Informazio Politika

1. Autoreak:

Testuak ELIKAko taldeak idatzi ditu. Talde hori lizentziadunek, doktoreek eta ingeniariek osatzen dute. Horien profil profesionala web orrian azter daiteke.

2. Osagarritasuna:

Web atal hau Elikagaien Segurtasunaren inguruan informazioa behar duten kontsumitzaile guztientzat da.

Atal horren helburua informazioa ematea baino ez da, eta ez du, INOLA ERE, sendagileen irizpidea ordezten. Zalantzarik baduzu edo kontsultarik egin nahi baduzu, sendagilearengana jo behar duzu.

3. Isilpekotasuna

Legezko irizpide berberek arautzen dituzte (ikusi hemen) ELIKAko WEB korporatiboa zein kontsumitzaileentzako WEB atala. Eta, kasu guztietan errespetatzen da Europar Batasuneko 2016/679 araudia, Datu Pertsonalak babesteari buruzkoa. (ikusi hemen),

4. Atribuzioa, erreferentziak eta eguneratzea:

Atal honetako testuak idazteko, hainbat informazio-iturri erabili ditugu. Orrialde bakoitzaren amaieran aipatzen dira iturri horiek. Iturri horiek egiaztatu egin dira, eta Elikagaien Segurtasun arloan Europa edo mundu mailan erreferente diren erakundeetakoak dira.

5. Autoreen gardentasuna:

ELIKAk iradokizun-postontzi bat jarri du WEB orriaren erabiltzaileen eskura, mota guztietako iradokizunak edo erreklamazioak egin ditzaten. Hala, hitzematen du gehienez ere 2 asteko epean erantzungo duela.

6. Patronatuaren gardentasuna

WEB orri hau Fundazioak jasotzen duen diru-zuzkidurarekin baino ez da finantzatzen.

7. Publizitatearen zintzotasuna zein gardentasuna eta argitaratze-politika

WEB orri honek ez du besteren publizitaterik eta ez du jasotzen publizitatetik eratorritako finantzaziorik.

Eguneratze data: 2019/03/01