Fitosanitarioak erabiltzeagatiko arriskua murrizteko bidean 12/12/11

Plagen Kudeaketa Integratua eta giza osasunerako eta ingurumenerako arriskuak murriztea dira Espainiako Gobernuak onetsitako Fitosanitarioen erabilera iraunkorrerako Ekintza Planaren helburuak.

Nekazaritza eta Landa-garapenaren Sektoreko Konferentziaren bidez, MAGRAMAk Produktu Fitosanitarioen Erabilera Iraunkorrerako Ekintza Plan Nazionala onetsi du, Zuzentarau Erkidean aurreikusitako epeak betez.

Aipatutako helburuak lortzeko, gaiaz arduratzen diren administrazio eskudunek, fitosanitarioen ekoizpen- eta banaketa-sektoreak, nekazariek eta beste erabiltzaile profesionalek bete beharreko neurriak, egutegiak, helmugak eta betekizunak ezartzen ditu Planak.

Bestalde, aurreikusi egin da dagoeneko existitzen diren tresnak bultzatzea eta prestakuntzaren, aholkularitzaren, ikerketaren eta berrikuntzaren esparruan tresna berriak martxan jartzea. Halaber, Planak bestelako xede zehatzak ere baditu: produktu fitosanitarioen erabilera iraunkor eta seguruari buruzko prestakuntza eta informazioa hobetzea, ikerketa eta berrikuntza sustatzea, eta plagen kudeaketa integratuaren esparruko transferentzia teknologikoa.

Horrela, plagak, gaixotasunak eta belar txarrak kontrolatzeko eraginkorrak diren, baina osasuna eta ingurumena errespetatzen dituzten produktu fitosanitarioen erabilgarritasuna sustatu nahi da. Beste alde batetik, produktu fitosanitarioak merkaturatu eta erabiltzearen inguruko zaintza-programak indartuko dira, eta produktu horiek esparru minberetan eta babes berezia behar duten natur eremuetan erabiltzetik eratorritako arriskua murriztuko da.

Eguneraketa data: 2025/08/20

Europan txerri-izurri afrikarrari buruzko txosten zientifiko berria

Elikagaien Segurtasuneko Europako Agintaritzak (EFSA) txerri-izurri afrikarrari (TIA) buruzko urteko txosten epidemiologikoa argitaratu du, zeinaren bidez gaixotasunak 2025. urtean Europar Batasunean (EB) eta alboko herrialdeetan izan duen egoera aztertzen duen….

Bektoreek transmititutako gaixotasunen arriskuen ebaluazioa EBn

Elikagaien Segurtasuneko Europako Agintaritzak (EFSA) Europar Batasunean 5 bektore talde handik transmititutako gaixotasunak sartu eta hedatzeko arriskuari buruzko ebaluazio zientifikoa eguneratu du, Abereen osasunerako eta “ONE-Health” osasun publikorako interesekoak diren…

AESANek fruktosarekiko bi intolerantzia mota ebaluatu ditu

AESANen Batzorde Zientifikoak zientzia-irizpen bat argitaratu du, eta horretan deskribatu ditu elikagaietan presente dagoen fruktosa ingeritzeari lotutako bi patologiak: fruktosarekiko intolerantzia hereditarioa (FIH) eta fruktosarekiko hesteetako intolerantzia. Elikagaiak egoki etiketatzea,…