FOODRUS proiektuaren azken ekitaldiko ondorioak: Irtenbideak eta lankidetza etorkizuneko elikadura-sistema jasangarrientzat

FOODRUS eta CO-FRESHeko bazkideek joan den asteburuan (martxoak 13 eta 14) izan dituzte azken ekitaldiak bazkide komunikazio-arduradunaren egoitzan, Greenovate-ren egoitzan, Bruselan. Proiektuen emaitzak aztertu eta eztabaidatu dituzte, baita irtenbide berritzaileak eta etorkizuneko elikadura-sistema jasangarriei forma emango dieten lankidetzako ekintzak ere. FOODRUSen azken ekitaldian 18 hizlari eta 60 bertaratu baino gehiago izan ziren eta ELIKA izan zen Europako beste proiektu senidetuekin lankidetza-saioa moderatzearen arduraduna.

 “FOODRUS proiektuan lortutako emaitzez gain, EBk finantzatutako beste proiektuekin dagoen lankidetza estuari esker ezagutzak, esperientziak eta ikasitako ikasgaiak partekatu ahal izan dira. Europako zenbait lurraldetan lortutako emaitzak ere hedatu ahal izan dira eta indarrak batu dira EBren esparruan arauzko gomendioak garatzeko, etorkizuneko elikadura-sistema jasangarriei forma emateko”.

Ainhoa Alonso, FOODRUSeko koordinatzailea (Deustuko Unibertsitatea)

FOODRUSen azken ekitaldiko puntu nabarmenak izan ziren, besteak beste:

Irtenbide berritzaileak

FOODRUS proiektuak elikagaien xahutze eta galerarekin lotutako erronkei heldu zien eta 23 irtenbide zirkular berritzaile ebaluatu zituen. Adibideetako batzuek irtenbide teknologikoak (“blockchain” tresnak elikagaien xahutzea eta galera kudeatzeko), sozialak (hezkuntzarako materialak eta herritarren zientzia kontsumo-ohitura osasuntsuak sustatzeko), antolakuntzakoak (tokiko kontsumoa eta elikagaien dohaintza sustatzeko sareak) eta fisikoak (“pay-as-you-throw” eskemak edo sortzeagatik ordaintzekoak) dituzte.

Zentzu horretan, FOODRUSen pilotuek (espainiarra, daniarra eta eslovakiarra) beren lurraldeetan garatu eta ebaluatutako irtenbiderik nabarmenenak azaldu zituzten. Gainera, eskualde bazkideek proiektuak izandako erronkak eta aukerak aurkeztu zituzten.

Europako arauzko gomendioak

Europako Batzordeko Osasun eta Elikagaien Segurtasuneko Zuzendaritza Nagusiko ordezkariek “Baserritik mahaira” estrategiaren asmoa azaldu zuten ekitaldian eta etorkizuneko ikuspegia ere bai, galerak, xahutzea eta elikadura-segurtasuna lantzen jarraitzeko.

Gainera, CO-FRESH ekitaldian baterako saio bat egon zen arauzko gomendioei buruz eta ACR+ delakoak, FOODRUSeko bazkideak, Europan elikagaien xahuketari eta galerari aurre egiteko identifikatu diren oztopoak deskribatu zituen, oztopo horiek gainditzeko gomendiorik garrantzitsuenez gain.

Ko-sorkuntzako metodologiak

BCC Innovation zentroak azaldu zuen ko-sorkuntzako jarduerak eta metodoak funtsezkoak direla EBko lankidetza-proiektuetan; azaldu zuen FOODRUS proiektuan zenbait talde (ikertzaileak, elikadura-katearen eta herritarren arloko adituak, besteak beste) batu zirela, elkarrekin lan egiteko. Era berean, ikasitako ikasgaiak azaldu ziren eta esperientzian zehar aurre egindako erronkak ere bai.

Senidetutako proiektuekin lankidetza

Senidetutako proiektu aktiboen (CO-FRESH, LOWINFOOD eta FAIRCHAIN) ordezkariak izan ziren ekitaldian eta FOODRUSekin batera aritu ziren urteetan zehar garatu eta mantendutako lankidetzaren arrakastez eta zailtasunez ELIKAk moderatutako saio batean. Amaitzeko, proiektuen arteko lankidetzari buruzko inpresioak eman zituen audientziak, tresna interaktibo bat erabilita.

Ekitaldia zuzenean eman zen eta FOODRUSen Youtubeko kanalean dago ikusgai.

Eguneraketa data: 2025/07/04

FutureFoodS lankidetzaren hirugarren deialdiaren aurretiko argitalpena

Eusko Jaurlaritza ordezkatuz ELIKAk parte hartzen duen FutureFoods lankidetzak hirugarren deialdi irekiaren berri eman du. Deialdia azaroaren hasieran irekiko da eta nazioz gaindiko ikerketa- eta berrikuntza-proiektuetarako da. Eusko Jaurlaritzak gehienez…

2024ko urteko txostena: Elikagaien Segurtasuna Katalunian

Azken “Memòria anual sobre la situació de la seguretat alimentària, 2024” izeneko memoriak nabarmentzen du 2024an eta 2024an goranzko joera dagoela elikagaiek transmititutako gaixotasunen agerraldietan. Hortaz, jarraipena egin behar da,…

Shamonda birusaren detekzioa Espainian

Europan 2026an zehar detektatu ondoren, Espainian lehen fokuak baieztatu dira. Culicoides generoko bektoreek transmititutako gaixotasun emergentea da, eta behiei eragiten die….

Cookiak doitu/Gestión de Cookies

Cookieak gure webgunearen erabilgarritasuna eta prozesuak hobetzeko edo gaitzeko erabiltzen dira. Cookieak desgaitu edo ezabatzen badira, gerta daiteke erabiltzaileek webgunearen aukerak ezin erabiltzea, edo webgunean diseinatu ez den moduan funtzionatu dezake arakatzaileak.

Gehiago jakin nahi izanez gero, gure Pribatasun politika irakurri.

Esta web utiliza cookies para que podamos ofrecerte la mejor experiencia de usuario posible. La información de las cookies se almacena en tu navegador y realiza funciones tales como reconocerte cuando vuelves a nuestra web o ayudar a nuestro equipo a comprender qué secciones de la web encuentras más interesantes y útiles.

Si quieres saber más lee nuestra Política de privacidad