Berriak

Europar Batasuneko lehentasunezko 20 izurriteak

Europako Batasunak,  estatuen ekonomonia, ingurugiroa eta ongizatea aztora dezaketen  lehentasunezko 20 izurriteen zerrenda kaleratu du. Xylella fastidiosa, kakalardo japoniarra (Popillia japonica), adar luzedun kakalardo asiatikoa (Anoplophora glabripennis), zitrikoen greening-a; Candidatus Liberibacter spp., Huanglongbing-aren (HLB) eragilea; eta zitrikoen orban beltza (Phyllosticta citricarpa) aipatzen dira, besteak beste. ...

Elika Nekazaritza

Irakurri gehiago

FAO eta OMS: Plagiziden kudeaketa nekazaritzan eta osasun publikoa

FAOk eta OMSk "Plagizida-erabilerako nazioarteko ereduzko kodea" kaleratu dute. Bertan, plagiziden erabilera eta kudeaketarako jarraibide egokiak eta bestelako baliabide interesgarriak jasotzen dira. Ereduzko kodea gobernuko autoritateei eta plagazida industriari zuzendua dago gehienbat, baina gainontzeko erlazionatutako enpresek ere interesgarria aurkitu dezakete. ...

Elika Nekazaritza

Irakurri gehiago

Hegazti-ustiategien araudiaren berrikuntzak

Nekazaritza, Arrantza eta Elikadura Ministerioa hegazti-ustiategien ordenazio-arauak arautuko dituen Errege Dekretuaren zirriborroa ari da prestatzen, errutekoak eta haragiarenak barne. Orain arte, soilik haragi-ustiategiek zuten ordenazio-arau bat (1084/20059 Errege Dekretua, indargabetu egingo zutena), eta errutekoek ez zuten inolako estaldurarik. Besteak beste, Dekretu horren helburua ustiategi horien eskakizunak animalien ekoizpenaren eta osasunaren egungo erronketara egokitzea da, biosegurtasunean, ingurumenaren babesean eta animalien ongizatean zentratuz. Arauak, ustiategiaren tamainuaren arabere, badintza desberdinak ezarriten ditu. Ustiategien definizioa tamainaren arabera Aplikazio-eremua hegazti-ustiategi guztiek osatzen dute, hau da, arrautzenak, haragiarenak eta ugaltzekoak, autokontsumora zuzendutakoak gehitu gabe. Tamaina txikikoek salbuespen batzuk dituzte. Guztira, azken horien artean bi ustiategi mota bereiz daitezke:   Autokontsumoa: haragi- ...

Elika Abeltzaintza

Irakurri gehiago

Hegazti-ustiategien araudiaren berrikuntzak

Nekazaritza, Arrantza eta Elikadura Ministerioa hegazti-ustiategien ordenazio-arauak arautuko dituen Errege Dekretuaren zirriborroa ari da prestatzen, errutekoak eta haragiarenak barne. Orain arte, soilik haragi-ustiategiek zuten ordenazio-arau bat (1084/20059 Errege Dekretua, indargabetu egingo zutena), eta errutekoek ez zuten inolako estaldurarik. Besteak beste, Dekretu horren helburua ustiategi horien eskakizunak animalien ekoizpenaren eta osasunaren egungo erronketara egokitzea da, biosegurtasunean, ingurumenaren babesean eta animalien ongizatean zentratuz. Arauak, ustiategiaren tamainuaren arabere, badintza desberdinak ezarriten ditu. Ustiategien definizioa tamainaren arabera Aplikazio-eremua hegazti-ustiategi guztiek osatzen dute, hau da, arrautzenak, haragiarenak eta ugaltzekoak, autokontsumora zuzendutakoak gehitu gabe. Tamaina txikikoek salbuespen batzuk dituzte. Guztira, azken horien artean bi ustiategi mota bereiz daitezke:   Autokontsumoa: haragi- ...

