Berriak

Katalunian animalien ongizatearen inguruan eginiko kontrol ofizialaren emaitzak 14/03/27

Kataluniako Generalitateko Abeltzaintza Antolamendurako Zerbitzuak argitaratu egin ditu abeltzaintza ustiategietan 2012. urtean animalien ongizatearen inguruan eginiko kontrol ofizialen emaitzak.Oro har, 2008. urtetik aurrera, % 77,5etik % 89ra areagotu da Katalunian animalien ongizateari buruz eginiko kontrolen adostasun tasa.Kontrolak ustiategien % 5ean gauzatu dira, eta Nekazaritza, Abeltzaintza, Arrantza, Elikadura eta Inguru Naturala Sailak eskualdeetan dituen bulegoetako albaitari ofizialek egin dituzte.Alderdi hauek aztertzen dira ikuskaritza-bisitetan: ustiategiko erregistro-liburua, animalien identifikazioa eta animaliak zein baldintzatan hazten diren.Zenbait kasutan (adibidez, haragitarako hegaztien eta txerrien kasuan), animalien zaintzaileek animalien ongizateari buruz jaso duten prestakuntza ere egiaztatzen da, espezie horietarako derrigorrezkoa baita. Azkenik, albaitari ofiziala ustiategian badago animaliak ...

Elika Abeltzaintza

Irakurri gehiago

Txostena: Mikrobioen aurkako erresistentzia animalien artean eta elikagaietan – EFSA 2014

Txosten honetan biltzen dira 2012an zehar mikrobioen aurkako erresistentziari buruz egindako azterlanen datu europarrak.Emaitzen artean honako hauek aurki daitezke:Emaitzak gizakien arteanSalmonellaAnpizilinaren, estreptomizinaren, tetraziklinen eta sulfonamiden aurreko erresistentzia-maila handiak atzeman ziren, gizakien artean isolatutako Salmonellan. Bestalde, erresistentzia-maila moderatuak atzeman dira azido nalidixikoari dagokionez.Medikuntzan garrantzitsuak diren antibiotikoekiko (hala nola, zefotaxima eta ziprofloxazinoa) erresistentzia erlatiboki txikia izan zen (zefotaxima/ziprofloxazinoarekiko ko-erresistentzia oso txikia izan zen).Serotipoaren arabera, erresistentziak aldatu egin ziren, eta Salmonella enteritidisaren kasuan, ziprofloxazinoaren, gentamizinaren eta azido nalidixikoaren aurreko erresistentzia handiagoa izan zen.CampylobacterGizakien artean isolatutako Campylobacterari dagokionez, anpizilinaren, ziprofloxazinoaren, azido nalidixikoaren eta tetraziklinen aurreko erresistentzia handia izan zen. Alabaina, eritromizinaren aurreko erresistentzia, oro ...

Elika Elikagaien Segurtasuna

Irakurri gehiago

Txerriak post morten ikuskatzeko neurri berriak 14/03/20

Gaur egun, txerriak post morten ikuskatzeari dagokionez, 854/2004 Araudiak, animalia-jatorriko produktuen kontrol ofizialei buruzkoak, ezartzen dituen neurriak daude indarrean. Nolanahi ere, 2014ko ekainaren 1etik aurrera indarrean sartuko da 219/2014 Araudia, martxoaren 7an argitaratu zena. Araudi horrek aldarazi egiten du 854/2004 Araudiko I. eranskina, etxeko suidoak post morten ikuskatzeko berariazko betekizunei dagokienez.Araudi horrek dakarren berrikuntza da esku-teknikak susmagarriak diren txerriak post morten ikuskatzean baino ez direla erabiliko, eta begi-ikuskapenaren prozedura hauek ezartzen ditu:Buruarena eta eztarriarena, ahoarena, ahutzena eta mingainarena.Birikena, trakearena eta hestegorriarena.Perikardioarena eta bihotzarena.Diafragmarena.Gibelarena eta linfa-gongoil hepatiko zein pankreatikoena.Traktu gastrointestinalarena, mesenterioarena eta linfa-gongoil gastriko zein mesenterikoenaBarearena.Giltzurrunena.Pleurarena eta peritoneoarena.Sexu-organoena (zakilarena izan ezik, ...

