Europako Herritarrentzat Birus enterikoen arriskuaren ebaluazioa elikakatean

EFSAk (EU-FORA programa) ebaluazio bat argitaratu du elikagaien bidez transmititzen diren birusen arriskuaren ebaluazioaren ebidentzia zientifikoaren egungo egoerari buruz, eskuragarri dauden datuak erabilita eremu horretan aurrera egiteko. Bibliografia berrikusi eta arriskua ebaluatzeko hainbat tresna erabili ondoren, arriskuen sailkapenak eta ebaluazioak egin ahal izan dira, baita gomendioak eman ere arriskuaren etorkizuneko ebaluazioei begira.

Elikagaien bidez transmititzen diren gaixotasun gehienek gastroenteritisa eragiten dute, batez ere birus bidez. Birus enteriko horiek elikagaietara transmititzen dira ur kutsatuen bidez edo prozesatzean behar bezala manipulatu ez direlako.

Gaur arte, birusei lotutako arriskuak kontrolatu eta ulertzeko eginiko arrisku mikrobiologikoen ebaluazioak (MRAk) mugatuak izan dira. Izan ere, zaila da birusak detektatu eta behatzea bakterioekin alderatuta. Horrek esan nahi du datu gutxiago daudela prebalentziari, kontzentrazioari eta inaktibazioari buruz; eta, beraz, birusek, pixkanaka, elikagaien bidezko gaixotasunen munduko karga handitzen jarraitzen dute.

Emaitza

Emaitzekin honako hauek egin dira:

  • Bibliografian oinarritutako ebidentzia zientifikoaren ebaluazioa
  • Birusen eta birusen bidez gehien kutsatutako elikagaien arteko sailkapen semikuantitatibo baten alderaketa
  • Inaktibazio-metodoen azterketa. Kuantitatiboki sailkatu da metodo bakoitzaren eraginkortasuna elikagaien bidez transmititutako birusen arriskua murriztu eta kudeatzeari dagokionez.

Gomendioak

Proiektuak honako gomendio hauek eman ditu arriskuaren etorkizuneko ebaluazioei begira:

  • Produkzioan zehar birusen prebentzioa eta kontrola arretaz aztertzea, eta teknologia berrien edo emergenteen inaktibazio-potentziala ebaluatzea.
  • Proiektu honen ondorioak oinarri gisa hartzea EBn elikagaien bidez transmititzen diren birusen arriskuaren sailkapen berri eta xehatua egiteko, eta, horretarako, bibliografiako datuak erabiltzea eta adituen iritziak aintzat hartzea.
  • Birusen inaktibazioari buruzko datu gehiago gehitzea programa informatikoetan eta mikrobiologia prediktiborako diseinatutako datu-baseetan, eta inaktibazio horretan elikagaien matrizearen eragina aintzat hartzea.
  • Birusaren inaktibazioa modelizatzea kozinatu gabeko elikagaien ekoizpen-prozesuan zehar, laborategietan esperimentatzearen bidez.

Giza kontsumorako uraren A bisfenolaren eta PFASen mugak

2026ko urtarrilaren 12an, 2020/2184 (EB) Zuzentarauaren I. eranskinean uraren kalitatea ebaluatzeko ezarritako balio parametriko batzuk indarrean sartu ziren. Berrikuntza gisa, A bisfenola eta PFASak daude, besteak beste….

Elikagai berri baten susmoa dagoenerako protokoloa

AESANek “Elikagai berri baten presentziagatiko susmoaren aurreko protokoloa” izeneko orientazio-dokumentua argitaratu du, 2026/03/18an Batzorde Instituzionalean onartua. Dokumentuak argitzen du nola jokatu behar den elikagai berri baten susmoaren aurrean, operadoreak berak…

562/2025 Errege Dekretuaren arabera bigarren peritu-irizpena eskatzeko eredua

| Iturria: AESAN | Kontrol ofizialak eta arlo horretako beste jarduera ofizial batzuk antolatzeko eta gauzatzeko arau-esparru berriak, uztailaren 1eko 562/2025 Errege Dekretuak, funtsezko aldaketa dakar eta kontrol ofizialeko zerbitzuak modernizatzea elikadura-kate osoan. 562/2025 Errege…

Cookiak doitu/Gestión de Cookies

Cookieak gure webgunearen erabilgarritasuna eta prozesuak hobetzeko edo gaitzeko erabiltzen dira. Cookieak desgaitu edo ezabatzen badira, gerta daiteke erabiltzaileek webgunearen aukerak ezin erabiltzea, edo webgunean diseinatu ez den moduan funtzionatu dezake arakatzaileak.

Gehiago jakin nahi izanez gero, gure Pribatasun politika irakurri.

Esta web utiliza cookies para que podamos ofrecerte la mejor experiencia de usuario posible. La información de las cookies se almacena en tu navegador y realiza funciones tales como reconocerte cuando vuelves a nuestra web o ayudar a nuestro equipo a comprender qué secciones de la web encuentras más interesantes y útiles.

Si quieres saber más lee nuestra Política de privacidad