Elika Abeltzaintza

Irakurri gehiago

Informazioa Azkar Trukatzeko Sistema Koordinatuaren (SCIRI) 2018ko memoria

2018an, guztira 686 espediente erlatibo kudeatu dira SCIRIren bidez: 251 alerta, 182 jakinarazpen, mugan ukatutako 185 elikagai, askotariko gisa sailkatutako 24 eta, azkenik, 27 ustiapen positibo, debekatutako substantziak eta/edo albaitaritzako medikamentuak erabiltzeagatik legeak ezarritako mugen gainetik. 2013tik, ikusi da alerten kopuruak gora egin duela etengabe.  Gorakada handiena 2017an erregistratu zen, baina 2018an pixka bat behera egin du kopuru horrek. Kudeatutako alerta-jakinarazpen guztietatik, 157 alerta 1. taldeko alertak dira, hau da, arrisku larri eta berehalakoa dakarte; beste 94 alerta 2. taldekoak dira, eta, beraz, arrisku larria dakarte, baina ez berehalakoa. JAKINARAZPEN KOPURUA Animalia-jatorriko produktuak: % 43 Landare-jatorriko produktuak: % 35,4 Beste produktu batzuk: % 17,5 ...

Elika Elikagaien Segurtasuna

Irakurri gehiago

Aldaketa klimatikora egokitzea Europako nekazaritzaren etorkizunerako

Ingurumenaren Europako Agentziak klima-aldaketak Europako nekazaritza-sektorean izango dituen eraginei buruzko txosten bat argitaratu du. Txostenean, espero diren ondorioak aztertzeaz gain, testuinguru berrira egokitzeko beharrezko jarduketak eta politikak azaltzen dira.   Klima-aldaketak eragin nabarmena izango du Europako nekazaritza- eta abeltzaintza-ekoizpenetan. Tenperaturaren igoera globalak eragin handiagoa izango du Europa hegoaldeko herrialdeetan, honako hauen eragina izango baitute: Ur-eskuragarritasun txikiagoa. Prezipitazio gutxiago/Lehorte luzeagoak. Ur-eskari handiagoa nekazaritzan. Uholde-arrisku handiagoa. Muturreko berotasunaren igoera. Bioaniztasuna galtzeko arrisku handiagoa. Laboreen errendimendu txikiagoa, eta, ondorioz, ganadu-ekoizpenaren errendimendu txikiagoa. Animalien ongizatearen murrizketa bazkalekuen murrizketaren ondorioz. Tenperaturaren igoerak aukerak sortuko ditu Europako iparraldeko eskualdetan: Ekoizpen-ziklo luzeagoak. Loraketa eta uzten aurrerapenak. Eskualdeetan labore berriak ezartzeko ...

Elika Jasangarritasuna

Irakurri gehiago

Elikadura Segurtasun arloko H2020 Euskadiko emaitzak eta hurrengo deialdiak

ELIKA erakundeko zuzendari Arantza Madariagak 2014-2018 urteetan “H2020tik 2” erronka sozialean parte hartu zuten erakunde euskaldunen emaitzak aurkeztu zituen joan den apirilaren 3an INNOBASQUEn ospatu zen ekitaldian, Euskal Herriko INFODAY H2020-RIS3 irekieran: 13,38 M€ 38 proiekturentzat, zeinetatik 4 Euskaditik zuzendu dituzten, eta arrakasta-tasa Europako batezbestekoaren gainetik egon da (% 17,54).   Jarraian, Marta Condek, H2020ko 2. erronka sozialean CDTI (NCP) erakundearen kontaktu-puntu nazionala izan dena, ireki berri dituzten deialdiak (2019ko urriaren 15a) aurkeztu zituen. Aurrekontua 522 milioi eurokoa honako 4 gai hauetan: Elikadura Segurtasun Jasangarria: 14 ikerketa lerro, 173 milioi euro. Hazkunde urdina: 4 ikerketa lerro, 52 milioi euro. Landa-berpizkundea: 8 ikerketa ...

