Elikagaien bidezko mantenugaien eta kutsatzaileen esposizio konbinatuaren arrisku/onuraren ebaluazioa

EFSAk gai horretako adituekin duela gutxi egindako arrisku/onuraren ebaluazioari buruzko elkarrizketan lortutako ondorioak eta gomendioak argitaratu ditu. Emaitza horiek EFSAren Batzorde Zientifikoaren gida eguneratzeko balioko dute, araudiaren eta elikagaien arriskuen kudeaketaren beharrak betetzeko aholkularitza zientifikoa hobetzeari begira.

Orain arte ia 200 arrisku/onuraren ebaluazio egin dira, batik bat honako hauekin lotuak: arrainaren eta arrantza-produktuen kontsumoa eta dioxinekin, dioxinen antzeko PCBekin, metilmerkurioarekin, sugar atzeratzaile bromatuekin (BFRak) eta substantzia perfluoroalkilatuekin (PFAak) kutsatzeko duten arriskua.

 

Alorrean egin den aurrerapen nagusietako bat osasunean dituzten ondorioak kuantifikatzeko gaitasuna izan da desgaitasunaren arabera egokitutako bizitzako urteak (DALYak) neurtzearen bidez. Dena den, ziurgabetasunaren eta aldakortasunaren identifikazioa, karakterizazioa eta kuantifikazioa dira oraindik ere erronka nagusiak arrisku/onura-ebaluazioa egitean.

 

Etorkizunari begira, interesgarritzat jotzen da horrelako arrisku-ebaluazioetan jasangarritasun-parametroak eta parametro ekonomikoak gehitzeko aukera.

 

Honako hauek dira elkarrizketaren ondorio nagusiak:

  • Arazoa modu argian eta interaktiboan planteatzea da garrantzitsuena
  • Gaur egungo metodologiek erabilgarriak izaten jarraitzen dute, baina hobetu ahal eta behar dira
  • Neurketa-modu komunak definitu behar dira
  • Biztanlerian oinarritutako datu bateratu gehiago behar dira
  • Datuak sortzeko, trukatzeko eta erabiltzeko lankidetza behar da

Eguneraketa data: 2025/07/18

Truke saioak GUSTOS proiektuan

GUSTOS proiektuko zentro partaideek eskola-jantokietan egindako esku-hartzeen emaitzak partekatu dituzte. Online egindako truke saioetan elikagaien xahuketa prebenitzeko hezkuntza- eta gastronomia-arloko jardueren eragina baloratu ahal izan zen….

Euskadin dermatosi nodular kutsakorrerako neurriak malgutzea

Eusko Jaurlaritzak eta foru-aldundiek adostu dute dermatosi nodular kutsakorraren (DNK) aurka babesteko prebentzio-neurriak malgutzea, berriro ere behi-azienda duten azokak eta beste ekitaldi batzuk egin ahal izateko….

Cookiak doitu/Gestión de Cookies

Cookieak gure webgunearen erabilgarritasuna eta prozesuak hobetzeko edo gaitzeko erabiltzen dira. Cookieak desgaitu edo ezabatzen badira, gerta daiteke erabiltzaileek webgunearen aukerak ezin erabiltzea, edo webgunean diseinatu ez den moduan funtzionatu dezake arakatzaileak.

Gehiago jakin nahi izanez gero, gure Pribatasun politika irakurri.

Esta web utiliza cookies para que podamos ofrecerte la mejor experiencia de usuario posible. La información de las cookies se almacena en tu navegador y realiza funciones tales como reconocerte cuando vuelves a nuestra web o ayudar a nuestro equipo a comprender qué secciones de la web encuentras más interesantes y útiles.

Si quieres saber más lee nuestra Política de privacidad