|
Iturria:
EFSA
|
2022ko OMEren baliokidetasun toxikoko faktoreetan (BTF) oinarrituta, EFSAak asteko ahorakin onargarri (AAO) berri bat ezarri du, 0,6 pikogramokoa gorputz-pisuaren kilogramo bakoitzeko astean dioxinen eta dioxinen antzeko PCBen esposizio konbinaturako; balio hori 2005eko OMEren aurreko BTFak erabiliz 2018an ezarritako AAOa baino hiru aldiz txikiagoa da.
EFSAren zientzia-irizpen berriaren arabera, dioxinekiko eta dioxinen antzeko poliklorobifeniloekiko (PCB) elikagaien bidezko esposizioak Europako biztanleen osasunerako kezka izaten jarraitzen du.
AURKIKUNTZAK
EFSAk egiaztatu zuen Europako biztanleen elikagaien bidezko esposizioak gainditu egiten duela AAO berria adin-talde guztietan, eta behatu zuen gainditze-maila handienak adin txikiko haurren taldean zeudela.
Ebaluazioak adierazten du, halaber, kezka dagoela ugaltze-adinean dauden emakumeekiko, amaren bitartez eragina jasan dezaketen etorkizuneko ondorengo maskulinoengan izan ditzakeen ondorioengatik.
Dioxinak eta dioxinen antzeko PCBak elikakatean metatzen diren ingurumen-kutsatzaile iraunkorrak dira, eta animalia-jatorriko elikagaietan daude nagusiki, bereziki esnean eta esnekietan, haragian eta arrainean
ONDORIOAK
Jaio aurretik eta adin goiztiarrean izandako dioxinekiko eta dioxinen antzeko PCBekiko esposizioak ugalketa-arazoak sortu ditzake, esperma-kontzentrazio txikiagoa eragiten baitu bizitzaren ondorengo etapetan.
Ugaltze-adinean dauden emakumeen esposizioa murrizteak ondoriook jasateko arriskua murrizten lagundu dezake etorkizuneko ondorengoetan eta adin txikiko haurrengan.
GOMENDIOAK
- Baliokidetasun toxikoko faktore (BTF) egokiagoen garapena gizakientzat.
- Eredu toxikozinetikoak hobetzen jarraitzea.
- Landare-jatorriko elikagaien kutsadura-mailei buruzko datu gehiago biltzea.
- Substantzia horiek ama-esnean eta odolean duten presentziari buruzko datu gehigarriak biltzea, Europako herrialde gehiagotakoak lortuz.
- Substantzia horiek espermaren ekoizpenari nola eragiten dioten ulertzea.
- Animalia-jatorriko elikagaietako substantzia horien mailetan, elikagai-sortzaile diren animaliek ahoratutako lurraren ekarpenari buruz gehiago ikertzea.
Eguneraketa data: 2026/06/16