Elika Ikerketa

Irakurri gehiago

Elikagaiak Internetez salerosteari buruzko informazioa operadoreentzat

AESANek elikagaien online bidezko salmentak era zuzen batean burutzeko, operadoreei zuzendutako  informazio-liburuxka bat argitaratu du. Ezin dugu ahaztu elikagaiak Internetez merkaturatzeko Europar Batasuneko legedia bete behar dela, ohiko denda batean erosiko balira bezala. Beste edozein elikadura-operadorek bezala, zenbait betebehar bete behar dituzu, hala nola Elikagai Enpresen eta Elikagaien Osasun Erregistro Orokorrean (RGSEAA) inskribatuta egotea eta elikadura-segurtasuneko gutxieneko baldintza batzuk betetzea, merkaturatzen duzun produktua segurua dela eta kontsumitzailearentzako arriskurik ez duela bermatzeko. Gainera, zenbait elikagairen kasuan, elikadura-osagarrien kasuan esate baterako, merkatuan lehen aldiz jartzea jakinarazi behar da ⇒ Elikagai Enpresen Erregistroa eta elikadura-osagarrien jakinarazpena [vc_tta_section title="Operadoreek elikadura-segurtasuneko betebehar orokor guztiak bete behar dituzte ...

Elika Elikagaiak

Irakurri gehiago

Arrisku emergentea: ziguatera

EFSAk arrisku emergentetzat jo zuen ziguatera 2014an. Hori dela eta, 2015ean “Risk characterizacion of ciguatera food poising in Europe” (Eurocigua) lankidetzarako esparru-proiektu bat jarri zen martxan (FPA), AESANek koordinatutakoa eta EFSAk diruz lagundutakoa, Europar Batasuneko beste 14 erakunderen lankidetzarekin. Proiektuaren iraupena 4 urtekoa da (2016- 2020). Proiektuaren helburua da Europako elikagaietan eta fitoplanktonean (Gambierdiscus spp. dinoflagelatua) ziguatoxinaren presentzia ebaluatzea, eta lagin kutsatuetan ziguatoxinaren presentzia hauteman, kuantifikatu eta berresteko metodoak garatu eta baliozkotzea. Ziguatera ziguatoxina (CTX) izeneko biotoxinak irensteagatiko elikadura-intoxikazio bat da, arraina kontsumitzearen bidez. Ziguatoxinari buruzko informazio gehiago eskuratzeko, kontsultatu arrisku emergente horri buruz ELIKAk eginiko fitxa. ...

Elika Elikagaien Segurtasuna

Irakurri gehiago

Txostena: elikagaien bidez transmititzen diren gaixotasunak eta zoonosiak Araban. 2018

Txosten honek modu laburtuan jasotzen du Arabako Osasun Publikoaren eta Adikzioen Zuzendariordetzaren Epidemiologia Unitateak 2018ko jardueretan eskuratutako informazio epidemiologikoa.   Elikagaien toxiinfekzioak 2018an elikagai-jatorriko 11 toxiinfekzio-agerraldi ikertu ziren, 61 pertsonari eragin ziotenak. 2017arekin konparatuta, zifra baxuak dira: 812 agerraldi eta 238 kaltetu egon ziren urte hartan. Agerraldi gehienetan ez zen kausa-agentea identifikatu, 4 kasutan izan ezik, zeinetan elikagai-laginak aztertu ahal izan baitziren. Emaitzek ondorioztatu zuten estafilokozika toxinak bi agerraldi eragin zituela, beste bat Bacillus cereus toxinak eta laugarren histamina toxinak. Campylobakteriosia 2018an, 433 isolamendu jakinarazi zitzaizkion SIMi Araban, 2017an baino % 6 gehiago (407). Kaltetuen % 43 6 urtetik berako haurrak ziren. Jarduera kanalaren medianaren ...

Elika Elikagaien Segurtasuna

Irakurri gehiago

11.000 milioi euro Europar I+G+b proiektuak finantzatzeko H2020-an

Europako Batzordeak 11.000 milioi euro ditu berrikuntza eta ikerketako proiektuak finantzatzeko I+G+b finantzatzeko Horizon(te) 2020 europar programaren azken deialdietan. Deialdi horietan proiektuak aurkezteko zein aukera dauden ezagutu ahal izateko, datorren urriaren 3an eta 4an INFODAY H2020 antolatu du INNOBASQUEk. Bertan, CTDIk 2019-2020ko azken lan-programako deialdien berri emango du eta, bidez batez, SPRI, BIOEF, ELIKA eta EVE erakundeek RIS3 Euskadi  gaiekin (Fabrikazio aurreratua, energia, biozientziak-osasuna eta elikadura) duten lotura azalduko dute. H2020 duela 5 urte hasi zenetik, Euskadik 562 milioi euro lortu ditu berrikuntza eta ikerketako 941 proiektu finantzatzeko nazioarteko erakunde onenekin lankidetzan. Proiektu horien % 72 RIS3 Euskadi lehentasunei loturikoak ziren. Horizon(te) 2020n ...

