Interes taldeak

ELIKAko langile guztiok ditugu harremanak Interes Taldeekin. Jarraian adieraziko ditugu Interes Talde bakoitzarekin ditugun harremanen ikuspuntua:

Eusko Jaurlaritza (Nekazaritza, Arrantza eta Elikagaien Politika, Osasuna, Ogasuna), AZTI, Neiker, HAZI eta Kontsumobide.

Nekazaritzako, Arrantzako eta Elikagai Politikako Sailburuordetza eta haren zuzendaritzak, Osasun Publikoaren eta Adikzioen Zuzendaritza, AZTI, Neiker, HAZI, Kontsumobide, foru-aldundiak (Nekazaritzako eta Abeltzaintzako Zuzendaritzak), Eudel.

  • Administrazioa: kudeatzaile politikoak eta teknikoak: Eusko Jaurlaritza, foru-aldundiak eta udalak
  • Elikagai-kateko operadoreak: Elkarteak, sindikatuak, industriak, nekazaritzako eta abeltzaintzako agente sektorialak, nekazaritza- eta abeltzaintza-ustiategiak, pentsuen fabrikak etab.
  • Ikerketa-zentroak: Unibertsitateak, zentro teknologikoak…
  • Kontsumitzaileak

Euskalit, Batzorde Zientifikoa eta adituak

Emakume eta Gizonen Berdintasunerako Entitate Publikoen Sarea, Munduko Landagunea, Katilu, Funko, Europako Sareak…

Horiexek dira ELIKAren balio nagusiak. Ezagutza da gure oinarria; beraz, landu egiten ditugu prestakuntza, motibazio eta lan giroa; izan ere, horiek ematen digute aukera gure zerbitzuak egoera onean eskaintzeko.

Pertsonak kudeatzeko prozesuak bere baitan hartzen ditu eskumen eta etekinen kudeaketa sistemak. Eta, horiek egiaztatu egiten ditugu jardueraren balioespena egitean. Halaber, prozesu horrek aintzat hartzen du pertsonak hautatzeko eta hartzeko prozedura erakundera errazago eta atseginago egokitu daitezen. Horrez gain, aintzat hartzen ditu prestakuntzaren diagnosia eta garapenerako sistemak, motibazio prozedura eta gidaritza prozedura. Sistema horiek guztiak, komunikaziorako prozedurarekin batera, oinarrizkoak dira erakundearen eta langileek euren lanarekiko asebetetze-maila kudeatzeko.

Halaber, pertsonen prozedura osatzeko beharrezkoak ditugu laneko arriskuen prebentzioaren prozedura eta lan kudeaketaren prozedura; izan ere, horiek laguntzen digute lan baldintzak egokitzen eta lan eta familia uztartzen, hurrenez hurren.

Euren asebetetze-maila ezagutzeko inkestak egiten ditugu bi urtean behin.

Estatu mailakoak eta autonomia mailakoak: AECOSAN, ACSA, AASA…

Kontsumitzaileek interesa dute elikagaien segurtasun arloan. Hori aintzat hartuta, kezka eta interes handiena sortzen dituzten gaiak aztertzen ditugu, eta garatu egiten ditugu modu dibulgatzaileagoan gure web gunearen bidez. Web gunean atal berezi bat dugu kontsumitzaileentzat eta bertan elikagaien segurtasunari buruzko informazioa eskaintzen diegu.

Geure irudiari dagokionez, zentro serio baten irudia eman nahi dugu. Gure zentroak kalitatezko lana egiten du, Elikagaien Segurtasun arloko egiturei balio erantsia eta laguntza eskaintzen dizkie, informazioa hedatzen du eta interes handiko jardunaldiak antolatzen ditu. Babes erakundea osatzen dugu, eskuragarria eta laguntzailea.

Gizarteari begira garatzen dugun ikuspuntuaren pertzepzioa bi urtean behin neurtzen dugu gure jarduera ezagutzen duten arduradunen artean egindako inkesten bidez.