Elikagaien xahuketa eskola-jantokietan saihesteko Europako web-mintegia
– Online jardunaldia ingelesez –
GUSTOS Europako proiektuaren esparruan, ELIKAk web-mintegi bat antolatu du eskola-jantokietan elikagaien xahuketa prebenitzeko eta murrizteko esperientziak eta soluzioak partekatzeko helburuarekin
Jardunaldiak arlo horretan lan egiten duten Europako proiektu eta erakundeak bilduko ditu, eskola-jantokietan aplika daitezkeen metodologiak, esperientziak eta jardunbide egokiak partekatzeko.
Saioa zuzenduta dago jatetxe kolektiboei, ikastetxeei, ikertzaileei, elikagaien arloko profesionalei, administrazio publikoei, gizarte zibileko erakundeei eta eskola-jantokietan elikagaien xahuketa prebenitzeko eta murrizteko helburua duen beste edozein eragile interesduni.