Elika Ikerketa

Irakurri gehiago

Kalitatezko ardi- eta ahuntz-esnea ekoizteko gakoak

Gaixo dauden animalien esneak elikadura intoxikazioak eragin ditzake. Horregatik, ezinbestekoa da gaizo dauden animaliak ez jeiztea eta beren esnea eraldatzera ez bidaltzea. Dena den, esne hau bidali baduzu, abisatu eraldatutako produktuak gainbegira ditzaten. Animaliak osasuntsu eta ondo elikatuta daudela Instalazioak egoera onean daudela Jezteko ekipoaren garbiketa eta mantenua Higiene eta maneiu jardunbide egokiak Esnearen aldizkako analisiak eta jarduketak kontaketa altuak daudenean Arazoak ekiditzeko, gomendagarria da esne-kalitate programei atxikitzea, gehienetan administrazio publikoak lagunduta. Lursailean albaitarien bisitak izatea Artaldea osasuntsu dagoela gainbegiratzea Gaixotasunak prebenitzeko planak Jezteko ekipoen berrikuspena Maneiatzeko errutinetarako aholkularitza Ustiapenaren Higiene Planak Analisien jarraipena eta egiaztapena Arazoen aurrean jarduteko jarraibideak ...

Elika Abeltzaintza

Irakurri gehiago

2019ko bigarren lauhileko laburpena- RASFF (pentsuak)

2019ko bigarren lauhileko honetan, animalien elikagaiei buruzko 106 jakinarazpen egin dira. Horietatik 22 alertak izan dira, 57 informazio-jakinarazpenak eta 27 mugan egin diren ukapenak.   Egindako kontrol motari dagokionez, 34 jakinarazpen Mugako Ikuskapen Postuek (MIP) egin dituzte; 44, berriz, pentsuen ekoizpen-kateko zenbait arlotan egindako kontrol ofizialek; 24, autokontroletan detektatu dira eta industriak berak egin ditu; eta, azkenik, 4, bezeroen kexek eragin dituzte.   Produktuen arabera, lehengaiei dagozkie jasotako jakinarazpenen % 50, laguntza-animalientzako pentsu eta produktuei % 33, loditzeko animalientzako pentsu konposatuei % 8 eta gehigarri eta aurre-nahasketei % 9.   Jakinarazpenetan zerikusia izan duten produktuei dagokienez, honako lehengai hauek nabarmendu dira, hurrenkera honetan: kakahueteak (14), arrain-irina (12), maskotentzako pentsuak (12), ...

Elika Animalien Elikadura

Irakurri gehiago

RASFFen 2018. urteko txostena, elikaduragatiko alertei buruzkoa

2018an, guztira 3.699 jakinarazpen transmititu ziren elikagaiekin eta pentsuarekin lotutako alerta azkarren sistemaren bidez (RASFF). Jakinarazpen horietatik 1.118 alerta gisa sailkatu ziren, 493 segimendu-txosten gisa, 675 ohartarazpen gisa, 1.401 mugako ukatze gisa eta 12 informazio-jakinarazpen gisa. 2017. urtearekin alderatuta, osasunerako arrisku larria dakarten alerta-jakinarazpenen kopuruak % 19 egin zuen gora (% 13 segimendu-txosten gehiago egin ziren). Alerten gorakada esanguratsua izan da bosgarren urtez jarraian   Jakinarazpenak produktuekiko: Herrialde kideetako RASFF jakinarazpenen zati handi bat animalia-jatorriko elikagaietako mikroorganismo patogenoei dagokie nagusiki. Salmonella da, berriro ere, herrialde kideetako elikagaietan gehien jakinarazten den patogenoa (246 jakinarazpen, % 19 gehiago), eta gauza bera gertatzen da kide ez diren herrialdeetan ere (304 jakinarazpen). Jakinarazpen gehienak ...

