Espainian hegazti-gripea kontrolatzeko neurriak ebaluatzeko Europako Auditoretza

Europako Batzordearen Osasunaren eta Elikagaien Segurtasuneko Zuzendaritza Nagusiak 2023ko maiatzaren 3tik 16ra egindako auditoretzaren amaierako txostena argitaratu du, Espainian 2021/22 eta 2022/23 denboraldietan eskortako hegaztietan egondako agerraldietan patogenotasun handiko hegazti-gripea kontrolatzeko neurriak nola aplikatu ziren ebaluatzeko.  Txostenak gaixotasunaren agerraldien kudeaketaren indarguneak eta ahulguneak azpimarratzen ditu, eta, halaber, hautemandako gabeziak jorratzeko gomendioak ematen ditu.

Indarguneak

Txostenaren arabera, agintari eskudunek eraginkortasunez identifikatu zituzten eremu eta aldi arriskutsuak, arrisku-faktore egokiak kontuan hartuz. Horrekin batera, atzerriko agerraldien jarraipena egin zen, eta, horri esker, arrisku handiagoko aldietan prebentzio‑neurri espezifikoak aplikatu ziren.

 

Herrialdearen laborategi-gaitasun sendoak, taldeen eta agintari eskudunen arteko komunikazio eraginkorrak eta agintariek kontrolerako neurri egokiak aplikatzeak eragin positiboa izan zuen agerraldiak kontrolatzerako unean. Ondo aplikatu ziren biosegurtasun‑neurriak eta aurreikusitako hobekuntzak oinarrizkoak izan ziren hegazti‑gripearen arriskua arintzeko.

Ahalguneak

Auditoretzan agerian gelditu ziren ustiategi ez-komertzialei lotutako arazo batzuk, arriskuen ebaluazioa eta agerraldien hautemate goiztiarra oztopatu zutenak. Besteak beste, honako alderdi hauekin lotuta daude: establezimenduen erregistroa osatu gabe egotea, gehiegizko hegazti kopurua izatea eta ustiategi ez-komertzial horien titularrek susmoak ez jakinaraztea.

 

Bestalde, hegazti basatien laginen laborategiko emaitzak eskuratzean egondako atzerapenak hegazti-establezimenduetan prebentzio-neurriak azkar hartzea zaildu zuten.

 

Halaber, kasu susmagarrien ikerketan eta horien baieztapenean atzerapenak egon ziren; horrek birusa eremuan mantentzen eta beste establezimendu batzuk kutsatzeko arriskua areagotzen lagundu zuen. Bestetik, mugatutako eremuetatik zirkulatzeko salbuespenak baimendu aurretik egindako arriskuaren ebaluazioek beti ez zituzten bete EBren eskakizunak.

 

Bukatzeko, txostenean jasotzen denez, kontingentziarako plan nazionalak erantzun koherente, eraginkor eta koordinatua ematea ahalbidetzen badu ere, kasu batzuetan autonomia‑erkidegoen mailan ez zegoen erantzun azkarra emateko eskualdeko informazioa jasotzen zuen egokitutako planik; hortaz, gai hori jorratzea ezinbestekoa da etorkizuneko agerraldiei eraginkortasunez aurre egiteko.

Gomendioak

Txostenean agintari eskudunei zuzendutako gomendio batzuk jasotzen dira, hautemandako gabeziak jorratzeko:

  1. Kontingentzia-planak eguneratzea eta aldian-aldian balioztatzea, prestakuntza-maila altua eta erantzun azkarra ematen dela bermatzeko.
  2. PHHGaren hautemate goiztiarreko sistema hobetzea, hegazti basatietatik eskortako hegaztietara gaixotasuna ez hedatzeko agintaritza eskudunen gaitasuna areagotzea eta, aldi berean, laborategiko emaitzak lortzeko atzerapenak murriztea.
  3. Arriskuaren ebaluazioa egokia dela eta behar bezala dokumentatzen dela bermatzea, PHHG kasuen ondorioz murriztutako eremuetatik zirkulazio-salbuespenak baimendu aurretik, EBren eskakizunekin bat.
  4. Aldian-aldian egiaztatze-prozedurak edo auditoretzak aplikatzea, kontrol ofizialak aplikatzean hutsak identifikatzeko, bake- zein krisi-aldietan, eta neurri zuzentzaileak aplikatzea desadostasunei aurre egiteko.

Eguneraketa data: 2025/07/18

Truke saioak GUSTOS proiektuan

GUSTOS proiektuko zentro partaideek eskola-jantokietan egindako esku-hartzeen emaitzak partekatu dituzte. Online egindako truke saioetan elikagaien xahuketa prebenitzeko hezkuntza- eta gastronomia-arloko jardueren eragina baloratu ahal izan zen….

Euskadin dermatosi nodular kutsakorrerako neurriak malgutzea

Eusko Jaurlaritzak eta foru-aldundiek adostu dute dermatosi nodular kutsakorraren (DNK) aurka babesteko prebentzio-neurriak malgutzea, berriro ere behi-azienda duten azokak eta beste ekitaldi batzuk egin ahal izateko….

Cookiak doitu/Gestión de Cookies

Cookieak gure webgunearen erabilgarritasuna eta prozesuak hobetzeko edo gaitzeko erabiltzen dira. Cookieak desgaitu edo ezabatzen badira, gerta daiteke erabiltzaileek webgunearen aukerak ezin erabiltzea, edo webgunean diseinatu ez den moduan funtzionatu dezake arakatzaileak.

Gehiago jakin nahi izanez gero, gure Pribatasun politika irakurri.

Esta web utiliza cookies para que podamos ofrecerte la mejor experiencia de usuario posible. La información de las cookies se almacena en tu navegador y realiza funciones tales como reconocerte cuando vuelves a nuestra web o ayudar a nuestro equipo a comprender qué secciones de la web encuentras más interesantes y útiles.

Si quieres saber más lee nuestra Política de privacidad