Europako sortzen ari diren arriskuak 2018an

EFSAk txosten tekniko bat aurkeztu du. Txostenak sortzen ari diren arriskuak identifikatzeko prozeduretan parte hartzen duten talde guztien jarduerak laburtzen ditu eta 2018an Europan identifikatutako arriskuetan, garatzen ari diren metodologietan eta gauzatutako lankidetza-jardueretan jartzen du arreta.

Sortzen ari diren arriskuak

Sortzen ari diren 13 arrisku identifikatu ziren 2018an, eta bost taldetan sailkatu ziren:

  • Arrisku mikrobiologikoak: reobirusa arrain basatietan eta arrain-haztegietako arrainetan, neurotoxina botuliniko berria, fauna basatiaren gainean eginiko presiotik datozen animalien gaixotasunak, Leptospirak eragindako abortuen igoera, behien tuberkulosia azeri arruntetan eta coli ST131 elikadura-patogeno gisa.
  • Arrisku kimikoak: erle-argizari aizundua eta txakurrak pozoitzea ongarrietatik datorren errizinarekin.
  • Kontsumo-joera berriak: “janari beltz” koloreztatua karbono aktiboaren kantitate handiekin eta zoonosia txakur-okela legez kanpo kontsumitzeagatik.
  • Klima-aldaketa: zimitz marroiaren izurrite berria fruta- eta barazki-laborantzetan.
  • Prozesu edo teknologia berriak: kolagenoa elikagai eta pentsuetan, formaldehidoa erabiltzea Afrikako txerri-izurriaren aurka.

Beste sei arrisku aztertu ziren eta ondorioztatu zen jada ez zirela ez arriskuak ez sortzen ari ziren arriskuak: bakteriofagoak elikagaietan, produktu fitosanitarioen eta elikagai-gehigarrien gehiegizko erabilera, materialen migrazioa elikagaiekin kontaktuan, alergia erregina-jelea zuten elikagai-osagarrien kontsumoagatik, palma-olioa eta gehigarriak elikagaiekin kontaktuan.

Sortzen ari diren arriskuak identifikatzeko prozesua

Sortzen ari diren arriskuen lantaldeak sortzen ari diren arriskuak identifikatzeko prozesua berrikusi zuen, sor daitezkeen arazoak identifikatzean EFSAren ezagutza-sareen egitekoa deskribatzeko.

Emaitzek adierazten dute sortzen ari diren arriskuek ez dutela herritarrentzako kezka-maila handiagorik ezarritako arriskuak eurak baino. Horrenbestez, ondorioztatu da arriskuaren izaerari eta haren inguruko kezka-mailari buruzko informazioa jakinaraztean, arriskuaren hautematea proportzionala izatea lortzen dela.

Era berean, talde horrek zehaztu zuen komunikazioa sortzen ari diren arriskuak identifikatzeko prozesuaren ezinbesteko zatia zela.

Elikadura-iruzurra

Txosten honek ezartzen du elikadura-iruzurrak sortzen ari diren beste arrisku mota batzuk baino gehiago kezkatzen dituztela pertsonak, eta iturri baliotsua dela arriskuak identifikatzeko. Hortaz, EFSAk ondorioztatu du garrantzitsua dela Elikagaien Segurtasunari buruzko Arriskuen Ebaluazioaren lana hobeto txertatzea elikadura-iruzurrari buruzko ikerketetan.

Eguneraketa data: 2025/07/18

Truke saioak GUSTOS proiektuan

GUSTOS proiektuko zentro partaideek eskola-jantokietan egindako esku-hartzeen emaitzak partekatu dituzte. Online egindako truke saioetan elikagaien xahuketa prebenitzeko hezkuntza- eta gastronomia-arloko jardueren eragina baloratu ahal izan zen….

Euskadin dermatosi nodular kutsakorrerako neurriak malgutzea

Eusko Jaurlaritzak eta foru-aldundiek adostu dute dermatosi nodular kutsakorraren (DNK) aurka babesteko prebentzio-neurriak malgutzea, berriro ere behi-azienda duten azokak eta beste ekitaldi batzuk egin ahal izateko….

Cookiak doitu/Gestión de Cookies

Cookieak gure webgunearen erabilgarritasuna eta prozesuak hobetzeko edo gaitzeko erabiltzen dira. Cookieak desgaitu edo ezabatzen badira, gerta daiteke erabiltzaileek webgunearen aukerak ezin erabiltzea, edo webgunean diseinatu ez den moduan funtzionatu dezake arakatzaileak.

Gehiago jakin nahi izanez gero, gure Pribatasun politika irakurri.

Esta web utiliza cookies para que podamos ofrecerte la mejor experiencia de usuario posible. La información de las cookies se almacena en tu navegador y realiza funciones tales como reconocerte cuando vuelves a nuestra web o ayudar a nuestro equipo a comprender qué secciones de la web encuentras más interesantes y útiles.

Si quieres saber más lee nuestra Política de privacidad