Europako A hepatitisaren agerraldiari buruzko informazioa – EFSA 2014

Europan A hepatitisaren 1.315 kasu atzeman dira 2013ko urtarrilaren 1etik gaur egun arte, eta horietatik 240k partekatu egiten dute birus-genoma berbera.

Patogenoaren eta transmisio-bideen ezaugarriak ikusita, EFSAk eta ECDCk adierazi dute kasu berriak ager daitezkeela, zehazki, orain arte jakinarazpenik egin ez den herrialdeetan.

Egoerari buruzko bigarren txosten honetan honako datu hauek ageri dira, agerraldiaren inguruan:

  • Hasiera batean, agerraldia Italiara eginiko bidaiekin lotu zen. Italiaz gain, kasuak egiaztatu dituzten beste herrialde batzuk gehitu dira: Frantzia, Alemania, Irlanda, Norvegia, Holanda, Erresuma Batua eta Suedia.
  • Ikerketen emaitzek erakusten dute jatorria izoztutako baien kontsumoa izan daitekeela (adb.: marrubiak, ahabiak, etab.) eta oraindik ere aktibo dirauen iturri partekatuko agerraldi bakar baten aurrean egon gaitezkeela.
  • Beste hipotesi batzuk ez dira baztertu behar, eta honako hauek aipatzen dira posible gisa: ingurumeneko patogeno batek eragindako kutsadura gurutzatua, ekoizpen-prozesuan sortutakoa; edo oso hedatuta egon arren, orain arte atzeman gabeko agerraldi-tipologia izatea.
  • Ikertzaileek agerraldiaren jatorriraino iristeko baliatu dituzten alderantzizko trazabilitatearen datuek ez dute inolako emaitzarik eman orain arte.
  • EFSAk eta ECDCk gomendio hauek eman dituzte: 1) Arriskua murrizteko neurriak hartzea (adib.: kontsumitu aurretik, tratamendu termikoa ematea baiei; osasunaren profesionalek prebentzio-txertoak hartzea…), 2) Izoztutako baien lagin-bilketa areagotzea, 3) A hepatitisaren kasu berrietan, patogenoaren ikerlan genetikoa egitea, indarrean dagoen agerraldia eragin duen patogenoarekin konparatu ahal izateko.

Outbreak of hepatitis A in EU/EEA countries – Second update

Eguneraketa data: 2025/07/18

Truke saioak GUSTOS proiektuan

GUSTOS proiektuko zentro partaideek eskola-jantokietan egindako esku-hartzeen emaitzak partekatu dituzte. Online egindako truke saioetan elikagaien xahuketa prebenitzeko hezkuntza- eta gastronomia-arloko jardueren eragina baloratu ahal izan zen….

Euskadin dermatosi nodular kutsakorrerako neurriak malgutzea

Eusko Jaurlaritzak eta foru-aldundiek adostu dute dermatosi nodular kutsakorraren (DNK) aurka babesteko prebentzio-neurriak malgutzea, berriro ere behi-azienda duten azokak eta beste ekitaldi batzuk egin ahal izateko….

Cookiak doitu/Gestión de Cookies

Cookieak gure webgunearen erabilgarritasuna eta prozesuak hobetzeko edo gaitzeko erabiltzen dira. Cookieak desgaitu edo ezabatzen badira, gerta daiteke erabiltzaileek webgunearen aukerak ezin erabiltzea, edo webgunean diseinatu ez den moduan funtzionatu dezake arakatzaileak.

Gehiago jakin nahi izanez gero, gure Pribatasun politika irakurri.

Esta web utiliza cookies para que podamos ofrecerte la mejor experiencia de usuario posible. La información de las cookies se almacena en tu navegador y realiza funciones tales como reconocerte cuando vuelves a nuestra web o ayudar a nuestro equipo a comprender qué secciones de la web encuentras más interesantes y útiles.

Si quieres saber más lee nuestra Política de privacidad