Euskadik Neekazaritzako Elikakatearen Kontrol Ofiziala hobetzen duen Plan bat arautu du 16/10/03

  • Plana euskal erakunde guztien adostasunarekin sortu da, eta Eusko Jaurlaritzak onartu du, Elika Fundazioaren aholkularitzarekin
  • Funtsezkoa izango da nekazaritzako elikakatearen kontrol ofizialak koordinatzeko eta hobetzeko, arlo horretako agintaritza eskudun guztientzako lan-sistema bateratu bat ezarri baitu

Eusko Jaurlaritzak ontzat jo du EAEko Nekazaritzako Elikakatearen Kontrol Ofizialaren 2016-2020ko Plana arautzen duen Agindua, Ekonomiaren Garapeneko eta Lehiakortasuneko sailburuak emandakoa. Agindu horrek, hain zuzen, elikagai eta pentsuen segurtasunari eta kalitateari dagozkion arauak betetzen ditu, baita arlo horretan diharduten EAEko agintaritza guztien arteko koordinazio-behar bereziak ere.

Plana Nekazaritza eta Elikadura Politikaren 17/2008 Legeari jarraikiz jarri da martxan, eta aurrerabide handia ekarri du administrazioek nekazaritzako elikakate osoan egiten diren kontrol ofizialak integratzeko gauzatzen duten lankidetzan eta koordinazioan. Hala, planaren bidez zenbait hutsune aurkitu dira esparru horretan, eta kontrol ofizialerako erabil daitezkeen baliabideak optimizatzea lortu da.

Plana osatzeko, elkarlanean aritu dira Eusko Jaurlaritzaren Ekonomiaren Garapena eta Lehiakortasuna Saila, foru-aldundietako nekazaritza- eta abeltzaintza-sailak eta Elika Fundazioa. Metodologia erabat parte-hartzailea erabili dute,eta 40 pertsonatik gora aritu dira, lantaldeak osatuta.

Euskal errealitatera egokitua

Planak nekazaritzaren, abeltzaintzaren, arrantzaren eta elikaduraren sektoreei eragiten die. Europako lege-esparrua eta Administrazio Zentralak ezartzen dituen oinarriak errespetatzen ditu, baina, hori bai,EAEko elikagaien ekoizpen-sistemen errealitatera eta erkidegoko administrazioaren egitura berezietara egokituta dago.

Planak, zehazki, azaltzen du zer-nolako kontrolak egiten diren elikagai eta pentsuen segurtasunarekin, animalia-osasunarekin, landare-osasunarekin, animalia-ongizatearekin, giza kontsumorako ez diren animalia-azpiproduktuekin, elikagaien kalitate komertzialarekin eta bereiziarekin eta nekazaritza ekologikoarekin lotutako legeria betetzen dela egiaztatzeko.

Ikuspegi prebentiboa

Kontrol ofizial horien helburua da arriskuak gertatu baino lehenago detektatzea eta ezabatzea. Hori dela eta, kontrolak zehatz-mehatz planifikatzen dira, analisi zorrotz batean oinarrituta. Gainera, kalitate gorenaren, eraginkortasunaren, efizientziaren eta proportzionaltasunaren irizpideei jarraituz egin behar dira kontrolak, eta, aldi berean, malgu jokatu behar da, tokiko eta kalitatezko produktuak ekoitzi eta merkaturatzen dituzten operadore txikiei irauteko eta sustatzeko modua emateko, betiere higieneari, ingurumenari eta animalia-ongizateari dagozkien arauak beteta.

Plana bost urtez egongo da indarrean (2016-2020), bat etor dadin Europako estrategiekin eta Elikakatearen Kontrol Ofizialerako III. Plan Nazionalarekin. Horrela, denbora nahikoa egongo da beharrizanak modu objektiboan aztertzeko eta lehentasunak ezartzeko, baita aurreikusitako lan guztiak egiteko ere.

AGINDUA, 2016ko irailaren 16koa, Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasuneko sailburuarena, zeinaren bidez EAEko Nekazaritza Elikagaien Katearen Kontrol Ofizialerako Plana onesten baita.

EAEko Nekazaritza Elikagaien Katearen Kontrol Ofizialerako Plana

Eguneraketa data: 2025/07/18

FSAIren gida RTEn Listeria monocytogenes-ren irizpideari buruz

Arau berria kontsumitzeko prest dauden zenbait elikagairi aplikatzen zaie, baldin eta Listeria haztea eragin badezakete eta kozinatu gabe eta mikroorganismoa ezabatuko duen beste tratamendurik aplikatu gabe kontsumitzen badira. Gehien eragindakoen…

Hegazti-gripearen Europako egoeraren eguneratzea

Elikagaien Segurtasuneko Europako Agintaritzak (EFSA) patogenotasun handiko hegazti-gripearen (PHHP) Europako egoerari buruzko informazioa eman du, 2026ko udaberriari dagokiona….

Teknika genomiko berriei (TGB) buruzko Erregelamendua

Europar Batasunak (EB) 2026/1388 Erregelamendua onetsi du, zeinak ezartzen baitu arau-esparru berri bat teknika genomiko berri (TGB) jakin batzuen bidez (hala nola edizio genetikoa) lortutako begetalentzat. Erregelamendu berri horren xedea…

“Fruktosa-iturririk gabekoa” aipamena erabiltzea: interpretazio-oharra

| Iturria: AESAN | Bi patologia daude, zeinak organismoan fruktosa behar bezala metabolizatzen eta xurgatzen uzten ez dutenak Fruktosa azukre bat da, frutetan, barazkietan eta eztian berez dagoena, baina badira propietate edulkoratzailea izateagatik erabiltzen diren…

Cookiak doitu/Gestión de Cookies

Cookieak gure webgunearen erabilgarritasuna eta prozesuak hobetzeko edo gaitzeko erabiltzen dira. Cookieak desgaitu edo ezabatzen badira, gerta daiteke erabiltzaileek webgunearen aukerak ezin erabiltzea, edo webgunean diseinatu ez den moduan funtzionatu dezake arakatzaileak.

Gehiago jakin nahi izanez gero, gure Pribatasun politika irakurri.

Esta web utiliza cookies para que podamos ofrecerte la mejor experiencia de usuario posible. La información de las cookies se almacena en tu navegador y realiza funciones tales como reconocerte cuando vuelves a nuestra web o ayudar a nuestro equipo a comprender qué secciones de la web encuentras más interesantes y útiles.

Si quieres saber más lee nuestra Política de privacidad