Arrantza-produktuen segurtasuna Espainian: FVOren ikuskaritzaren emaitzak 14/03/19

Elikagaien eta Albaitaritzaren Bulegoak (FVO) argitaratutako azken txostenean jaso egiten dira lau autonomia-erkidegoetan arrantza-produktuen segurtasunaren inguruan eginiko ikuskaritzaren emaitzak. Euskadi izan da autonomia-erkidego horietako bat, eta ikuskaritza 2013ko maiatzaren 20tik 31ra bitartean egin zen. Bada, ikuskaritza-lan horren emaitza orokorra da Arrantza Produktuen Kontrol Ofizialeko Sistema onargarria dela. Gainera, hobekuntzak atzeman dira, aurreko ikuskaritzaren (2008an egin zen) aldean. Aurkitutako gabezia nagusiak kontrolak gainbegiratzearen eta kontrol-sistemak ikuskatzearen ingurukoak izan dira.Euskadiri dagokionez, misioan bi arrantza-ontzi, lonja bat, handizkako azoka bat, arraina prozesatzeko bi lantegi eta laborategi ofizial bat bisitatu ziren. Bisita horietan, Europako ikuskatzaileek egiaztatu ahal izan zuten arrantzako produktuen segurtasunaren kontrol-sistema ondo ...

Elika Arrantza

Irakurri gehiago

2013 urteko txostena: RASFF – RASVE alerta sareak 14/03/19

ELIKAk, 2013ko RASFF (animalia elikadura eta elikagaiak) eta RASVE (animalien osasuna) bitartez jasotako alerta eta jakinarazpenen laburpen txostena berri eman du.Pasa den urtean, animalen elikaduraren arloan 272 jakinarazpen egin ziren, elikagaien artean 2.653 jakinarazpen eman ziren eta animalien gaixotasun fokoak 10.115 izan ziren.Txostenak ...

Elika Abeltzaintza

Irakurri gehiago

Elikagaietan kromoa egoteko arriskuen ebaluazioa – EFSA 2014

Elikagaietako (bereziki, barazkietako eta ur botilaratuko) kromoak giza osasunean eragiten duen arriskuaren ebaluazioa egin du EFSAk, eta ondorioztatu du aztertutako kasu bakar batean ere ez zegoela osasun-arazorik. EFSAko Kutsatzaileen Panelak (CONTAM) zenbatetsi du dietaren bidezkoa dela, ziur asko, herritarrentzat oro har kromoaren aurreko esposizio-ekarpen garrantzitsuena. Dena den, arrisku-ebaluazio honek aurkitu duen mugetako bat datuen kalitatearena izan da. Izan ere, lagin askotan ez zen zehazten kromoaren oxidazio-egoera, eta hori funtsezko ezaugarria da konposatu horren toxikotasunari dagokionez, konposatu toxikoena Cr VI baita. Cr IIIa ez da oso bioerabilgarria, zeluletan sartzeko ahalmen txikia du eta ingeritutako Cr IV gehiena Cr IIIra murrizten da ...

Elika Elikagaien Segurtasuna

Irakurri gehiago

Kontserban dauden hegalabur-espezieen benetakotasuna ziurtatzeko metodo berria 14/03/04

Metodo berri bat sortu da, kontserban dauden hegalabur-espezieen benetakotasuna 24 orduan ziurtatzeko. Zehazki, Azti-Tecnaliako laborategiek sortu dute, eta kontserban dagoen prozesatutako hegalaburraren DNA atzemateko sistema ENACek egiaztatu du. Bada, horren bidez posible da espezieak bereiztea (iparraldeko hegaluzea, yellowfina edo moja), baita elikagai prozesatuetan ere. Orain arte, DNA ezartzeko metodologia genetikoek zenbait egun behar dituzte, behin betiko emaitza lortzeko. Bada, metodologia berritzailea oso interesgarria da kontserben industriarako; izan ere, produktuak egoki etiketatzen direla bermatzeko tresna da, eta, horrela, elikagaien segurtasuna eta kalitatea ere berma daiteke. Informazio gehiago ...

Elika Arrantza

Irakurri gehiago

FVOren ikuskaritza Espainiako sagar-barraskiloari buruz 14/03/13

FVOk egiaztatu zuen Espainiako agintariek sagar-barraskiloa desagerrarazteko edo geldiarazteko neurriak hartu dituzten arren, izurrite hori sistematikoki hedatzen aritu dela kutsatutako eremuan.Hori da FVOk lortu duen ondorioetako bat, iaz Ebroren deltan ikuskaritza bat egin ondoren.Ikuskaritzaren bidez lortutako beste ondorio batzuk dira hauek:Sagar-barraskiloa desagerraraztea, arroz-soroetan behintzat, posible da teknikaren aldetik.Desagerrarazteko helburua arriskuan jartzen da, nekazari guztiek ez dituztelako proposatutako neurri ofizialak erabat eta egoki ezartzen. Eskualdeetako agintariek ez dute eskatzen neurri horiek ezartzea derrigorra dela dioen legeria betetzea, eta ez dute kontrolatzen.Ebro ibaian, desagerraraztea lortzea ez da xede errealista etorkizun hurbilean, eta momentuz, helburua da izurritea kentzea.Egiaztatu da 2013-2014 eperako desagerrarazte-plan bat ...

