Europa abeletxeetako untxien ongizatea nola arautu aztertzen ari da 17/02/27

Gaur egun, ez dago untxien ekoizpena (hazkuntza eta gizentzea) arautzen duen eta untxien ongizate-baldintzak bermatzen dituen legeria espezifikorik.

Abeletxeetako untxiei aplikatu beharreko baldintzak abere-ustiategietako animalien babesari buruzko Europako Kontseiluaren 58/1998 Zuzentarauan jasotakoak dira. Baldintza horiek orokorrak dira abere-espezie guztientzat. Beste espezie batzuek, ordea, araudi espezifikoa dute, hala nola oilo erruleek, gizentzeko oilaskoek, txerriek eta hazkuntzarako txahalek.

Hain zuzen ere, untxien ongizaterako baldintza espezifikoak garatze aldera, Europako Parlamentuak hau eskatu die Europako Kontseilu eta Batzordeari:

  • Hainbat neurri jasoko dituen ibilbide-orri bat egiteko, neurriok ordena kronologikoan jarrita; gutxienez, hau barne hartu beharko du:
  1. Jardunbide onak eta animalien ongizaterako arauak ezarriko dituzten gidalerroak.
  2. Untxien osasunari, ongizateari eta ostatu-baldintzei dagokienez EB osoaren ikuspegiak bateratzeko proposamenak egingo dituen Europako Batzordearen gomendio bat.
  • Estatu kideekin batera, ekoizpenak etiketatzeko sistema argiak ezartzeko, eta kontsumitzaileentzako elikagaien informazioari buruzko etiketatze-sistemak erabiltzeko.

Bestalde:

  • Estatu kideei proposatzen die gai honen inguruko xedapenak egiteko, Austrian, Belgikan, Alemanian eta Erresuma Batuan indarrean dauden xedapenekin bat etorriz.
  • Adierazten du untxien hazkuntzari buruzko ikerketa zientifiko gehiago egin behar direla.

Abeletxeko untxiei buruzko zenbait datu

  • Untxiena da Europar Batasunean (EB) gehien hazten den bigarren abere-espeziea; hain zuzen ere, urtean 340 milioi untxi baino gehiago hiltzen dira.
  • Hala ere, untxien ekoizpenak EBko guztizko haragi-ekoizpenaren % 1,1 inguru besterik ez du hartzen.
  • Estatu kide gehienetan ez dago untxiak hazteko eta gizentzeko legeria espezifikorik, hauetan izan ezik:

– Austria (2012, pilatutako kaiolak erabiltzeko debekua).
– Belgika (2014, pixkanaka kaiolak erabiltzeari uzteko eta 2025erako parke-sistemak abian jartzeko araudia).
– Alemania (2014, animalien ongizateari buruzko legeriaren hobekuntza, untxien hazkuntza espezifikoki arautuz).
– Erresuma Batua (2007, abeletxeko animalien ongizaterako erregelamendua, untxien hazkuntzarako baldintza espezifikoak ezartzen dituena).

  • Untxien ustiapenak kalte handia izan du EBko haragi-kontsumoaren beherakadaren eta krisi ekonomikoaren ondorioz. Hiru urtean prezioak % 20 jaitsi dira, baina ekoizpen-kostuek berdin jarraitu dute.
  • EBko untxien hazkuntzaren sektorea beherantz doa etengabe, eta etorkizunerako proiekzioek aurreikusten dute ekoizpena % 3,9 murriztuko dela, untxi-haragiaren kontsumoak beheranzko joera baitu.
  • Untxien hazkuntzaren sektorea merkatu globalaren egoeren araberakoa da, eta ez ditu baliatzen Nekazaritza Politika Erkidearen (NPE) I. zutabean zehaztutako zuzeneko laguntzak edo merkatuko esku-hartzeak.

Abeletxeetako untxien ongizate-arauei buruzko txostena – Europako Parlamentua, 2017-01-30

Giza kontsumorako uraren A bisfenolaren eta PFASen mugak

2026ko urtarrilaren 12an, 2020/2184 (EB) Zuzentarauaren I. eranskinean uraren kalitatea ebaluatzeko ezarritako balio parametriko batzuk indarrean sartu ziren. Berrikuntza gisa, A bisfenola eta PFASak daude, besteak beste….

Elikagai berri baten susmoa dagoenerako protokoloa

AESANek “Elikagai berri baten presentziagatiko susmoaren aurreko protokoloa” izeneko orientazio-dokumentua argitaratu du, 2026/03/18an Batzorde Instituzionalean onartua. Dokumentuak argitzen du nola jokatu behar den elikagai berri baten susmoaren aurrean, operadoreak berak…

Cookiak doitu/Gestión de Cookies

Cookieak gure webgunearen erabilgarritasuna eta prozesuak hobetzeko edo gaitzeko erabiltzen dira. Cookieak desgaitu edo ezabatzen badira, gerta daiteke erabiltzaileek webgunearen aukerak ezin erabiltzea, edo webgunean diseinatu ez den moduan funtzionatu dezake arakatzaileak.

Gehiago jakin nahi izanez gero, gure Pribatasun politika irakurri.

Esta web utiliza cookies para que podamos ofrecerte la mejor experiencia de usuario posible. La información de las cookies se almacena en tu navegador y realiza funciones tales como reconocerte cuando vuelves a nuestra web o ayudar a nuestro equipo a comprender qué secciones de la web encuentras más interesantes y útiles.

Si quieres saber más lee nuestra Política de privacidad