ERANET SusAn-ek finantzatutako proiektuen online mintegiaren emaitzak

Joan den abenduaren 1ean ELIKAk eta ILVOk, SusAn esparruan sortutako ezagutzaren transferentzia egiteko arduradunek, ERANET horrek eta beste biek (FACCE ERA-GAS, ICT AGRI-FOOD) finantzatutako proiektuen laugarren mintegia antolatu zuten.

17 proiektu aurkeztu ziren abeltzaintzaren sektorean berotegi efektuko gasen isurketa murrizteko eta karbonoa hobeto ezabatzeko irtenbide, sistema eta jardunbide berritzaileekin.

Mintegiaren garapena

Mintegia Zoom plataformaren bidez egin zen; komunitate zientifikoko, finantzaketa-agentzietako, administrazioetako eta interesa duten aldeetako 114 partaide konektatu ziren, eta 3 ataletan banatu zen:

  1. 2018ko deialdia:
    • Lehenengo zatian bigarren deialdian finantzatutako 8 proiektuen bideoak proiektatu ziren, epe ertaineko emaitzak erakutsi ziren eta nekazaritzan eta politiketan espero ziren eraginak ere bai. Gaiei dagokienez, honako hauek aipatu ziren, besteak beste: itsasoko algen gehigarriak ganaduren elikadurarako; berotegi efektuko gasak murrizteko eskualdeko ikuspegia eta zehaztapenezko abeltzaintza-teknologiak.
    • Bigarren zatian saio paraleloak antolatu ziren interesa zuten partaideen artean eztabaida sortzeko eta proiektu horiek garatzen ari diren ikuspegiak eztabaidatzeko.
  1. 2021eko deialdia:
    • Hirugarren deialdian, “Labore mistoen eta abeltzaintza sistemen zirkulartasuna, berotegi efektuko gasak arintzeko“, finantzatutako 9 proiektuen koordinatzaileek etorkizunerako planak aurkeztu zituzten. Aztertuko diren gaiak hauek dira, besteak beste: isurketak murriztu nekazaritza, abeltzaintza eta basogintzako elkarrekintzen bidez; bizi-zikloen inbentarioak (LCA) sortu, zirkulartasunaren ebaluazioetarako eta eko-berrikuntza parte hartzailea nutrienteen zirkulartasuna ebaluatzeko.
    • 2021 abenduaren eta 2022ko urtarrilaren artean hasiko diren proiektu horien artean dago ConnectFarmsAgroekosistemak eta nekazaritza jasangarriak bioekonomia zirkularrarekin eta teknologia berriekin konektatuz”. NEIKER erakundeak parte hartzen du eta Eusko Jaurlaritzak finantzatzen du.

3. Sinergiak identifikatu:

Azkeneko saioan 17 proiektuen koordinatzaileek saio dinamiko eta parte-hartzaile batean hartu zuten parte Mural tresnaren bidez, proiektu guztien artean sinergiak eta osagarritasunak identifikatzeko eta etorkizunerako lankidetza-arloak aurkitzeko.

Eguneraketa data: 2025/05/06

FSAIren gida RTEn Listeria monocytogenes-ren irizpideari buruz

Arau berria kontsumitzeko prest dauden zenbait elikagairi aplikatzen zaie, baldin eta Listeria haztea eragin badezakete eta kozinatu gabe eta mikroorganismoa ezabatuko duen beste tratamendurik aplikatu gabe kontsumitzen badira. Gehien eragindakoen…

Hegazti-gripearen Europako egoeraren eguneratzea

Elikagaien Segurtasuneko Europako Agintaritzak (EFSA) patogenotasun handiko hegazti-gripearen (PHHP) Europako egoerari buruzko informazioa eman du, 2026ko udaberriari dagokiona….

Teknika genomiko berriei (TGB) buruzko Erregelamendua

Europar Batasunak (EB) 2026/1388 Erregelamendua onetsi du, zeinak ezartzen baitu arau-esparru berri bat teknika genomiko berri (TGB) jakin batzuen bidez (hala nola edizio genetikoa) lortutako begetalentzat. Erregelamendu berri horren xedea…

“Fruktosa-iturririk gabekoa” aipamena erabiltzea: interpretazio-oharra

| Iturria: AESAN | Bi patologia daude, zeinak organismoan fruktosa behar bezala metabolizatzen eta xurgatzen uzten ez dutenak Fruktosa azukre bat da, frutetan, barazkietan eta eztian berez dagoena, baina badira propietate edulkoratzailea izateagatik erabiltzen diren…

Cookiak doitu/Gestión de Cookies

Cookieak gure webgunearen erabilgarritasuna eta prozesuak hobetzeko edo gaitzeko erabiltzen dira. Cookieak desgaitu edo ezabatzen badira, gerta daiteke erabiltzaileek webgunearen aukerak ezin erabiltzea, edo webgunean diseinatu ez den moduan funtzionatu dezake arakatzaileak.

Gehiago jakin nahi izanez gero, gure Pribatasun politika irakurri.

Esta web utiliza cookies para que podamos ofrecerte la mejor experiencia de usuario posible. La información de las cookies se almacena en tu navegador y realiza funciones tales como reconocerte cuando vuelves a nuestra web o ayudar a nuestro equipo a comprender qué secciones de la web encuentras más interesantes y útiles.

Si quieres saber más lee nuestra Política de privacidad