Elika Elikagaien Segurtasuna

Irakurri gehiago

Trikina atzemateko arau berriak 14/03/13

216/2014 Araudia 2014ko ekainaren 1etik aurrera sartuko da indarrean; horren bidez, arau zehatzak ezartzen dira, trikinek haragian izan dezaketen presentziaren inguruko kontrol ofizialak egiteko, eta 2075/2005 Araudia aldatzen du.216/2014 Araudi berriak hauxe exijituko du:Kanaletan laginak hartzeaAnalisiak egingo dira, hazteko txerri emeen eta aketzen kanal guztietan, trikinaren presentzia atzemateko. Edo gutxienez, analisiak egingo dira, ustiategi bakoitzera, urtean, hiltzera eramaten diren animalien kanalen % 10ean, baldin eta ofizialki aitortu bada ukuiluratzeko baldintza kontrolatuak betetzen dituela.Analisi sistematikoak egingo dira, ukuiluratzeko baldintza kontrolatuak betetzen dituztela ofizialki aitortu ez zaien ustiategietako kanal guztietan.SalbuespenakEtxeko txerrien haragia, baldin eta izozteko tratamendu bat aplikatu bazaio, II. eranskinarekin bat ...

Elika Elikagaien Segurtasuna

Irakurri gehiago

FVOren ikuskaritza Espainiako sagar-barraskiloari buruz 14/03/13

FVOk egiaztatu zuen Espainiako agintariek sagar-barraskiloa desagerrarazteko edo geldiarazteko neurriak hartu dituzten arren, izurrite hori sistematikoki hedatzen aritu dela kutsatutako eremuan.Hori da FVOk lortu duen ondorioetako bat, iaz Ebroren deltan ikuskaritza bat egin ondoren.Ikuskaritzaren bidez lortutako beste ondorio batzuk dira hauek:Sagar-barraskiloa desagerraraztea, arroz-soroetan behintzat, posible da teknikaren aldetik.Desagerrarazteko helburua arriskuan jartzen da, nekazari guztiek ez dituztelako proposatutako neurri ofizialak erabat eta egoki ezartzen. Eskualdeetako agintariek ez dute eskatzen neurri horiek ezartzea derrigorra dela dioen legeria betetzea, eta ez dute kontrolatzen.Ebro ibaian, desagerraraztea lortzea ez da xede errealista etorkizun hurbilean, eta momentuz, helburua da izurritea kentzea.Egiaztatu da 2013-2014 eperako desagerrarazte-plan bat ...

Elika Nekazaritza

Irakurri gehiago

Informazio Mikrobiologikoko Sistemari buruzko 2012ko urteko txostena – ISCIII 2014

ISCIIIren azken txostenak Informazio Mikrobiologikoko Sistemari (SIM) 2012. urtean egindako jakinarazpenak biltzen ditu, eta honako hauek dira txosten horretako zenbait emaitza:Patogeno zoonotikoei edota elikagaien bidez transmititzen diren patogenoei buruz honako datu hauek ditugu:Agente EragileaSIM ri egindako jakinarazpenen kopuruaCampylobacter6.173Salmonella no tifoidea4.867Rotavirus3.591Giardia lamblia942Enterovirus345Yersinia enterocolitica245Listeria monocytogenes130Coxiella burnetii110Borrelia burgdorferi41Salmonella typhi y paratyphi26Escherichia coli verotoxigénico19Ricketsia conorii2Leptospira spp.0Toxoplasma gondii0Niloko Sukarraren birusa0Informazio Mikrobiologikoko Sistemari buruzko 2012ko urteko txostena ...

