ko batez besteko balioak antzeman dira eta izokinen artean 7,99 pg TEQ/g-koak. Halaber, eragin geografikoa ere balioetsi dute. Horren arabera, Itsaso Baltikoko sardinzarren artean batez besteko balioa 8,64 pa TEQ/G-koa izan da, eta Itsaso Baltikokoak ez zirenen artean 2,30 pg TEQ/g-koa.

Esnekien taldeari dagokionez, aldeak antzeman dira ekoizpen prozesuan. Jarduera dioxinikoko dioxinen eta PCBei dagokienez, honako batez besteko balioak antzeman dira: baserriko esnean 1,27 pg TEQ/g-koa, deposituko esnean 1, 30 pg TEQ/g-koa eta txikikazko salmentarako produktuetan 0,95 pg TEQ/g-koa.

Haragi eta arrautzen taldeetarako ezin izan da ondoriorik atera, ez baitzegoen horretarako behar adina lagin.

Txostenak gomendatzen du ezinbestekoa dela elikagai talde guztietan behar adina lagin hartzea balioespen zehatzagoa ziurtatu ahal izateko.

Artikulu osoa

Eguneraketa data: 2025/07/18

Bektoreek transmititutako gaixotasunen arriskuen ebaluazioa EBn

Elikagaien Segurtasuneko Europako Agintaritzak (EFSA) Europar Batasunean 5 bektore talde handik transmititutako gaixotasunak sartu eta hedatzeko arriskuari buruzko ebaluazio zientifikoa eguneratu du, Abereen osasunerako eta “ONE-Health” osasun publikorako interesekoak diren…

AESANek fruktosarekiko bi intolerantzia mota ebaluatu ditu

AESANen Batzorde Zientifikoak zientzia-irizpen bat argitaratu du, eta horretan deskribatu ditu elikagaietan presente dagoen fruktosa ingeritzeari lotutako bi patologiak: fruktosarekiko intolerantzia hereditarioa (FIH) eta fruktosarekiko hesteetako intolerantzia. Elikagaiak egoki etiketatzea,…

Giza kontsumorako uraren A bisfenolaren eta PFASen mugak

2026ko urtarrilaren 12an, 2020/2184 (EB) Zuzentarauaren I. eranskinean uraren kalitatea ebaluatzeko ezarritako balio parametriko batzuk indarrean sartu ziren. Berrikuntza gisa, A bisfenola eta PFASak daude, besteak beste….

Cookiak doitu/Gestión de Cookies

Cookieak gure webgunearen erabilgarritasuna eta prozesuak hobetzeko edo gaitzeko erabiltzen dira. Cookieak desgaitu edo ezabatzen badira, gerta daiteke erabiltzaileek webgunearen aukerak ezin erabiltzea, edo webgunean diseinatu ez den moduan funtzionatu dezake arakatzaileak.

Gehiago jakin nahi izanez gero, gure Pribatasun politika irakurri.

Esta web utiliza cookies para que podamos ofrecerte la mejor experiencia de usuario posible. La información de las cookies se almacena en tu navegador y realiza funciones tales como reconocerte cuando vuelves a nuestra web o ayudar a nuestro equipo a comprender qué secciones de la web encuentras más interesantes y útiles.

Si quieres saber más lee nuestra Política de privacidad