Bilaketa emaitza: ftalatoak

Ftalatoak

Laburpena Konposatu horiek aplikazio industrial ugari dituzte, eta etxeko objektu askotan ere aurki daitezke; duela gutxi arte jostailuak fabrikatzeko ere erabiltzen ziren. Ftalatoak eguneroko erabilerako produktuetan erabiltzen diren sustantziak direnez, biztanleria orokorrak hainbat bide eta iturriren bidezko esposizioa izan dezake. Ftalatoen esposizio-bide nagusiak ahozkoa (hautsa eta elikagaiak jateagatik edo ahoan sartzen diren produktuengatik), birikakoa (suspentsioko hautsa arnasteagatik) eta azalekoa (material eta hautsarekin kontaktuan egoteagatik) dira. Elikagaien bidezko esposizioa da esposizio-iturri handiena; izan ere, elikagaiek ftalato kopuru txikiak izan ditzakete ingurumeneko kutsaduraren ondorioz (aireko partikulak),  ekoizpen-prozesuan zehar gertatzen de hainbat materialekiko kontaktuaren ondorioz (hautaketa-mahaiak, garraio-lineak, etab.) eta enbalatze-materialekiko kontaktuaren ondorioz (filmak, bandejak, etab.). Dena den, EFSAri ...

Elika Elikagaien Segurtasuna

Irakurri gehiago

Mikroplastikoak eta nanoplastikoak

Laburpena Mikroplastikoak eta nanoplastikoak produktu plastikoen forma mikroskopikoak dira, 5 mm baino gutxiagokoak. Hein batean, makroplastikoak zatitzearen ondorioz sortzen dira, eta, degradatzeko zailak direnez, hainbat hamarkada igarotzen dituzte ingurumenean, batez ere ur-inguruneetan. Mikroplastikoak eta nanoplastikoak elikatze-katera sar daitezke eta itsasotik datozen elikagaietan egon daitezke, hala nola arrainetan, krustazeoetan, moluskuetan eta arrain-irinetan. Horrez gain, beste elikagai batzuetan ere ager daitezke, kantitate txikiagoan bada ere; esaterako, eztian, garagardoan edo mahaiko gatzean. Gizakiek mikroplastiko eta nanoplastikoekiko esposizioa izan dezakete, arnasketaren bidez, elikaduraren bitartez edo bide topikotik.Gaur egun mikroplastikoen eta nanoplastikoen esposizioari eta toxikotasunari buruz dugun ebidentzia zientifikoa oso mugatua da. Dena den, EFSAk adierazi zuenez, bere ...

Elika Elikagaien Segurtasuna

Irakurri gehiago

Mikroplastikoak eta nanoplastikoak elikakatean: egungo egoeraren txostena

ACSAren Elikadura Segurtasuneko Zientzia Batzorde Aholkulariak onetsitako txosten honetan bildu dira elikakatean dauden mikroplastikoen eta nanoplastikoen inguruko ezagutza guztiak eta giza osasunean izan ditzaketen ondorioak. Oso gutxi dakigu mikroplastikoen presentziari, esposizioari eta toxikozinetikari buruz. Ziurgabetasun asko daude eta erabateko fidagarritasuna duten oso azterlan gutxi egin dira, askotariko metodo eta tresnak erabili baitira mikroplastikoen partikulen laginak bildu eta aztertzeko. Nanoplastikoen kasuan, ziurgabetasun horiek are handiagoak dira, eta datuak falta dira arriskuen ebaluazioa egin ahal izateko. Gaur egun erabilgarri dauden datu gutxi horiek aztertuta, txostenak adierazten du ez dela aurreikusten elikagaien bidez jandako mikroplastiko-partikulek berehalako arriskurik ekarriko dutenik kontsumitzaileen osasunerako. Adierazten du, halaber, datuak falta direnez, ...

Elika Elikagaien Segurtasuna

Irakurri gehiago

Arriskuen Fitxak

Metalak Aluminioa - 2020 Artsenikoa - 2020 Beruna - 2020 Kadmioa - 2020 Kromoa - 2020 Merkurioa - 2020   Mikotoxinak Aflatoxinak - 2020 A-okratoxina - 2020 Deoxinibalenola - 2020 Fumonisinak - 2020 Nibalenola - 2013 Zearalenona - 2020   Prozesu kutsatzaileak A Bisfenola - 2020 Akrilamida - 2020 Dioxinak, Furanoak eta PCBak - 2020 Ftalatoak - 2020 Hidrokarburo aromatiko poliziklikoak - 2020 Produktu fitosanitarioen hondakinak - 2020   Besteak Histamina - 2020 Mikroplastikoak - 2020 Nitratoak eta nitritoak - 2020 Perkloratoak - 2020 Ziguatoxinak - 2020 Bakteriak Bacillus cereus - 2015 Brucella - 2013 Campylobacter - 2019 Clostridium - 2019 Coxiella - 2019 Cronobacter - 2013 ...

Elika Elikagaien Segurtasuna

Irakurri gehiago

Disruptore endokrinoentzako irizpide berriak EBn: elikakatean dituzten ondorioak. Lan-mahai eskandinaviarra (Uppsala, 2016ko azaroak 29-30)

Disruptore endokrinoak (DE) hormonen funtzionamenduan eragiten duten substantziak dira, eta kalteak eragin ditzakete osasunean. Askotariko produktu kimikoek eragiten dute disrupzio endokrinoa. Zaila da horiek identifikatzeko irizpidea zientifikoki zehaztea, eta ondorio garrantzitsuak izan ditzake esparruko erakunde eta enpresa askotan. Europako Batzordeak zenbait urtez atzeratu ditu irizpide zientifikoak ezartzeko erabakiak, baina azkenean 2017ko irailaren 4an ezarri zituen asaldura endokrinoaren propietateak zehazteko irizpide zientifikoak. Horretarako, Batzordearen 2017/2100 Erregelamendu Delegatua (EB) egin zuen, zeina 2018ko ekainaren 7an sartu baitzen indarrean estatu kide guztietan. Elikakatearekin zerikusia duten hainbat eragilek osaturiko lan-mahai bat bildu zen 2016ko azaroaren 29an eta 30ean, eta bertan Europako araudi berria indarrean sartzearen ondorio ...

Elika Nekazaritza

Irakurri gehiago

Fitoestrogenoak landare-elikagaietan

Ministro Eskandinaviarren Kontseiluak (NMC) azterlan bat argitaratu du, Uppsalako Unibertsitateak eta Suediako Elikadura Agentziak egina; bertan, elikagai gordinetan (prozesatu gabeetan) dauden fitoestrogeno multzo hauen mailak aztertu dituzte: isoflabona, lignanoak, estilbenoak eta kumestanoak. Azterlanaren egileen arabera, elikagaietan dauden hainbat fitoestrogenoren mailei buruzko informazio zehatza eduki behar da gure dietan fitoestrogenoak edukitzeak zer eragin izan ditzakeen ebaluatzeko: baliteke kaltegarria izatea edo, alderantziz, fitoestrogenoek, etengailu endokrino gisa, eragin kaltegarriak murrizten laguntzea. Zer dira fitoestrogenoak? Elikagaietako etengailu endokrinoak aztertzean, elikagaietan dauden ingurumeneko kutsatzaile kimikoak hartzen dira kontuan nagusiki, hala nola hidrokarburo aromatiko poliziklikoak, A bisfenola, produktu fitosanitarioak, dioxinak, PCBak eta ftalatoak. Alabaina, aintzat hartu behar da estrogeno-konposatu ...

Elika Elikagaien Segurtasuna

Irakurri gehiago