Elika Elikagaien Segurtasuna

Irakurri gehiago

MAGRAMAren Batzorde Fitosanitarioaren egitura aldatzea 14/03/11

Berrikuntza nagusia da Batzordearen barruan Higiene eta Trazabilitate Atala sortu dela, eta berari dagokiola arlo horretan Europako araudiak ezartzen dituen betebeharrak abiaraztea. Horrela, honako hauek dira nekazaritzako lehen ekoizpenaren arloan abiarazi beharreko betebeharrak:Nekazaritzako ustiategien erregistroa egitea.Eraginpeko sektoreekin batera, higiene-jardunbide egokien gidak egitea.Higienearen kontrol ofizialen programak ezartzea.Betebehar horiek betetzea ahalbidetzen duten neurriak 2014an egingo direla aurreikusi da, 2015. urtean erabat eragingarriak izan daitezen.Batzordearen asmoa da honako arlo hauetako ekintzak bateratzea eta abiaraztea: landareen osasuna, babes fitosanitariorako baliabideak, produktu fitosanitarioen erabilera iraunkorra, eta trazabilitatea eta higienea nekazaritzako lehen ekoizpenean.Batzorde Fitosanitarioa 1998an eratu zen, funtzionamenduari dagokionez MAGRAMAren Nekazaritzako Ekoizpenaren Osasunaren Zuzendaritza Nagusiari atxikitako ...

Elika Elikagaien Segurtasuna

Irakurri gehiago

Pestiziden hondakinak Erresuma Batuko eskoletako fruta eta barazkietan 14/03/11

Erresuma batuko Osasun Sailak, frutaren eta barazkien kontsumoa sustatzen duen "Egunean 5" programaren baitan, aztertu egin du pestizida-hondakinen presentzia fruta eta barazkien 68 laginetan.Laginketa horretan honako hauek aztertu dira: 14 sagar-lagin, 10 platano-lagin, 11 azenario-lagin, 2 anana-lagin, 5 mahaspasa-lagin, 12 zitriko-lagin, 2 marrubi-lagin, 6 ilar-lagin eta 6 tomate-lagin. Zehazki, lagin bakoitzean 323 pestizida inguru aztertu ziren, eta laginak ez ziren zuritu aztertu bitartean. Laginok 2013ko apiriletik uztailera bitartean jaso ziren.Lagin gehienetan ez zegoen aztertutako pestiziden hondakin atzemangarririk, eta ez ziren gainditu hondakinen gehienezko mugak (HGM).Laginetan HGMak gainditu direnetan, Elikagaietako Pestiziden Hondakinen Batzordeak (PRiF) ebaluatu egin du kontsumitzaileentzako arriskua, eta ondorioztatu ...

Elika Nekazaritza

Irakurri gehiago

MAGRAMAren Batzorde Fitosanitarioaren egitura aldatzea 14/03/11

Berrikuntza nagusia da Batzordearen barruan Higiene eta Trazabilitate Atala sortu dela, eta berari dagokiola arlo horretan Europako araudiak ezartzen dituen betebeharrak abiaraztea. Horrela, honako hauek dira nekazaritzako lehen ekoizpenaren arloan abiarazi beharreko betebeharrak:Nekazaritzako ustiategien erregistroa egitea.Eraginpeko sektoreekin batera, higiene-jardunbide egokien gidak egitea.Higienearen kontrol ofizialen programak ezartzea.Betebehar horiek betetzea ahalbidetzen duten neurriak 2014an egingo direla aurreikusi da, 2015. urtean erabat eragingarriak izan daitezen.Batzordearen asmoa da honako arlo hauetako ekintzak bateratzea eta abiaraztea: landareen osasuna, babes fitosanitariorako baliabideak, produktu fitosanitarioen erabilera iraunkorra, eta trazabilitatea eta higienea nekazaritzako lehen ekoizpenean.Batzorde Fitosanitarioa 1998an eratu zen, funtzionamenduari dagokionez MAGRAMAren Nekazaritzako Ekoizpenaren Osasunaren Zuzendaritza Nagusiari atxikitako ...

Elika Nekazaritza

Irakurri gehiago

Europako herritarrek dietaren bidez artsenikoaren aurrean duten esposizio – EFSA 2014

EFSAk atzeman du murriztu egin dela Europako herritarrek dietaren bidez irensten duten artsenikoaren kopurua, egungo emaitzak 2009ko ebaluazio batekin konparatuta. Azterlan honetan, EFSAk 103.773 elikagai-laginen kontzentrazioak erabili ditu, kontsumitzeko urarenak barne. Bada, horietatik % 97 artseniko osoarenak ziren, eta % 3 artseniko inorganikoarenak. Artseniko osoaren balioak artseniko inorganiko bihurtu dira (artsenikoaren forma toxikoa eta kartzinogenikoa da).Kontsumoari buruzko datuak EFSAren elikagaien kontsumoari buruzko datu-basetik atera dira. Datu horiek Europako 17 herrialdetan eginiko 28 kontsumo-inkestetatik lortu dira.Kontzentrazioari eta kontsumoari buruzko datuak edukita, ingestaren zenbatespena egin eta ondorioztatu da herritarren artean artseniko inorganikoaren esposizio handiena eragiten duen elikagai-taldea "laboreetatik eratorritako elikagai prozesatuena" dela ...