Elika Elikagaien Segurtasuna

Irakurri gehiago

Klima-aldaketa dela eta, arriskuan egon daiteke janaria eskura izateko aukera

Klima Aldaketari buruzko Gobernuarteko Adituen Taldeak (IPPCC) “Lurra eta Klima Aldaketa” txostena argitaratu zuen joan den abuztuan. Txosten horretan esaten da, besteak beste, klima-aldaketa eragina ari dela izaten janariaren eskuragarritasunean, egonkortasunean eta nutrizioan.   IPCCk, sortu zenetik, hainbat dokumentu tekniko, txosten berezi eta ebaluazio-txosten prestatu ditu, klima-aldaketari buruz dagoen ezagutza zientifiko-teknikoa nazioarteko komunitatearen eskura jartzeko (hala arduradun politikoen nola oro har herritarren eskura). Horrenbestez, esan daiteke azken txosten hau funtsezko ekarpen zientifikoa izango dela laster klimari eta ingurumenari buruz egingo diren negoziazioetan. Beste alde batetik, txosten honek dio gutxi gorabehera ekoizten diren elikagaien heren bat alferrik galtzen dela. Herrialde garatuen eta garabidean daudenen ...

Elika Jasangarritasuna

Irakurri gehiago

EFSAk sodioaren eta kloruroaren erreferentzia-balioak ezarri ditu

Europako Batzordeak eskatuta, EFSAren Nutrizio, Elikagai Berri eta Elikagai Alergenoen Panelak (NDA) pertsona osasuntsuentzako Eguneko Ahorakin Gomendatua (IDR) ezarri du sodioarentzat eta kloruroarentzat. Balio horiek oso erabilgarriak izango dira nutrizio-politikak ezartzeko. Panelak ondorioztatu du egunean 2 gramo sodio ahoratzea dela Europako biztanleria helduari dagokion ahorakin seguru eta egokia; izan ere, ziurrenik hori erabilgarria izango da biztanleria orokorrak sodioaren orekari eutsi diezaion. Balio horixe aplikatuko zaie haurdun dauden emakumeei eta bularra ematen ari direnei ere. Haurren kasuan, sodio-ahorakin seguru eta egokiak kalkulatzeko, helduen balioak hartzen dira oinarri gisa, haurren energia-beharrizanetara doituta. Honako hauek dira ahorakinak: Bularreko umeak (7-11 hilabete): 0,2 g/egun 1 eta ...

Irakurri gehiago

«Montanera del Sur» markako produktuetan hautemandako listeriagatiko osasun-alerta berria

Elikagaien Segurtasuneko eta Nutrizioko Espainiako Agentziak (AESAN) Listeria monocytogenesek eragindako beste alerta baten berri eman zuen. AESANek gomendatzen die euren etxeetan INCARYBE SL enpresak (RGSEAA zenbakia: 10.004805/M) egindako produktuak dituzten pertsonei ez ditzatela kontsumitu eta saltokira itzul ditzatela. Andaluziako Juntako osasun-agintariek Listeria monocytogenesek eragindako beste alerta baten berri eman zuen, “La Montanera Del Sur” markako produktuetan. Produktu horiek Benaojánen (Malaga) helbideratuta dagoen INCARYBE SL enpresak (RGSEAA zenbakia: 10.004805/M) egiten ditu. Arreta-neurri gisa agindu du enpresako instalazio horietan egindako produktu guztiak merkatutik ateratzeko. Euskal Autonomia Erkidegoan ez dago kaltetutako produktuak merkaturatu izanaren berririk, ezta kaltetutako pertsonaren berririk. Paziente immunodeprimituak Adinekoak Bularreko haurrak eta haur txikiak haurdun dauden emakumeak Ondo ...

Elika Elikagaien Segurtasuna

Irakurri gehiago