BASERRITIK MAHAIRA: elikadura-sistema jasangarriagoetarako trantsizioa

Europako Batzordeak Baserritik Mahaira Estrategia argitaratu du, elikadura-sistema jasangarriagoa, osasungarriagoa eta ingurunearekiko adeitsuagoa izan dadin. Estrategia hori Europako Itun Berdearen (Green Deal) barruan dago eta xede du elikadura-sistema jasangarriagorako trantsizioa, zeinak elikagaien segurtasuna babestuko duen eta bermatu egingo duen elikadura osasungarria eta jasangarria eskuratzea, eta, halatan, elikagaien xahuketa murriztea.

Estrategiak elikagaien ekoizpen- eta kontsumo-kate osoko neurriak biltzen ditu, lehenengo sektorea barne. Europako nekazaritza eta arrantza arloko politikek (PAC eta PPC) jarraituko dute lanabes nagusiak izaten lehenengo sektoreari laguntzeko elikadura-sistema jasangarrietarako trantsizioan; eta, horretarako, Itun Berdearen asmoak jaso eta jardunbide jasangarriak sustatu beharko dituzte finantzazio-fluxu berrien bidez. Era berean, ikerketa eta berrikuntza izango dira funtsezko eragileak elikadura-sistema jasangarri, osasungarri eta integratzaileetarako trantsizioa arintzeko, Horizon Europeren bidez.

Estrategiaren xede nagusien artetik honako hauek azpimarratu behar dira: batetik, pestizida kimikoen, ongarrien eta antimikrobianoen erabilera eta arriskua murriztea, eta, bestetik, ekoizpen ekologikoa areagotzea.

Estrategia hori ez da lege-dokumentu bat, ibilbide orri bat baizik. Orri horrek datozen urteetan abian jartzeko ekimenak biltzen ditu, eta askotan elikadura-sistema jasangarrien arau-esparrua ezarriko duten aldaketak ekarriko dituzte. Honako hauek dira Batzordeak hainbat arlotan proposatzen dituen jarduketetako batzuk:

Elikagaien Segurtasuna


  • Krisi-garaian elikagaien hornidura eta elikagaien segurtasuna bermatzeko kontingentzia-plana egitea, arriskua ebaluatzeko eta kudeatzeko neurriak eta erantzun koordinatuko mekanismoak barne hartuko dituena.
  • Pestizidek ingurumenean duten arriskuaren ebaluazioa indartzea eta pestizidei buruzko estatistiken inguruko adierazle berriak garatzea.
  • Elikadura-iruzurraren aurkako borroka indartzea, eragileentzako bidezko lehia-baldintzak lortzeko eta kontrol- eta zaintza-agintarien ahalmenak indartzeko.

 

Elikagaien xahuketa


  • Juridikoki lotesleak diren xedeak proposatzea, 2023rako elikagaien xahuketa murrizteko EB osoan.
  • Lehentasunezko iraupen-dataren eta iraungitze-dataren etiketei buruzko arauak berrikustea.

 

Nekazaritza


  • Pestiziden erabilera jasangarriari buruzko Zuzentaraua berrikustea, izurriteen kudeaketa integralari buruzko xedapenak hobetzeko eta uztak izurriteetatik eta gaixotasunetatik babesteko metodo alternatibo seguruagoen erabilera sustatzeko.
  • Substantzia aktibo biologikoak dituzten pestiziden erabilera sustatzea.
  • Nutrienteen (fosforoa eta nitrogenoa) kudeaketa integralerako ekintza-plana egitea.
  • Nekazaritza Ekologikoari buruzko ekintza-plana egitea, sektorearen garapen ekonomikoa bermatu eta produktu horien eskaria bultzatuko duena.
  • Nekazaritza produktuak sustatzeko programa berrikustea, ekoizpen eta kontsumo jasangarriari egiten dion ekarpena areagotzeko.
  • Elikagaien hornidura-katean nekazarien, euren kooperatiben eta ekoizleen erakundeen posizioa sendotzen duten nekazaritza-arauak hobetzea.

Abeltzaintza


  • Animaliengan antimikrobianoen erabilera zuhurra eta arduratsua sustatzea.
  • Albaitaritza-sendagaiei eta pentsu sendagarriei buruzko arau berriak aplikatzea.
  • Abeltzaintza arloko ekoizpen-metodo jasangarriago eta karbonoaren arloan efizienteagoak babestea, besteak beste negutegi-efektuko gasen aztarna eta horiekin lotutako ur- eta aire-kutsadurak murrizten laguntzen duten pentsuak.
  • Animalien ongizateari buruzko araudia berrikustea, animalien garraioari eta hilketari dagokienez.
  • Animalien ongizatea etiketatzeko aukerak aztertzea, abeltzaintza-ustiategietako jasangarritasun-ahaleginak herritarren eskaerarekin lotzeko.

