Bilaketa emaitza: aflatoxinak

Substantzia kaltegarrien transferentziaren online ereduak

Holandako Osasun Publikoaren eta Ingurumenaren Institutuak (RIVM) elikagaien transferentziaren bost eredu egin ditu, animalia-jatorriko produktuetara (esnea, arrautzak eta haragia) transferitzen diren substantzia kaltegarrien (aflatoxinak eta dioxinak) kantitatea kalkulatzeko. Jendeak kontaminatzaile horiekiko esposizioa izan dezake kontaminatutako pentsuak jan dituzten animalietatik ateratako produktuak kontsumitzearen bitartez. Pentsuetan dauden kontaminatzaileak ez dira nahita gehitzen, baina elikagaian sar daitezke ingurumeneko kontaminazioren bidez edo fabrikazio-prozesuan zehar. Esnean, arrautzetan, haragian (erraiak) eta halako produktuetan dagoen kontaminatzaile-kontzentrazioaren arabera, esposizio horrek eragin kaltegarriak izan ditzake giza osasunean. Elikagaia kontaminatuta dagoenean, garrantzitsua da jakitea zenbateko kontaminatzaile kantitatea irits daitekeen gizakion kontsumora bideratzen diren animalia-jatorriko produktuetara. Ereduak webgune honetan eskura daitezke: www.feedfoodtransfer.nl. ...

Elika Animalien Elikadura

Irakurri gehiago

Aflatoxinak

Laburpena Aflatoxina termino orokorra erabiltzen da Aspergillus generoko espezie jakin batzuek (A. flavus, A. parasiticus eta A. nonius) sortutako onddo-jatorriko 20 metabolito inguruk osatzen duten multzoa izendatzeko. Aflatoxinen toxikotasuna eta elikagaietan duten presentzia aldakorra da, baina sei hauek izaten dira ohikoenak elikagaietan: B1, B2, G1, G2, M1 eta M2. Aspergillus generoko onddoak tenperatura eta hezetasun handiko egoeretan garatzen dira. Onddo horiengatiko kontaminazioa uztaren aurretik eta ondoren gertatzen da; ondorioz, askotariko elikagaietan aurki daitezke aflatoxinak: kakahueteak, intxaurrak, artoa, arroza, pikuak eta beste elikagai lehor batzuk, espeziak, landare-olio gordinak eta kakao-aleak. Aflatoxinak genotoxikoak eta kantzerigenoak dira; beraz, elikagaien bidezko esposizioak ahalik eta txikiena izan behar ...

Elika Elikagaien Segurtasuna

Irakurri gehiago

Mikotoxinen intzidentzia-arriskuaren analisia egiteko tresnen ebaluazioa

Mikotoxina esaten zaie nagusiki Aspergillus, Penicillium eta Fusarium generoetako onddoek sortzen dituzten konposatu toxikoei EFSAk MYCHIF izeneko azterlan bat argitaratu du, elikagai eta pentsuetan dauden mikotoxinen nahasketen arriskuak ebaluatzeko metodo berritzaile eta integratu bat garatzeko, zenbait ereduren babesa izango duena. Azterlan horrek zenbait azterketa-esparru hartzen ditu barnean: Onddoen hazkuntzari eta mikotoxinen sorrerari buruzko literatura zabala dugu eskura, baita landare-patogeno interakzioari eragiten dioten faktoreei buruzkoa ere. Artoaren eta ale txikien kasuan (esaterako, garagarra, oloa, garia eta beste batzuk), prebentzio-ekintzak ezarri dira mundu guztian, bai uztaren aurretik, bai laborantza-sistemaren eta uzta kudeatzeko sistemaren parte gisa, eta baita uztaren ondoren ere, aleak biltegiratzeko, prozesatzeko ...

