Home/Ezagutu gaitzazu / Ingurumena

Ingurumena

Bi zutabe nagusi dira ELIKAren Ingurumen Politikaren euskarri:

  • Gure jarduerak ingurumenean duen eragina murriztea, geure prozesuetarako beharrezkoak diren natur eta energia baliabideen eta lehengaien kontsumoa albait gehien murriztuz, eta albait hondakin gutxien sortuz.
  • Informazio, prestakuntza eta lan giro egokia eskaintzea geure langileei ahalegina egin dezaten erakundearen ingurumen arloko helburuak eskuratzearren.

Arazo nagusia sortzen ditugun hondakinak dira: papera, inprimagailu eta fotokopiagailuen tonerra, beira eta plastikoa. Hondakin horiek modu egokian tratatzeko, suntsitu, berrerabili eta birziklatu egiten ditugu.

Geure erakundean sistema bat garatu dugu sor litezkeen hondakin mota ezberdinak bereizteko.

Geure erakundea Arkauteko Parke Teknologikoan dago eta bertan badaude papera eta plastikoa biltzeko edukiontziak; beraz, halako kasuetarako gomendagarriena den “ziklo garbia” betetzen dela bermatzen dugu.

Inprimagailu eta fotokopiagailuen toner guztiak birziklatzen ditugu. Gainera, energia kontsumoa kontrolatu eta arrazionalizatu egiten dugu, eta horrekin batera kontsumo elektrikoa murrizteko praktika egokiak ditugu.

Cookiak doitu/Gestión de Cookies

Cookieak gure webgunearen erabilgarritasuna eta prozesuak hobetzeko edo gaitzeko erabiltzen dira. Cookieak desgaitu edo ezabatzen badira, gerta daiteke erabiltzaileek webgunearen aukerak ezin erabiltzea, edo webgunean diseinatu ez den moduan funtzionatu dezake arakatzaileak.

Gehiago jakin nahi izanez gero, gure Pribatasun politika irakurri.

Esta web utiliza cookies para que podamos ofrecerte la mejor experiencia de usuario posible. La información de las cookies se almacena en tu navegador y realiza funciones tales como reconocerte cuando vuelves a nuestra web o ayudar a nuestro equipo a comprender qué secciones de la web encuentras más interesantes y útiles.

Si quieres saber más lee nuestra Política de privacidad