 

Arrantza


  • Arrain-populazioak maila jasangarrietan egotea lortzeko ahaleginak areagotzea, besteak beste, bazterkinen ondoriozko xahuketa-maila murriztuta.
  • Klima-aldaketak eragiten dituen arriskuen azterketa ebaluatzea.
  • Itsasoko elikagaien jasangarritasuna eta karbono-aztarna murriztua duten proteina-iturrietarako sarbidea bermatzeko ekimenak garatzea.
  • Akuikulturarako estrategia berrikustea, itsasoko elikagai askotarikoen ekoizpena eta kontsumoa sustatzeko eta ingurumenaren babesaren eta animalien ongizatearen maila handiak sustatzeko.
  • Algak dituzten elikagai jasangarrien eta pentsuetarako lehengai alternatiboen indar osoa gaitzea.

 

Elikagaien industria


  • Elikagaien industria bideratzea aukera osasungarria eta jasangarria kontsumitzaileentzat aukera errazena izatea ahalbidetuko duten praktiketara.
  • Elikagai prozesatuak berriz formulatzeko ekimenak garatzea.
  • Nutrizio-profilak egitea, koipe, azukre eta gatz ugariko elikagaien sustapena murrizteko.
  • Ikerketa sustatzea, proteina alternatiboen (besteak beste landare-proteinak, mikrobio-proteinak, itsasokoak eta intsektu-proteinak) eta haragiaren ordezkoen eskuragarritasuna eta hornidura handitzeko.
  • Borondatezko konpromisoak bultzatzea, EBren jardunbideari buruzko kode baten bidez, enpresa- eta marketin-praktika arduratsuei begira.
  • Lehia-arauak argitzea, hornidura-kateetan jasangarritasuna sustatzen duten ekimen kolektiboetarako.

 

Elikagai osasungarriak eta jasangarriak hautatzeko informazioa


  • Elikagai jasangarrien etiketen esparrua osatzea, horietan nutrizio-, klima-, ingurumen- eta gizarte-alderdiak gehitzeko.
  • Produktu jakin batzuetan jatorri-adierazpenak derrigor adieraztea
  • Ontzien aurrealdean, nutrizio-propietateei buruzko derrigorrezko etiketa jartzea.
  • Borondatezko adierazpen ekologikoak bateratzea.
  • Eskola eta erakunde publikoetan elikadura osasungarria eta jasangarria sustatzea.

Giza kontsumorako uraren A bisfenolaren eta PFASen mugak

2026ko urtarrilaren 12an, 2020/2184 (EB) Zuzentarauaren I. eranskinean uraren kalitatea ebaluatzeko ezarritako balio parametriko batzuk indarrean sartu ziren. Berrikuntza gisa, A bisfenola eta PFASak daude, besteak beste….

Elikagai berri baten susmoa dagoenerako protokoloa

AESANek “Elikagai berri baten presentziagatiko susmoaren aurreko protokoloa” izeneko orientazio-dokumentua argitaratu du, 2026/03/18an Batzorde Instituzionalean onartua. Dokumentuak argitzen du nola jokatu behar den elikagai berri baten susmoaren aurrean, operadoreak berak…

562/2025 Errege Dekretuaren arabera bigarren peritu-irizpena eskatzeko eredua

| Iturria: AESAN | Kontrol ofizialak eta arlo horretako beste jarduera ofizial batzuk antolatzeko eta gauzatzeko arau-esparru berriak, uztailaren 1eko 562/2025 Errege Dekretuak, funtsezko aldaketa dakar eta kontrol ofizialeko zerbitzuak modernizatzea elikadura-kate osoan. 562/2025 Errege…

Cookiak doitu/Gestión de Cookies

Cookieak gure webgunearen erabilgarritasuna eta prozesuak hobetzeko edo gaitzeko erabiltzen dira. Cookieak desgaitu edo ezabatzen badira, gerta daiteke erabiltzaileek webgunearen aukerak ezin erabiltzea, edo webgunean diseinatu ez den moduan funtzionatu dezake arakatzaileak.

Gehiago jakin nahi izanez gero, gure Pribatasun politika irakurri.

Esta web utiliza cookies para que podamos ofrecerte la mejor experiencia de usuario posible. La información de las cookies se almacena en tu navegador y realiza funciones tales como reconocerte cuando vuelves a nuestra web o ayudar a nuestro equipo a comprender qué secciones de la web encuentras más interesantes y útiles.

Si quieres saber más lee nuestra Política de privacidad