Elika Nekazaritza

Irakurri gehiago

Haurrentzako zerealak kontsumitzearen arriskuak eta onurak

EFSAk RiskBenefit4EU proiektuaren ondorioak argitaratu ditu. Proiektu horren bidez, esparru harmonizatu bat garatu du, xede honekin: elikagaien kontsumoari loturiko arriskuak eta onurak ebaluatzeko EBk duen gaitasuna indartzea, toxikologia, mikrobiologia eta nutrizioa kontuan hartuta. Proiektu horren esparruan, lankidetza-metodo bat aplikatu da, elikagaien arriskuak/onurak ebaluatzeko eta hainbat diziplinatako adituen arteko kooperazioaren erronkari aurre egiteko gai den talde berri bat prestatze aldera. Garatutako estrategia baliozkotzeko, zerealak oinarri dituzten produktuen kontsumoak haurrengan eragiten dituen arriskuak/onurak aztertzen dituen ikerketa bati aplikatu zaio. Zehazki, produktu horietan aflatoxinak, Bacillus cereus, sodioa eta azukre askeak egotearen banakako arriskuak eta zuntz-ekarpenak dakartzan onurak aztertu zituzten, baita horrek osasunean duen eragina kuantifikatu ...

Elika Elikagaien Segurtasuna

Irakurri gehiago

RASFFen 2018. urteko txostena, elikaduragatiko alertei buruzkoa

2018an, guztira 3.699 jakinarazpen transmititu ziren elikagaiekin eta pentsuarekin lotutako alerta azkarren sistemaren bidez (RASFF). Jakinarazpen horietatik 1.118 alerta gisa sailkatu ziren, 493 segimendu-txosten gisa, 675 ohartarazpen gisa, 1.401 mugako ukatze gisa eta 12 informazio-jakinarazpen gisa. 2017. urtearekin alderatuta, osasunerako arrisku larria dakarten alerta-jakinarazpenen kopuruak % 19 egin zuen gora (% 13 segimendu-txosten gehiago egin ziren). Alerten gorakada esanguratsua izan da bosgarren urtez jarraian   Jakinarazpenak produktuekiko: Herrialde kideetako RASFF jakinarazpenen zati handi bat animalia-jatorriko elikagaietako mikroorganismo patogenoei dagokie nagusiki. Salmonella da, berriro ere, herrialde kideetako elikagaietan gehien jakinarazten den patogenoa (246 jakinarazpen, % 19 gehiago), eta gauza bera gertatzen da kide ez diren herrialdeetan ere (304 jakinarazpen). Jakinarazpen gehienak ...

Elika Elikagaien Segurtasuna

Irakurri gehiago

Arriskuen Fitxak

Metalak Aluminioa - 2020 Artsenikoa - 2024 Beruna - 2023 Kadmioa - 2023 Kromoa - 2020 Merkurioa - 2023   Mikotoxinak Aflatoxinak - 2023 Alternaria - 2022 A-okratoxina - 2023 Deoxinibalenola - 2023 Fumonisinak - 2023 Nibalenola - 2022 Patulina - 2023 Zearalenona - 2023   Prozesu kutsatzaileak A Bisfenola - 2023 Akrilamida - 2020 Dioxinak, Furanoak eta PCBak - 2023 Ftalatoak - 2020 Glizerolaren eratorritako-kutsatzaileak (MCPD, Glizidola, ...

Elika Elikagaien Segurtasuna

Irakurri gehiago

Elikagaien arrisku kimikoen ebaluazioak

Elikagai Gehigarrien FAO/OME Batzorde Mistoak (JEFCA) zenbait ebaluazio zorrotz egin ditu elikagaietan egon daitezkeen substantzia kimiko batzuen segurtasuna eta osasun publikoarentzat izan ditzaketen arriskuak aztertzeko. Zehazki, substantzia hauek aztertu ditu: Mikotoxinak: aflatoxinak, fumonisinak eta fumonisinen eta aflatoxinen baterako esposizioa, eta esterigmatozistina. Prozesuko kontaminatzaileak: glizidola eta ester glizidikoak, eta 3-MCPD eta 3-MCPD esterrak. Jarraian bildu ditugu Batzordeak ebaluatutako substantzia bakoitzarentzat ateratako ondorio nagusiak: Aflatoxinak dira elikagaietan dauden substantzia kimikoen artean ahalmen mutageniko eta kartzinogeno handiena dutenak. Aflatoxinen iturri nagusiak bost zereal hauek dira: artoa, kakahuetea, arroza, basartoa eta garia. Hain zuzen, horietako bakoitzak nazioarteko esposizio dietetikoaren balioespenari egiten dion ekarpena % 10 baino ...

