Euskadiko Elikagaien Segurtasunerako Zientzia Batzorde berria eratu da

Duela gutxi berritu dira Euskadiko Elikagaien Segurtasunerako Zientzia Batzordea osatzen duten kideak. Batzorde hori organo independentea da, eta xede du euskal administrazioari zientzia-aholkularitza eskaintzea, elikagaien arriskuen kudeaketa ebidentzia zientifikorik onenetan oinarritu ahal izan dezan.

63/2009 Dekretuak, Euskal Autonomia Erkidegoko elikadura arriskuak ebaluatzeko, aztertzeko eta horien gaineko aholkuak emateko organoak sortzen dituenak, arautzen ditu Zientzia Batzordearen osaera eta funtzioak. Dekretu horren arabera, Zientzia Batzordea diziplina anitzekoa izango da, eta elikagaien arriskuei loturiko ezagutza guztiak aintzat hartuko ditu. Gaur egun, hauek dira diziplina anitzeko talde horrek dituen ezagutza-arloak:

  • Animalien ekoizpena eta osasuna.
  • Landareen ekoizpena eta osasuna.
  • Arrisku kimikoak – Toxikologia.
  • Arrisku mikrobiologikoak – Mikrobiologia.
  • Giza epidemiologia eta osasun publikoa.

Zientzia Batzordearen osaera 5 urtean behin berrikusten da. Hura osatzen duten pertsonak esperientziaren eta ezagutzen arabera hautatzen dira, curriculum vitaean adierazitakoari jarraikiz. Aditu horiek norbanako gisa osatzen dute Batzordea, eta ez dituzte ordezkatzen euren lantokiak.

2018-2022 aldirako, honako hauek osatuko dute Euskadiko Elikagaien Segurtasunerako Zientzia Batzordea:

  • Javier Guitián Martínez, Albaitaritza Epidemiologiako katedraduna.
  • Amaia Ortiz Barredo, Landareen Ekoizpenean eta Osasunean aditua.
  • Antonio Pla Martínez, Elikagaien Toxikologian katedraduna.
  • Antonio Martínez López, Elikagaien Teknologiaren arloko ikerketa-irakaslea.
  • Pilar Amiano Etxezarreta, Giza Epidemiologian eta Osasun Publikoan aditua.

Euskal administrazioak ELIKA izendatu du Zientzia Batzorde horren idazkari tekniko. Funtzio hauek izango ditu, besteak beste: bilerak deitzea, bilerak dinamizatzea, akta jasotzea, lanari buruzko informazioa eta dokumentazioa jaso eta banatzea, eta Zientzia Batzordea berritzeak dakartzan administrazio-kudeaketa guztiak egitea.

Eguneraketa data: 2025/07/21

Truke saioak GUSTOS proiektuan

GUSTOS proiektuko zentro partaideek eskola-jantokietan egindako esku-hartzeen emaitzak partekatu dituzte. Online egindako truke saioetan elikagaien xahuketa prebenitzeko hezkuntza- eta gastronomia-arloko jardueren eragina baloratu ahal izan zen….

Euskadin dermatosi nodular kutsakorrerako neurriak malgutzea

Eusko Jaurlaritzak eta foru-aldundiek adostu dute dermatosi nodular kutsakorraren (DNK) aurka babesteko prebentzio-neurriak malgutzea, berriro ere behi-azienda duten azokak eta beste ekitaldi batzuk egin ahal izateko….

Cookiak doitu/Gestión de Cookies

Cookieak gure webgunearen erabilgarritasuna eta prozesuak hobetzeko edo gaitzeko erabiltzen dira. Cookieak desgaitu edo ezabatzen badira, gerta daiteke erabiltzaileek webgunearen aukerak ezin erabiltzea, edo webgunean diseinatu ez den moduan funtzionatu dezake arakatzaileak.

Gehiago jakin nahi izanez gero, gure Pribatasun politika irakurri.

Esta web utiliza cookies para que podamos ofrecerte la mejor experiencia de usuario posible. La información de las cookies se almacena en tu navegador y realiza funciones tales como reconocerte cuando vuelves a nuestra web o ayudar a nuestro equipo a comprender qué secciones de la web encuentras más interesantes y útiles.

Si quieres saber más lee nuestra Política de privacidad