|
Iturria: FAO
|
Nekazaritza eta Elikadurarako Nazio Batuen Erakundeak (FAO) txosten berri batean ohartarazi du iruzurrak gora egin duela arrantza- eta akuikultura-sektorean. Txosten horretan, iruzur-mota ohikoenak identifikatu ditu, zeinek arriskuan jartzen baitute kontsumitzaileen osasuna eta itsasoaren jasangarritasuna.
Argitaratu berri den txostenaren arabera, arrantzako produktuen % 20, gutxienez, gaizki etiketatuta daude, eta ohikoena da espezieak ordeztea eta gaizki etiketatzea. Arazo hori bereziki ohikoa da jatetxe eta produktu prozesatuen kasuan; izan ere, horietan zaila izaten da produktuaren benetako jatorria identifikatzea.
Txostenak bederatzi iruzur mota identifikatzen ditu, hala nola aizuntzea (substantziak gehitzea itxura aldatzeko edo pisua handitzeko), faltsutzea, balio handiko espezieen ordez merkeagoak erabiltzea, produktuak baimendu gabeko merkatuetara desbideratzea edo etiketak manipulatzea. Jardunbide horiek, batik bat arrazoi ekonomikoek bultzatuta, kalte egin diezaiekete osasun publikoari, kontsumitzaileen konfiantzari eta itsasoko baliabideen jasangarritasunari.
Iruzurrari aurre egitea
Egoera horri aurka egiteko, FAOk proposatu du trazabilitatea indartzea, etiketatze-sistemak bateratzea (izen zientifikoak erabiltzeko derrigortasuna barne) eta teknologia aurreratuak baliatzea, hala nola DNAren analisia, produktuen benetakotasuna egiaztatzeko.
Gainera, azpimarratu du elikadura-iruzurrari aurre egiteko, modu koordinatuan jardun behar dutela administrazioek, industriak eta kontsumitzaileek, elikakatean gardentasuna eta segurtasuna berma daitezen.
Eguneraketa data: 2026/06/24

