Gizartea

Euskal administrazioko erakunde publiko gisa, gizartearekiko konpromisoa ezinbestekoa iruditzen zaigu, gure legezko betebeharrak  eta eginkizunak betetzeaz gain, noski.

Erakunde aurrerakoia garenez, gure ingurune soziala (bizitzeko eta harremanak izateko erabiltzen duguna) osatzen duten gainerako erakundeen garapena bermatu nahi dugu. Horretarako, hainbat ekintzatan hartzen dugu parte gure gaitasunekin bat datorren jarduera sozial eraginkorragoa egiteko. Horrez gain, ingurumenaren jasangarritasunaren aldeko neurriak ere sustatzen ditugu.

Zer da gizartea Elikarentzat?

Gure erakundeak hartutako erabakien eragin positibo edo negatiboa jasan dezaketen pertsona eta erakundeak: kontsumitzaileen elkarteak, bizilagunak, administrazioak, unibertsitateak, ikastetxeak…

Gure gizartearekiko konpromisoa honako bost jarduera-eremu hauetan oinarritzen da:

Gure helburua erakunde gardena izatea da; beraz Gardentasun-ataria sortu dugu, eta gure webgunean aurki daiteke. Atari horretan eskuragarri dago gure erakundeari lotutako informazioa.

Gure erakundea gizon eta emakumeen arteko berdintasunaren alde dago. Emakume eta Gizonen Berdintasunerako Entitate Publikoen Sarean hartzen dugu parte, baita departamendu-taldean ere. Berdintasun Batzorde bat sortu dugu, Berdintasun Plana ari gara garatzen, jardunaldiak antolatzen ditugu jendea berdintasunarekiko sentikor bihurtzeko…

Kontuan hartuta zaila dela euskara hizkuntza ofizial moduan erabiltzea lan-munduan, eta bereziki, elikagaien segurtasunaren arloan, gure informazioa eta jakinarazpenak eskuragarri daude euskaraz ere.

Enpresako langileen % 90 gai da euskaraz mintzatu eta bilerak izateko.

Halaber, euskararen aldeko hainbat ekimenetan hartzen dugu parte, besteak beste, Euskaraldian eta Korrikan, bai bakarka eta bai taldeka.

Elikaren ingurumen-politikak bi oinarri nagusi ditu:

  • Gure prozesuetarako beharrezkoak diren baliabide natural nahiz energetikoen eta lehengaien kontsumoa eta hondakinen sorrera ahalik eta gehien murriztea, ingurumen-inpaktua txikiagotzeko helburuarekin.
  • Informazio, prestakuntza eta lan-giro egokiak eskaintzea, langileek erakundearen ingurumen-helburuekiko atxikimendua izan dezaten.

Gure erakundeak sortzen dituen hondakinak banatzeko sistema bat sortu dugu, baita inprimatzeko jardunbide egokiak ere. Horrez gain, energia-kontsumoa kontrolatu eta arrazionalizatzen dugu, eta elektrizitatearen kontsumoa murrizteko jarraibideak ere zehaztu ditugu.

Bat egin dugu indarreko legediarekin, eta ahalegin handia egiten dugu legedi hori betetzeko.