Elika Elikagaien Segurtasuna

Irakurri gehiago

Ekoizpen ekologikoari babesa emateko estrategia 14/03/07

MAGRAMAk estrategia bat definitu du, nekazaritza eta abeltzaintza ekologikoa sendotzera bideratuta, sektorearen aukerak optimizatzeko.Estrategia horrek oinarrizko 3 helburu ditu, eta 15 lerro estrategikoren eta 38 jardueraren bidez gauzatzen dira. Zehazki, honako helburu hauek proposatu dira:1. Ekoizpen ekologikoa garatzea eta sendotzea babestu.2. Barne-kontsumoa sustatu eta produktu ekologikoen merkaturatzea hobetu.3. Sektorea egituratzen lagundu.Sendotzea lortzeko, nekazaritza eta abeltzaintza ekologikoa ekoizpen-sistema huts gisa ikustetik harago, ekoizpen ekologikoaren alderdi sozialera iristea jaso da, kanpo-eragin positiboak oinarri hartuta. Halaber, ekoizpen ekologikoak ingurumen-politikan duen zeregina aitortu eta baloratu nahi da. Balorazio hori aintzat hartu da PAC (Nekazaritzako Politika Bateratua) berrian, batez ere ekoizpen ekologikoa greening deritzonean inkardenatzeari ...

Elika Nekazaritza

Irakurri gehiago

Zitrikoen izurriteak sartzearen aurkako prebentzio-neurriak 14/03/03

Europar Batasunean (EB) zitrikoei eraso egiten dieten 2 gaixotasun larri sartzea saihesteko neurriak eraginkorrak dira. Hori da EFSAk eginiko arrisku-ebaluazioetan ondorioztatu duena. Zehazki, Phyllosticta citricarpa (zitrikoetan orban beltzak eragiten dituen organismoa) eta Xanthomonas citri (zitrikoen minbizia eragiten duen bakterioa) aztertu dira.Bi patogenoek arriskua dakarkiote EBko zitrikoen industriari; izan ere, landare ostalariak Europan daude, eta ingurumen-baldintzak lagungarriak dira. Gaur egun ez dira EBn atzeman, eta bi gaixotasunak kontrol-neurrien menpe daude, eremuan sartzea saihesteko.Orban beltzak zitrikoetanP. citricarparen arrisku-ebaluazioan, EFSAk hau ondorioztatu zuen:EBn sartzeko arriskua handia da, landatzeko zitrikoen landareen inportazioaren eta fruta zitriko hostodunen bidez. Arrisku hori zitrikoen espezie guztiei ezartzen zaie ...

Elika Nekazaritza

Irakurri gehiago

2014ko kudeaketa-plana, nekazaritzarako eta landa-garapenerako 14/03/03

Nekazaritzaren eta Landa-garapenaren Zuzendaritza Nagusiaren (DG AGRI) misioa da Europako nekazaritzaren garapen iraunkorra sustatzea eta landa-eremuen ongizatea bermatzea. Misio hori lortzeko, DG AGRik 2014ko plan operatiboa argitaratu du, besteak beste, honako hauek jasotzen dituena:Helburu nagusiak:NPBaren helburu nagusiak Batzordearen "Hacia la PAC en el 2020" komunikazioan ezarri ziren, hurrengo programazio-aldirako (2014-2020). 1306/2013 Araudian zehazten dira:Elikadura-ekoizpen bideragarria, arreta berezia jarrita nekazaritza-errentan, nekazaritza-ekoizpenean eta prezioen egonkortasunean.Natur baliabideen eta klimaren eraginaren kudeaketa iraunkorra, arreta berezia jarrita negutegi-efektuko gas-isurietan, bioaniztasunean, lurzoruan eta uretan.Lurralde-garapen orekatua, arreta berezia jarrita landa-enpleguan, hazkuntzan eta landa-eremuetako pobrezian.Helburu zehatzak:Planaren helburu zehatzen oinarrian honako jarduera operazional hauek daude:Esku-hartzeak nekazaritza-merkatuetan.Zuzeneko ordainketak.Landa-garapena.Laguntza-instrumentua, landa-garapeneko programetara ...

Elika Nekazaritza

Irakurri gehiago