European Green Deal (Europako Itun Berdea)
Europako Itun Berdea ibilbide-orri bat da EBko ekonomia jasangarria izan dadin, klimaren eta ingurumenaren arloko erronkak jarduera-arlo guztietan aukera bihurtuz eta trantsizioa guztiontzat bidezkoa eta integratzailea izan dadin eraginez.
Ekonomiaren sektore guztiak hartzen ditu, batez ere garraioa, energia, nekazaritza, eraikinak eta industriak, hala nola siderurgia, zementua, IKTak, ehunak eta produktu kimikoak.
Farm to Fork (Baserritik Mahaira)
2020an, Europako Batzordeak Baserritik Mahaira Estrategia aurkeztu zuen, elikadura-sistema bidezkoagoa, osasungarriagoa eta ingurumena errespetatzen duena izateko
Estrategia hori Europako Itun Berdearen (Green Deal) barruan dago, eta haren helburua da elikagaien segurtasuna babestuko duen eta elikadura osasungarri eta jasangarrirako sarbidea bermatuko duen elikadura-sistemarako trantsizioa erraztea, elikagaien xahuketa murriztuz.
Estrategiak elikagaien ekoizpen- eta kontsumo-kate osoko neurriak hartzen ditu, lehen sektorea barne. Nekazaritza- eta arrantza-politika bateratuak (PAC eta PPC) funtsezko tresnak izaten jarraituko dute lehen sektorea elikadura-sistema jasangarrietarako trantsizioan laguntzeko. Horretarako, Itun Berdearen asmoak islatu beharko dituzte, eta finantzaketa-fluxu berrien bidez praktika jasangarriak bultzatu.
Estrategia horren helburu nagusien artean, honako hauek nabarmentzen dira: pestizida kimikoen, ongarrien eta antimikrobianoen erabilera eta arriskua murriztea, eta ekoizpen ekologikoa sustatzea.

Estrategia hori ez da legegintza-dokumentu bat, ibilbide-orri bat baizik, datozen urteetan abian jarri beharreko ekimenen multzo bat biltzen duena, eta, kasu askotan, aldaketak ekarriko ditu elikagai-sistema jasangarrietarako arau-esparru bat ezartzeko orduan.
“Farm to Fork” helburu nagusiak
Batzordeak eremu bakoitzean proposatzen dituen jardueretako batzuk honako hauek dira:
- Krisi-garaian elikagaien hornidura eta elikagaien segurtasuna bermatzeko kontingentzia-plana, zeinak barne hartuko baititu arriskua ebaluatzeko eta kudeatzeko neurriak eta erantzun koordinatuko mekanismoak.
- Plagizidek ingurumenerako duten arriskuaren ebaluazioa indartzea eta plagizidei buruzko estatistikei buruzko adierazle berriak garatzea.
- Elikagaien iruzurraren aurkako borroka areagotzea, operadoreentzat lehia-baldintza bidezkoak lortzeko eta kontrol- eta zaintza-agintaritzen ahalmenak indartzeko.
- EB osoan 2023rako elikagaien xahuketa murrizteko helburu juridikoki lotesleak proposatzea.
- Kontsumo lehenetsiaren etiketatzeari eta iraungitze-datari buruzko arauak berrikustea.
- Plagiziden erabilera jasangarriari buruzko Zuzentaraua berrikustea, Izurrien Kudeaketa Integratuari buruzko xedapenak hobetuz, eta uztak babesteko helburuarekin izurriteak eta gaixotasunak kudeatzeko metodo alternatibo seguruak sustatuz.
- Substantzia aktibo biologikoak dituzten pestiziden erabilera sustatzea.
- Mantenugaien (fosforoa eta nitrogenoa) kudeaketa integraturako ekintza-plana.
- Nekazaritza ekologikoari buruzko ekintza-plana, sektorearen garapen ekonomiko iraunkorra bermatzeko eta produktu horien eskaria sustatzeko.
- Nekazaritzako produktuak sustatzeko programa berrikustea, ekoizpen eta kontsumo jasangarriari egiten dioten ekarpena handitzeko.
- Nekazariek, kooperatibek eta ekoizle-erakundeek elikagaien hornidura-katean duten posizioa indartzen duten nekazaritza-arauak hobetzea.
- Animalietan antimikrobianoen erabilera zuhurra eta arduratsua sustatzea.
- Albaitaritzako sendagaiei eta pentsu sendagarriei buruzko erregelamendu berriak aplikatzea.
- Karbonoaren ikuspegitik abeltzaintzako ekoizpen-metodo jasangarrienak eta eraginkorrenak babestea, hala nola, berotegi-efektuko gasen aztarna, uraren eta airearen kutsadura murrizten laguntzen duten pentsuak.
- Animalien garraioaren eta hiltzearen arloan, animalien ongizatearen araudia berrikusi.
- Animalien ongizatea etiketatzeko aukerak aztertzea, abeltzaintza ustiategietako iraunkortasun-ahaleginak herritarren eskaerarekin bat etor daitezen.
- Arrainen populazioak maila jasangarrietan egon daitezen lortzeko ahaleginak areagotzea, adibidez, bazterkinek eragiten duten xahuketa murriztuz.
- Klima-aldaketak eragindako arriskuei nola heldu zaien ebaluatu.
- Itsasoko elikagaien iraunkortasuna eta karbono-aztarna txikia duten proteina-iturrien erabilera bermatzeko ekimenak.
- Akuikulturarako estrategia berrikustea, itsasoko elikagai dibertsifikatuagoen ekoizpena eta kontsumoa sustatzeko aldi berean ingurumenaren eta animalien ongizatearen babes-maila handiagoak bermatuz.
- Alga bidezko elikagai jasangarrien eta pentsuetarako lehengai alternatiboak duten potentzial osoa gaitzea.
- Elikagaien industria jardunbide egokietara bideratzea, kontsumitzaileek aukera osasungarriak eta jasangarriak aukeratzea errazten dutenak.
- Elikagai prozesatuak birformulatzeko ekimenak.
- Nutrizio-profilak egitea, koipe, azukre eta gatz asko duten elikagaien sustapena murrizteko.
Proteina alternatiboen eskuragarritasuna eta hornikuntza handitzeko ikerketa sustatzea, hala nola landare-proteinak, proteina mikrobianoak, itsas proteinak eta intsektuen proteinak, eta haragiaren ordezkoak. - Borondatezko konpromisoak sustatzea, EBren jokabide-kode baten bidez, enpresa-praktika eta marketin arduratsua sustazeko.
- Hornidura-katean iraunkortasuna sustatzen duten ekimen kolektiboei zuzendua, lehiakortasun arauen argitzea.
- Elikagai jasangarriak etiketatzeko esparru bat sortzea, nutrizio-, klima-, ingurumen- eta gizarte-alderdiak kontutan hartuta.
- Produktu jakin batzuen jatorriaren nahitaezko adierazpenak.
- Propietate nutritiboei buruzko informazioa ontzien aurrealdean nahitaezko etiketatzea.
- Borondatezko adierazpen ekologikoak harmonizatzea.
- Elikadura osasungarria eta jasangarria sustatzea eskola eta erakunde publikoetan.