Elika Elikagaien Segurtasuna

Irakurri gehiago

Mikotoxinen arriskuen fitxak

OMEk hiru fitxa argitaratu ditu aflatoxinen eta fumonisineningestak, bereizita nahiz konbinatuta, gizakion nahiz animalien osasunerako dakartzan arriskuak deskribatuz. Esposizioa Lehenik eta behin, aipatzen da bi mikotoxinetarako esposizio-bide nagusiak honako hauek direla: aflatoxinen kasuan, fruitu lehorrak, kafe-aleak, arroza eta espeziak; eta fumonisinen kasuan, artoa eta horren deribatuak. Garatutako herrialdeetan esposizioa askoz ere txikiagoa da garapen-bidean dauden herrialdeetan baino: Aflatoxinak:< 1 ng/gorputz-pisuaren kg/egun garatutako herrialdeetan, eta > 100 ng/ gorputz-pisuaren kg/egun Afrikako herrialdeetan. Fumonisinak:250 ng/gorputz-pisuaren kg/egun Europan, eta 7.700 ng/gorputz‑pisuaren kg/egun Txinan. Epe luzerako toxikotasuna Aflatoxinak: Kartzinogenoak, genotoxikoak eta mutagenoak. Fumonisinak: Gaur-gaurkoz ez da egiaztatu pertsonentzat kartzinogenoak direnik, baina uste da gibelean eta giltzurrunean zelula-proliferazio birsortzailea eragin dezaketela, eta, ondorioz, minbizia ...

Elika Elikagaien Segurtasuna

Irakurri gehiago

Aflatoxinen gehienezko mailaren handitzeak osasun publikoan izan dezakeen ondorioa.

Europako Batzordeak EFSAri zientzia-iritzia eskatu dio, honako honi burua: zer nolako eragina izan dezakeen osasun publikoan kakahueteen eta kakahuetez eginiko produktuen Aflatoxina Totalaren (AFT) gehienezko maila 4tik 10 µg/kg-ra handitze bada . Aflatoxinak konposatu genotoxikoak dira eta kartzinoma hepatozelularrak eragiten dituzte gizakiengan. Estimazio egokiak egin ondoren, Elikakatearen Kutsatzaileen Panelak honako hau ondorioztatu zuen: gehienezko mailak horrela gehitzen badira, minbiziaren arriskua handituko litzateke 1,6 eta 1,8 bitarteko faktore batean. CONTAM panelak kakahueteen 8.085 laginen eta kakahuete-gurinaren 472 laginen AFTren (B1 Aflatoxinaren, B2 Aflatoxinaren, G1 Aflatoxinaren eta G2 Aflatoxinaren batura) edukiaren emaitzak analizatu zituen. AFTren batez besteko kontzentrazioa kakahuetean 2,65 µg/kg (beheko muga, LB) izan ...

Elika Elikagaien Segurtasuna

Irakurri gehiago

Aflatoxinen gehienezko mailaren handitzeak osasun publikoan izan dezakeen ondorioa.

Europako Batzordeak EFSAri zientzia-iritzia eskatu dio, honako honi burua: zer nolako eragina izan dezakeen osasun publikoan kakahueteen eta kakahuetez eginiko produktuen Aflatoxina Totalaren (AFT) gehienezko maila 4tik 10 µg/kg-ra handitze bada . Aflatoxinak konposatu genotoxikoak dira eta kartzinoma hepatozelularrak eragiten dituzte gizakiengan. Estimazio egokiak egin ondoren, Elikakatearen Kutsatzaileen Panelak honako hau ondorioztatu zuen: gehienezko mailak horrela gehitzen badira, minbiziaren arriskua handituko litzateke 1,6 eta 1,8 bitarteko faktore batean. CONTAM panelak kakahueteen 8.085 laginen eta kakahuete-gurinaren 472 laginen AFTren (B1 Aflatoxinaren, B2 Aflatoxinaren, G1 Aflatoxinaren eta G2 Aflatoxinaren batura) edukiaren emaitzak analizatu zituen. AFTren batez besteko kontzentrazioa kakahuetean 2,65 µg/kg (beheko muga, LB) izan ...

Irakurri gehiago